Berrikuntza eta teknologia, konexio hobea lortzeko
03 Febrero 2021 17:46
Berritu gure bezeroentzat
Guuk-en, gure DNAren funtsezko osagaitzat ulertzen dugu berrikuntza. Argi genuen konpainiaren lehen ildoak taxutzen hasi ginenean bertan. Nondik gatozen, nolako enpresa-ibilbidea egin dugun eta telekomunikazioen munduan etengabe nola ikasten den ikusita, berrikuntza hitzak ildo sendoa marraztu behar zuen gure ibilbide-orrian.
Berrikuntzak egitea ez da asmo soil bat. Ez dira hitz politak, ezta barnean txip elektronikoak dituzten gailu ñimiñoak ere. Ez da erakin batean bereizita dagoen bulego bat. Berrikuntzak egitea jarrera bat da, egunero hobetu nahi izatea, eta egiten badakiguna ondo samar ez baizik eta askoz hobeto egitea. Eta, ondoren, galderak egitea egin nahiko genukeenari buruz. Betiere, egunero egiten dugunari zentzua ematen diotenen ikuspegia galdu gabe: gure bezeroen ikuspegia, alegia.
Berrikuntzan eta teknologian inbertitu
Hobetzeko, inbertitu beharra dago. Funtsezkoa eta nahitaezkoa da, aurrera egingo badugu. Sinesten duzun horretan arriskatzea da, izan nahiko zenukeena bilakatzeko. Baina arriskatzeak arriskuak dakartza. Eta guk, arriskuak hartzeko prest egoteaz gain, ilusio handiz heltzen diegu. Berrikuntza dugu helmuga, gure bezeroengatik eta gure bezeroentzat.
Horregatik inbertituko ditugu berrikuntzak egitera garamatzaten baliabideak, gure bezeroekiko harremanak hobetzeko; eta bezeroei entzunez dihardugu, irtenbideak proposatuz, nahi dutenarekin eta nahi dutenekin konekta daitezen. Eta gaur egun balio erantsia dakarkien horretan inbertituko dugu, eta, batez ere, zalantzarik gabe elkarrekin eraikiko dugun etorkizunean.
Baina, batik bat, gure teknologiara bideratuko ditugu baliabideak, gure herriko edozein tokitan benetako konexioa errealitate bihur dadin, gure gaitasun teknologikoa eta herriari buruz dakiguna erabiliz. Teknologia hori baita gure babesa, gure markaren bihotza.
Teknologia erdigunean
Guuk-en, hitzekoak gara, egitateak gara, tradizioa, etorkizuna... Baina, batez ere, teknologia. Bene-benetako konexioa lortzeko, teknologia behar delako. Teknologiak hurbiltzen gaitu, konektatzen gaitu. Teknologiari esker gaude martxan.
Zuntza gara, mugikorra gara, eta telebista gara. 5G-a gara, eta horrekin lanean jarraitzen dugu, azkarrago eta hobeto konektatzeko. Guztia aise eta modu intuitiboan eskuratzen laguntzen dizun aplikazioa gara. Telelanean aurrerapenak dakartzan digitalizazioa eta konektibitatea gara... Konexioa bideratzen duen teknologia guztia gara.
Zegoena gara, hemen dagoena gara, eta, batez ere, heltzeko dagoen guztia gara.
Googlek itsaspeko kable bat sartu du Erresuma Batuko Cornuallesekin konektatzeko eta laster New Yorkekin konektatzeko. Izan ere, gure konexio-beharrak gero eta handiagoak dira, eta, horregatik, azpiegitura handiagoak behar dituzte. Baina ba al dakizu zertarako balio duen kable horrek?
Zuntz optikoa konexio-sistema onena da. Proba ugari egiten dira zuntz optikoaren konexio-abiadura hobetzeko. Berriena ZBLAN zuntza da, espazioan sortua.
Guuk-en ardi latxen aldekoak gara, gure herrialdearen ikonoa dena. Ternua enpresak ardi latxen artilea berrerabiltzen du, bero-ahalmen handiko isolatzaile natural duten arropak ekoizteko.
Zuntz optikoa Internetera konektatzeko sistemarik aurreratuena da, baina ba al zenekien, gainera, efizienteena eta ingurumena gehien zaintzen duena ere ba omen dela?
Hemendik aurrera, gure zuntz- eta mugikor-planek 800 megara handituko dute abiadura, eta gure mugikor-lineek bikoiztu egingo dituzte datuak, 100 GB ere eskaintzeko.
¿Quieres recibir notificaciones con los mejores articulos?