Euskal Hiria
Zugarramurdiko leizea: sorginen etxera bisitan
4 minHerri magiko eta historiko batean kokaturiko leizeotan, bada museo bat ere, eta egundoko plana da familian, bikotean edo adiskide-taldearekin egun-pasa joateko.
Ongi jateko, herri politak ikusteko eta naturaz gozatzeko aski txoko daude Euskadin, baina, erne, bizilagun dugun Nafarroan ere horretarako leku txundigarriak daude eta. Horren adibide da Baztango harana eta hango herririk ederrena: Amaiur.
Amaiur, gaztelaniaz Maya, Baztango herrietako txakolinaren modukoa da, freskoa eta zaporez betea. Txoko honetan baserri zoragarriak daude, ipuinetatik atereak diruditen basoen abaroan, benetako harribitxiak. Harria, zura eta berde-kolorea edonon.
Amaiur ondarezko pintxo bat bezalakoa da: jauregiak, errotak eta harrizko etxeak naturarekin harmonian dantzan. Hemen, esentzia nahasi egiten da historiarekin, kulturarekin eta arrastoa uzten duen gastronomia pittin batekin. Herri hau, itxuraz txikia den arren, erraldoia da kultura- eta historia-ondareaz ari bagara.
Itsas mailaren gainetik 281 metrora dago, 300 lagunen bizitokia da, Iruñetik 60 kilometrora baino gutxiagora dago eta helmuga gutiziatua da bidaiarientzat.
Nafar Pirinioetan dago, eta historia aberatsa eta edertasun liluragarria du. Herrigunea, ñimiñoa eta kale bakarrean lerrokatua (Donejakue bidearen zati bat), herriaren gainerako txokoekin batera egun erdian esplora daiteke, gutxi gorabehera (tripa-festa kontuan hartu gabe, noski).
Amaiurko historia ez da 1522an jazotakoa soilik, baina garrantzitsua iruditzen zaigu garai hartako gertakariak nabarmentzea. Aranzadi elkartearen ikerketei esker, gaur egun gehiago dakigu Amaiurren duela 500 urte baino gehiago jazo zenaz.
Elkartearen aurkikuntzen arabera, balentria epikoa izan zen orduan Amaiurren: 200 lagun kementsuk defendatu zuten Nafarroako Erresumaren azken gotorlekua, 10.000 soldaduko itzelezko armadaren aurka.
Ikerketa horietan, lehengo datuak berresteaz gain, ikusmolde berriak ere azaleratu dira. Haiei esker topatu zuten XVI. mendeko ezpata bat, metro bete baino luzeagoa, gazteluko galerietako baten hondakinen azpian zegoen altxorra.
Objektu horrek eta topatu zituzten kanoi-bala ugariek gure historian garrantzi handia duten legatua osatzen dute. Ordu hartan Amaiurko lurretan izandako balentriaren eta borrokaren benetako testingantza.
Naiara Arrizabalaga boluntario ondarroarrak (Bizkaia) izan zuen Nafarroako Erresumako azken gotorlekuan ezpata misteriotsua topatzeko zoriona, eta harentzat sekulako esperientzia izan zela azpimarratu zuen.
Amaiurrek Baztango haranean jaso beharreko irudi ugarietako bat ematen digu. Ikuspegi magikoa. Jainkoentzako moduko txokoa. Gure bihotza konkistatu duen leku bat, zalantzarik gabe bueltan izango gaituena.
Amaiur nafar Pirinioetako herri bereizgarrietako bat da, bisitaria liluratzen duena herrigune pintoresko soil eta autentikoaz. Elizak, errotak eta gune historikora sartzeko arkuak ongietorria ematen diete herri xarmagarri honetara heltzen direnei. Dena den, benetako sorpresa kale nagusian dago.
Zoragarria da bide horretako etxeen arkitektura-aniztasuna. Balkoi zoragarriak, zurezko ateak, harriak eta armarriak daude fatxadetan. Amaiur Baztango haraneko herririk ederrenetako bat da.
Etxe horietako askok herriko gazteluko eta Almandozko harrobietako harriak dituzte, eta, horri esker, ia tonu eta harri-mota uniformea dute.
Haranaren bereizgarri den jauregi-arkitekturaren adibide garrantzitsuak daude Amaiurren, miragarriak aditu zein bisitarientzat. Gomendatzen dizugu tartea hartzeko Arretxea (XVI. mendea) eta Arriada jauretxeetako xehetasunei behatzeko; hain zuzen, azken horretan bilkura garrantzitsuak egin ziren XVI. mendean.
Amaiurrez bete-betean gozatzeko, komeni da kaleak oinez esploratzea, eta autoa bazter uztea gaztelura heldu arte. Herriaren beheko aldean, elizatik hurbil, aparkaleku batzuk daude.
Garrantzitsua da azpimarratzea Jasokundeko Andre Mariaren eliza, erroa Erdi Aroan duena eta XVI. eta XVIII. mendeetan hainbatetan berreraikia, osagarri ederra dela Nafarroako herribildu xarmant honen bisitarako.
Amaiurko errota XVIII. mendeko harribitxia da, herriaren hasieran kokatua, sarreran ezkerrean, elizaren parean, sarrerako arku ospetsua baino lehen. Birgaitu ondoren, Amaiurko erakargarririk handienetakoa bihurtu da.
Baztan Bidasoa eskualdean erakusketa- eta gastronomia-gune garrantzitsua izateaz gain, Euskal Herrian martxan dauden errota gutxi horietako bat da. Jabeek lekua bisitatzeko bi modu eskaintzen dituzte: bisita gidatuak eta taloak, irinezko opil gozoak, egiteko tailerrak.
Errotaren funtzionamenduaren berri izateaz gain, esperientzian talo-dastaketa ere badator. Errotak Errotabarrikoaren antza du, eta artoa ehotzeko tradizioaren erakusgarri da.
Amaiurko gaztelua liluragarria da, ez soilik haren iraganagatik, baita gailurreko bista txundigarriengatik ere. Amaiurko gazteluaz ari garen arren, esan beharra dago haren hondarrak direla, non monolito bat dagoen Nafarroako Erresuma XVI. mendean Gaztelako Koroan txertatu aurreko azken erresistentzian jardun zuten soldaduen omenez
Beaumontarren setioak eta artilleriak gaztelua goitik behera suntsitu zuten 1522an. Gaur egun, XVII. mendeko gotorlekuaren eta harresien zati bat berreskuratu da, Baztango Udalaren eta Amaiurko komunitatearen babesari esker.
Gazteluko bisita autogidatua eta doakoa da, baina, lasai, informazio-panelak daude, monolitoaren inguruan estrategikoki kokatuta, leku horren historia hobeto ezagutzeko.
Nahiz eta aukera ugari dagoen Nafarroako herri xarmagarri hau dastatzeko, bereziki aukera erakargarri eta tradizionala iradoki nahi dugu: taloa.
Baliteke taloak probatu izana Euskadin egiten diren azoketako batean, baina Amaiurko errotako taloak ezin bereziagoak dira. Ziur ez duzula inoiz horrelako talorik dastatu.
Amaiurko errotan talo bat dastatzearen berezitasuna ez datza soilik irin eho berria erabiltzean, baizik eta prestatzeko moduan.
Ohiko eran ez bezala, taloa ez da aukeratutako osagaien bilkin moduan erabiltzen, ogitartekoetan, aitzitik, taloa erditik irekitzen da, osagaiekin betetzen da eta gutizia paregabea bihurtzen da. Plater horrek pizza baten antz handiagoa du ogitarteko batena baino.
Baliteke Amaiur txikia izatea, baina Guukeko tarifetako giga-kopurua bezain xarmagarria da. Hartu motxila, batu kuadrilla eta erreserbatu asteburua taloaz, gazteluaz eta esperientzia zoragarri batez gozatzeko.