icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Zer ikusi Azkoitian: historia, baseliza eta pilotalekuak

13 Mayo 2024 14:57
Aizkoitia qué ver y hacer

Euskadiko herriak gauza askorengatik izan daitezke ezagunak: arkitektura, hondartzak, festak, baita kirola ere. Azkoitia horrexen erakusgarri itzela da; izan ere, ikusteko moduko gauza asko du, baina gehien ezagutzen da “euskal pilotaren sorterria” delako, haren pilotalekuengatik, baselizagatik eta abar.

Adi egon, baina, Azkoitiak asko baitu eskaintzeko kiroletik harago ere. Alde zahar xarmagarria, paisaia natural apartak… Azkoitiak esperientzia berezia eskaintzen die bisitari guztiei.

Qué ver en azkoitia

Zer ikusi Azkoitian: historia, baseliza eta pilotalekuak

Ongi etorri Azkoitira, Gipuzkoaren bihotz-bihotzean kokatutako herri liluragarri honetara; beso zabalik hartuko gaitu haren ondare historiko eta kultural txundigarria erakusteko.

Izarraitz mendi izugarriaren babesean, herrigune honek balio handiko eraikuntza historikoak ditu; esaterako, Idiakez dorrea, Andre Mariaren Jasokundearen eliza eta Insausti jauregia.

Historia oparoa izateaz gain, Azkoitia “euskal pilotaren sorterri”tzat jotzen da, kirol horretan tradizio handia baitu, eta pilotari aparten jaiolekua baita; adibidez, Mariano Juaristi Atano III.arena. Ondarea, gastronomia eta natura ederki bateratzen dituenez, helmuga perfektua da Azkoitia.

Idiakez dorrea

Idiakez dorrea Andre Mariaren Jasokundearen elizaren ondoan dago. 'Etxe beltz' ere esaten zaio, haren itxuragatik (erre egin zuten bigarren gerra karlistan).

Torre Idiakez

Dorrea Azkoitiko antzinako defentsa-harresiaren ondoan dago, eta fatxadan hainbat euskal familiaren armarriak ditu. Ez nahasi Idiakaitz dorretxearekin, pare-parean dagoen eraikin bat baita hori.

Andre Mariaren Jasokundearen eliza

Eliza hau euskal estilo gotikoaren erakusgarri onenetako bat da, eta haren barruan harribitxi historikoak daude; adibidez, erretaulak eta elizako organoa Parisko Aristides Cavalle Coll firmak egin zuena, hain zuzen. Benetako harribitxia dela diogu, marka horrek egin zuen azken organoa izan zelako, 1898an.

Iglesia Santa María la Real

Insausti jauregia

XVIII. mendean eraikitako jauregi honek ez du parekorik. Barroko estiloko eraikinaren lerroek euskal pizkundearen berezko ideiak islatzen dituzte.

Palacio de Insausti
Google Maps

Eraikin horretan jaio eta hazi zen Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko fundatzailea, Xabier Munibe, eta 2006an birgaitu eta berreskuratu zen, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen egoitza izan zedin.

Rekalde etxea

Etxe historiko hau antzinako Azpeitiko atearen ondoan dago. Jatorrizko etxea XVII. urtean berritu bazuten ere, oraindik ikusgai daude jatorrizko egituraren zenbait elementu.

Casa Rekalde azkoitia

Fatxada nagusiari patxadaz erreparatuz gero, Ama Birjiinaren irudia ikusiko dugu egurrezko kutxa baten barruan.

Jorge Oteiza pilotalekuak

Jorge Oteizaren Azkoitiko pilotalekuek —eskultorearen lan handienetako bat— Euskal Herriko zazpi lurraldeetan ditugun pilotaleku-mota bakoitza irudikatzen dute.

Lana Oteizak irudikatua da, eta Carlos Ceballos arkitektoak eta Antxon Mendizabal eskultoreak eraikia, herri honetako pilota-zaletasuna omentzeko.

Jausoro etxea

Jauretxe hau, jatorrian, Jausoro familiaren jabetzakoa zen. Familia hori da, hain zuzen, Azkoitiari ekarpen ekonomikorik handiena egin diona, lehenik burdinolak baitzituzten eta gero, 1846tik aurrera, txapela-fabrika bat.

Casa Jausoro

Azkoitiko udaletxea

Azkoitiko udaletxea 1730ean eraiki zuten, José Lizardiren diseinuari jarraituz. Bitxikeria moduan, esan beharra dago udaletxearen beheko zatian dagoela Azkoitiko pilotalekutik bereizgarrienetako bat: Kontzejupe.

Ayuntamiento Aizkoitia
Google Maps

Santa Klara monasterioa

Monasterioa Azkoitiko alde zaharraren kanpoko aldean dago, eta 400 urte baino gehiagoko historia gordetzen du horma artean. Pedro Zuazolak (Karlos V.a enperadorearen idazkari eta diruzaina) fundatutako tenplu honen barruan Loiolako erretaulak egin zituzten artista berberek egindako erretaulak daude.

Monasterio de Santa Clara

Floreaga jauregia

Jauregi hau 1514an eraiki zuen Pedro Zuazolak, familiako lursail batean, aurretik zegoen eraikuntza baten gainean. Azkoitiko eraikuntza berezienetako bat da, historiaren eta arkitekturaren zaleek bisitatu beharrekoa.

Palacio Floreaga

Gaztan Enea jauregia

Estilo neoerrenazentistako euskal jauregi honek arkitekturaz gozatzera gonbidatzen gaitu, hala barrutik nola kanpotik. Adituek diotenez, eraikina XV. eta XVI. mendeen artean egin zen, eta egun Bizkargi Musika Eskolaren egoitza da.

1169547

Tximinia gorria

Adreilu gorrizko tximinia da urte luzez Azkoitiko eta Urolako motor ekonomikoa izan zen Jausoro txapela-fabrikatik gelditzen den hondar bakarra. Fabrika lehian aritu zen Tolosako (Elosegui) eta Balmasedako (La Encartada) fabriketan, 1846an inauguratu zenetik, ia-ia. Herriko ikur bat da, babestu egin nahi izan dena.

Iraurgiko San Martin baseliza

Baseliza hau Azkoitiko ia edozein lekutatik ikus daiteke, muino baten gainean baitago, naturaz eta inguruko paisaiaz gozatzeko leku eder batean.

Ermita de San Martin de Iraurgi

Gainera, nabe nagusian dorre handi bat du. Han dago, baselizaren punturik garaienean, Zugasti e Hijos enpresak 1859an jarritako erlojua. Bitxikeria moduan aipatu behar dugu baseliza hori garai batean Azkoitiko ospitaleetako bat izan zela.

Aizkibel liburutegia

Egitura hau zerbitzu berriak eskaintzeko birgaitu zen arren, oraindik ere baditu garai hartako tren geltokien elementu tipikoetako batzuk.

Nola heldu Azkoitira Bilbotik, Donostiatik eta Gasteiztik

Ikus daitekeenez, Azkoitiak asko du bisitariei eskaintzeko; hortaz, badakigu sekulako gogoa izango duzula hara joateko.

Errazago izan dakizun, hona hemen autoz zein garraio publikoan joateko biderik onenen laburpen bat.

Bilbotik Azkoitira

  • Autoz: biderik azkarrena da E-70 errepidea hartzea. Gutxi gorabehera 67,9 kilometroko bidea da, eta 52 minutukoa, trafikorik gabe.
  • Garraio publikoan: autobus bat har dezakezu Zabalburutik Untzaga plazara, eta gero beste bat San Juan kaletik San Martinera.

Donostiatik Azkoitira

  • Autoz: gomendatzen dugu E-70/E-05 errepidea hartzea. Bidea 46,9 kilometrokoa da, eta iraupena, gutxi gorabehera, 45 minutukoa, trafikorik ez badago.
  • Garraio publikoan: zuzeneko autobus bat dago, unibertsitatetik Azkoitiko Julio Urkixo hiribideraino eramango zaituena ordubetean baino gutxiagoan.

Gasteiztik Azkoitira

  • Autoz: E-05 errepidetik joatea da onena. Distantzia 72,1 kilometrokoa da, eta iraupena, gutxi gorabehera, 55 minutukoa, trafikorik ez badago.
  • Garraio publikoan: trena har dezakezu Gasteiztik Zumarragara, eta gero autobus bat San Martinera, Azkoitira. Bidaia, guztira, luze samarra da, bi ordu baino zertxobait gehiagokoa.

Laburtzeko, Azkoitiak ezin hobeto bateratzen ditu historia, kultura eta natura. Monumentu historiko liluragarriak, baselizako baretasuna eta pilotalekuetako zirrara; herri honek esperientzia berezi-berezia eskaintzen du, eta Guuk-en Interneti esker nahi duzunarekin partekatu ahalko duzu.

Erlazionatutako berriak