icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Xarma handiko hotelak Euskadin, ametsezko atsedena izateko

28 Noviembre 2023 12:00

Izugarri gustatzen zaigu Euskadin bidaiatzea, bertako herri politak bisitatzea eta xarma handieneko hotelak ezagutzea, ametsezko kuluxka bat egin ahal izateko. Edozein hoteletan egin daiteke lo, baina ez da gauza bera hotel arrunt batean egotea edo establezimendu zoragarri hauetan igarotzea gaua.

Zertarako joango zara hemendik ehunka kilometrora, Euskaditik atera gabe toki paregabeak badituzu. Hartu gogoan gomendio hauetako bakoitza, zure atseden-egunetan esperientzia bikaina bizi dezazun handikiro. Seguru errepikatu nahiko duzula eta guztiei gomendatuko diezula.

hotel encanto

Ezagutu beharreko xarma handiko hotelak Euskadin

Toki hauetako asko arreta handiz zaindu dira, eraiki zirenean zeuden moduan mantentzeko, edo, gutxienez, jatorrizko estetika gordetzeko. Lorategiak, itsasorako ikuspegiak, jauregi zaharrak eta toki ikoniko gehiago ezagutuko dituzu zerrenda honetan.

#1

Iriarte Jauregia

Bailara zoragarri bat ezagutuko dugu Gipuzkoako barrualdean, euskal kostaldetik eta Donostiatik ordu-erdi eskasera. Hantxe dago diseinu dotorea eta arkitektura tradizionala ametsezko espazioetan bateratzen dituen lau izarreko hotel hau. Horrez gainera, establezimenduan bertan dago Enrique Fleischmann chefak zuzentzen duen Bailara jatetxea. Logela bat erreserbatu nahi baduzu, webgunean dituzu xehetasun guztiak.

#2

Akelarre

Pedro Subijana chefak bere establezimendura gonbidatzen gaitu: Donostiatik 10 minutura dago, eta hiru Michelin izar ditu. Kantauri itsasoa ikusten da hoteletik. Mecanismo estudioak diseinatu zuen, eta ametsezko terrazak eta igerilekuak dituzten suiteak ditu. Zuraren epeltasuna eta diseinu garaikideak dira txoko guztien bereizgarri. Prezioak eta bestelako informazioa dituzu webgunean.

#3

Puente Colgante hotela

Portugaleten dago, Bilbotik gertu; arrantzale-herri txiki baten xarma dauka oraindik herriak. Lázaro interiorismo-estudioak, Raquel Lázaroren zuzendaritzapean, garai bateko handitasuna itzuli dio Bizkaia Zubi esekiaren parez pare dagoen eraikin kolonial historiko honi; UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen zubia 2006an. Hotelaren fatxada urdinek (1898an eraikiak) Habana zaharreko hotelak gogorarazten dizkigun barrualdeko estetika koloniala iradokitzen dute, bai logeletakoa, bai espazio komunetakoa. Zalantzaren bat baduzu edo erreserba egin nahi baduzu, zuzenean webgunera jo dezakezu.

#4

Iturregui

Txakolinetarako mahastiek inguratzen dute, eta ipuinetakoa dirudien fatxada dauka Getariako itsasargira begira. Lau izarreko establezimendua da, eta toki zoragarria izan daiteke Euskadin atseden hartzeko. Barrualdeko dekorazioa xarmagarria eta xehetasunez betea da, altzari klasikoz hornitua eta giroa freskatzen duten ehun zoragarriz jantzia. Kanpoaldean, ikuspegi bikaina dugu, baina, protagonista, zalantzarik gabe, igerilekua da, jatorrizko baserriaren hondarren gainean eraikia eta hamakaz inguratua. Informazioa nahi baduzu, sartu webgunean.

#5

Mendi Argia

Openhouse Studio estudioak berreskuratu du XX. mendearen hasierako euskal etxe honen funtsa; fatxada eta arkuz, harriz eta molduraz eratutako barrualde aberatsa errespetatu ditu, baina look garaikidea eman dio, Parisko ukitu eta guzti. Koadro batean gaudela dirudi, apaingarri guztien kolorea zehatz-mehatz hautatu baita. Igerilekutik dauden ikuspegiak zoragarriak dira, Donostiako Ulia mendiaren hegaletik infinitura. Gogoan hartzeko eta errepikatzeko hotela. Prezioak, harremanetarako datuak eta behar duzun informazio guztia duzu webgunean.

#6

Palacio Armiñón

Palacio de armiñón

Añanako eskualdean barrena galduko gara, Burgostik oso gertu, Arabako lautada ezagutzeko jauregi zoragarri honetatik. Osorik alokatzeko landetxea da gaur egun. XVII. mendeko eraikina da. Barrualdea fatxadak bezain dotorea da: harrizko harmailadia dauka, eta egongelek nolabaiteko frantses estiloa dute. Jabeek oso ondo zaindu dute dekorazioa, eta Europako zenbait tokitatik ekarri dituzte altzariak. Egongela nagusian eta logeletan, Frantziatik ekarritako alfonbra bikainek berotasuna ematen dute, eta nortasun handiko altzariak daude.

#7

Villa Magalean

Hondarribia, zentzumen guztiak pizten dituen arrantzale-herri zoragarria. Hortxe dago hotel hau, berrogeita hamarreko hamarkadako euskal estilo berriko etxe batean egina. Luxuzko zortzi gela eta suite ditu, terrazadunak edo balkoidunak, eta eskualdeko argitasuna eta tonu leunak islatzen ditu establezimenduaren dekorazioak. Gainera, spa bat ere badu (hammama, esfoliazio-mahaia, hidromasaje-dutxa —aromaterapia eta argi-terapia eta guzti— eta sauna); eta jatetxea, euskal sukaldaritzaren arimaz gozatzeko. Ziur gaude joateko gogoa sartu zaizula: ez kezkatu, hemen duzu webgunerako esteka, zer toki dauden eta zer prezio duten ikus dezazun.

#8

Viura hotela

Hotel abangoardista eta jasangarri ikusgarria, dagoeneko enblematikoa Arabako Errioxan, Designhouses etxeak diseinatua Beatriz Pérez Echazarretarekin lankidetzan. Eskuernagan dago hotela. Ingurunean erabat integratzen den eskultura bat dirudi eraikinak: forma kubikoak bata bestearen gainean ezartzen dira grazia handiz. Logelek (handiak dira guztiak) eta toki komunek hormigoiaren brutalismoa eta euskaldunek zurarekiko eta material nobleekiko duten maitasuna islatzen dituzte, webgunean adierazten denez. Gainera, tokiko sukaldaritza eta inguruko ardo onenak zerbitzatzen dituzten espazio gastronomiko bat ere badu.

#9

Arima hotela

Establezimendu jasangarri hau Miramon mendiaren (Gipuzkoa) aurrez aurre dago, Senso eraikinean. Toki berezi bat da, ikasle-egoitza bat, kafetegi bat, batzarretarako aretoak, sukalde-gelak eta gimnasio-spa bat ere barne hartzen dituena. Barrualdea Tarruella Trenchs Studio estudioak diseinatu zuen, eta zorutik sabairako beirate handiak ditu, paisaiarekin konektatzeko. Materialen eta diseinuaren konbinazioa burutsua da, eta elementu noble eta iraunkorrak (harria, burdina eta zura, besteak beste) tonu neutroko testura eta ehun leunekin konbinatzen dira: oreka eta sofistikazioa dira emaitza. Toki ezin hobea da diseinu ona eta natura atsegin dituztenentzat. Sartu webgunean eta kontsultatu ezazu ostatu eder honi buruz behar duzun guztia.

#10

Villa Favorita

Espainiako badia esklusiboenetariko batean (Donostiakoa) dago XIX. mendeko eraikin hau. Rafael Sitges barne-diseinatzaileak parekorik ez duen hotel bilakatu du. Proiektuak esanahi berezia du, Kontxako azken etxe originala baita. Garai batean hondartza ezagun hori apaintzen zuten luxuzko etxeen arima islatzen du barrualdeak, eta inguru naturaleko kolore eta ñabardurak ere ekartzen ditu gogora. Logelak diseinu garaikidekoak eta itsas ukitukoak dira. Ikus itzazu webgunean.

Eman begiratu bat hotel xarmagarri hauen webguneei, nolakoak diren jakiteko eta zure opor-egunetan libre dauden begiratzeko. Hala ere, guzti-guztiak gogoan hartzea gomendatzen dizugu, hurrengo baterako. Ez ahaztu Guuk-en Internet onenarekin joatea beti, zure bizipenak jarraitzaile guztiekin partekatzeko.

Erlazionatutako berriak