icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Euskadin grabatu diren Juego de Tronoseko agertokiak

13 Mayo 2024 16:11
Juego de tronos euskadi

Euskadin paisaia sinestezinak ditugu, eta ez dugu bertakook bakarrik pentsatzen hori. Izan ere, telebista-kate eta -ekoiztetxeek sarritan aukeratu dute gure lurra abentura zoragarrietarako agertoki gisa. Hala, Juego de Tronos telesaileko atal batzuk hemen grabatu dira.

Bai, ondo irakurri duzu. HBO maletak prestatu eta Euskadira etorri zen duela zenbait urte, Juego de Tronosen zazpigarren denboraldiaren zati batzuk grabatzera.

Time Warner kateak (AEB) Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean jarri zuen kanpaleku nagusia, 7 erreinuetako kokapen berri bat, Dragonstone mitikoa, gure pantailetara ekartzeko.

Juego de tronos Euskadi

Euskadin grabatu diren Juego de Tronoseko agertokiak

2016ko irailean eta urrian hemen inguruan ibili ziren John Snow (Kit Harington), Tyrion Lannister (Peter Dinklage), Daenerys Targaryen (Emilia Clarke), Lord Davos (Liam Cunningham), Missandei (Nathalie Emmanuel) eta Juego de Tronoseko gainerako pertsonaia guztiak.

Juego de Tronoseko protagonistak Irlandatik Euskadira etorri ziren, zazpigarren denboraldia grabatzen jarraitzeko. Filmatze-lanek iraun zuten artean, aukera izan zuten Bizkaiko eta Gipuzkoako museoak ere bisitatzeko.

Izan ere, gure hondartzek, erakundeek, hotelek eta jatetxeek Burdinazko Tronurako hautagai gehienen (Zazpi Erreinuetako pertsonaia boteretsuenak) arreta erakarri dute.

Presta zaitez kondairaz beteriko tokiak esploratzeko; adibidez, Gaztelugatxeko Doniene (Dragonstone, zazpigarren denboraldian) Zumaiako Itzurun hondartza zoragarria (Daenerysen bizitokia) eta Barrikako Muriola hondartza epikoa (hemen filmatu zen erregea lehorreratzen ikusi genuen eszena).

Ezagutu Juego de Tronoseko zazpigarren denboraldian agertu ziren Euskal Herriko toki harrigarriak! Hautatutako hiru tokiak enblematikoak dira oso; gogoan izango dituzu telesailean gehien gozatu zenituen pasarteetatik.

Barrika, nortasun handiko herri txiki bat

Barrikatik hasiko gara: Bizkaiko herri txiki bat da, eta hango Muriola hondartzan filmatu zituzten pasarte batzuk.

Barrika Euskadi

Labar itzelek inguratzen dute hondartza. Beraz, HBOko telesailean ikusten diren agertoki “basati” ugarietako bat da. Barrikako kostaldeko hondartza eta kaletan ibiltzea esperientzia liluragarria da benetan. Ez huts egin.

Gaztelugatxeko Doniene

Gero Gaztelugatxeko Donienera joango gara. Juego de Tronos grabatu zutenean, motibo historikoekin apaindu zuten toki ospetsu hau. Filmatze-lanek iraun zuten artean, hondartza itxi egin zuten, baina orain telesaileko une horiek bizi ditzakezu berriro, hondartza bisitatuta.

Gaztelugatxeko Doniene baseliza ez da ageri eszenan, eta Dragonstoneko gaztelua agertzen da haren ordez, baina gainerako guztia berdin-berdin dago; oso erraz antzematen zaio telesailean.

Gaztelugatxeko Doniene helmuga ezaguna izan da betidanik turistentzat, baina Jon Snow eta gainerakoak han izan zirenetik, are jarraitzaile gehiago erakarriko ditu Euskadiko altxor honek. Hala, denboraldiko lehen atalak ikusi ondoren, jarraitzaile askok izan dute toki horiei buruzko jakin-mina.

Juego de Tronosen jarraitzaile sutsua bazara eta zure pertsonaia gogokoenen larruan zaudela sentitu nahi baduzu, ez huts egin Dragonstonera (Gaztelugatxeko Doniene) itsasoz heltzeko esperientzia!

Gomendatzen dizugu tokia hartzea ibilbide programatu horretan. Itsasontzia Bermeotik ateratzen da eta kostaldea inguratzen du. Ingurune basati eta eder horren ikuspegi bikainak izango dituzu.

Zumaia Dragonstone bilakatu zen

Zumaia hautatu zuten George R. R. Martinen eleberri ezaguneko paradisuetako bat izateko agertoki perfektu gisa. Gipuzkoako herri bitxi honek gaur egungo telebista-ekoizle nabarmenenen bihotzak konkistatu ditu.

Gure telesailaz ari garela, Zumaia eta Gaztelugatxeko Doniene batu dituzte Dragonstone sortzeko. Zumaiako hondartza eta hango labar harrigarriak hautatu zituzten John Snowen lehorreratzea irudikatzeko herensugeen ama bisitatzera joan zenean.

Juego de Tronosen zazpigarren denboraldiak esperientzia paregabea ekarri zigun, euskal lurretan grabatutako guztiaren emaitza ikusi ahal izan baikenuen. Hala ere, gogorazi behar dugu seigarren denboraldian izan zirela lehen aldiz gurean; zehazki, Errege Bardea Parke Naturalean, Nafarroan.

Ez dago Euskal Autonomia Erkidegoan, baina gure kultura eta hizkuntza berdinak ditu, Euskal Herria osatzen baitu.

Errege Bardea Parke Naturala

Bardea maitea (Nafarroa) agertoki idor eta paregabea izan zen Zazpi Erreinuen barruan, Juego de Tronosek Euskal Herri guztian egindako deigarriena.

1.500 pertsonatik gora, 70 zaldi baino gehiago eta filmatze-egun amaigabeak behar izan ziren Daenerys Targaryenen eta Dothrakitarren etorreraren giro paregabea sortzeko.

Juego de Tronosek nazioarteko mapara ekarri ditu txoko horiek, aldez aurretik 8 apellidos vascos, Haundiya, Lasa eta Zabala eta beste ekoizpen batzuek estatu mailan egin zuten antzera.

Juego de Tronos telesailean ikusi ditugun Euskadiko agertokiak esperientzia paregabea dira telesailaren zaleentzat eta bidaiari abenturazaleentzat. Eta ez dago toki horiez gozatzeko modu hoberik eszena ezagun horiek gure mugikorrean bistaratzea baino.

Guuk-en tarifekin, denbora errealean partekatu ahal izango dituzu une ahaztezinak, eta Zumaiako hondartzetako, Gaztelugatxeko Donieneko labarretako eta Errege Bardeako paisaietako abenturen argazki eta bideoak igotzeko aukera izango duzu. Bizi esperientzia paregabe bat agertokiak Guuk-en Internet-konexio onenarekin ezagutzen dituzun artean.💚

Erlazionatutako berriak