icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Kaixo! Guuk gara, zure euskal telekomunikazio tokiko operadorea

10 Diciembre 2020 17:42

Hemen gaude jada. Konektatuta gaude. Zenbat denbora, zenbat ilusio eta zenbat pertsona proiektu honetan lanean. Azkenean lortu dugu amets txiki bat erronka bilakatzea. Telekomunikazio-zerbitzuen operadore euskaldun bat sortzeko ideia izan genuen. “Hemengoek eta hemengoentzat” egina izatea nahi genuen, eta lortu dugu azkenean. Guuk errealitate bat da jadanik. Esan eta egin.

guuk-logoa

Guuk, Euskal telefonia operadore berria

Euskadi, gure komunitatea, gure lagun-taldea, gure senideak... pertsonek definitzen dituzte guztiak. Horrexegatik da Guuk gure izena. Pluralean gara. Zu eta zure jendea gara. Eta, batez ere, Euskadin eta Nafarroan gehitzera datorren telefoniako operadore bat gara. Une pertsonalak, pozak, proiektuak eta ilusioak ingurukoekin partekatu nahi dituztenei ateak irekitzen dizkien konpainia bat gara. Guuk gara, zenbat eta gehiago izan, are gehiago garatuko dugulako gure proiektua, zurea ere baden proiektua.

Asmatuko zenuenez, teknologiaren bitartez pertsonak konektatu nahi dituen konpainia bat gara. Berriro konektatu nahi dugu gure nortasunarekin, gure pertsonekin, gure ametsekin, gure historiekin, gure herri eta hiriekin, baina baita denborarekin, modernitatearekin, berrikuntzarekin, sareekin eta etorkizuneko teknologiarekin ere. Beraz, benetako konexio bat eskaintzeaz gainera, gurea denarekiko benetako konexio bat eskaintzen dugu.

kuadrilla

Gurea denarekiko benetako konexioa gara

Abiadura handiko zuntza, telefonia mugikorra eta telebista-edukiak eskaintzen ditugu Euskadin eta Nafarroan. Tokiko marka berritzaile eta moderno bat gara, tradizioa eta etorkizuna uztartzen dituena. Gertuko arreta eta hitzekoa eskaintzen diogu bezeroari, euskaraz eta gaztelaniaz, beti Euskaditik. Eskaintza sinplea dugu: gastua aurresan daiteke eta prezioak justuak eta betirako dira.

Gure manifestuak dioen moduan, ziurtasuna gara ziurgabetasunaren garaian, eta aldaezinak etengabeko aldaketaren garaian. Harria, haritza, itsasoa eta kresala gara. Guztien ona, zeina gero eta urriagoa baita. Gurea denarekiko benetako konexioa. Zure jendearekiko benetako konexioa. Bai, hori guztia gara. Eta, zurekin, askoz gehiago izango gara.

Konektatuko gara?

Erlazionatutako berriak