icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Zuntz optikoa: besteak baino konexio efizienteago bat

12 Enero 2021 17:25

Zuntz optikoa Internetera konektatzeko sistemarik aurreratuena da, baina ba al zenekien, gainera, efizienteena eta ingurumena gehien zaintzen duena ere ba omen dela? Izan ere, gaur egun, zuntzak onura ekologiko ugari ere ematen dizkigu.

Inoiz baino garrantzitsuagoa zaigu baliabide naturalak zaintzea, eta, batez ere, planetari atsedenaldia ematea. Izan ere, teknologiak gure bizimodua hobetzen eta errazten laguntzen digu, eta, Guuk-en, garapen jasangarrirako sistema batekin uztar daitezkeen komunikazio ekologikoak sustatu nahi ditugu. Ildo horretan, gure zuntzak garapena jasangarria izan dadin laguntzen du, ekosistemari ez dio-eta kalterik egiten, eta askotariko onurak dakarzkio gizarte osoari.

Gero eta ekologikoagoak izateko asmoz, gure lurraldeko telekomunikazio-enpresak kobrezko kable zaharrak kentzen ari dira, eta haien ordez zuntz optikoaren teknologia ipintzen (FTTH gisa ere ezagutzen da, Fiber To The Home). Internetera konektatzeko sistemarik aurreratuena ez ezik, efizienteena eta ingurumena gehien zaintzen duena ere ba omen da azken urteotan.

zuntz-optiko-kablea

Zertan datza Zuntz optikoa?

Zuntz optikoa transmisio-bitarteko bat da, datu-sareetan erabiltzen dena, eskuarki. Oso hari mehe bat da, material gardenez egindakoa; adibidez, beiraz edo beste material plastiko batzuez. Hari horren bitartez, argi-pultsuak bidaltzen dira, transmititu beharreko datuak adierazten dituztenak.

Zuntz optikoa egiteko gehien erabiltzen den materiala silizio dioxidoa da, Lurreko elementurik oparoena, oxigenoaren atzetik. Ezin dugu ikusi, baina hondarretan, harkaitzetan eta uretan dago, adibidez. Silizio dioxidoa ez da erraz agor daitekeen baliabide bat.

Zuntz optikoaren onura ekologikoak

Argi hori kablearen bidez bidaltzeko behar den energia-kantitatea askoz txikiagoa da seinale elektrikoa kobrezko kable zaharretan zehar bidaltzeko behar dena baino, horrelako kableak zaharkituta geratzen ari dira eta. Horrenbestez, zuntz optikoak bestela baino abiada handiagoa dakarkigu, eta, gainera, efizienteagoa da eta igorpen gutxiago eragiten ditu.

Datu-transmisio azkarra eragin ez ezik, zuntzak % 80ko energia-espazioa aurreztu ere egiten du, abiadura horri esker. Argi hori kablearen bidez bidaltzeko behar den energia-kantitatea askoz txikiagoa da seinale elektrikoa kobrezko kable zaharren sisteman bidaltzeko behar dena baino. Eta ba al zenekien zuntz optikoak zazpi bider energia gutxiago behar duela kobreak baino?

Horrez gain, karbono dioxidoaren (CO2) igorpenak murrizten ditu, zeina baita klima-aldaketa eta, beraz, berotze globala eragiten dituzten konposatuetako bat.

Egin ditzagun zenbakiak | Igorpen gutxiago

Zuntz optikoak 1 watt besterik ez du sortzen 300 metroan zehar ere eroateko, eta, orduan, karbono dioxidoaren (CO2) igorpenak nabarmen txikiagotzen dira. Energia gutxiago kontsumitzen denez gero, bero gutxiago gastatzen da, zuntzaren azpiegiturak ez duelako hozteko sistemarik behar. Kobrezko kableak darabiltzaten sistemek, berriz, hoztea behar dute.

Bestalde, atsegingarri gertatuko zaizu hau ere: zuntza material biodegradagarriz eginda dago; hots, birziklatu egin daiteke. Gainera, zenbait euskal enpresa aurrerapen handiak egiten ari dira zuntz optikoaren osagaiak berrerabiltzeko aplikazioak garatzen.

Amaitzeko, ingurumenerako alde onik handiena zuntz optikoa osatzen duten materialen erresistentzia da. Beirazko hariek urte luzeak iraun dezakete; kobrezkoak herdoildu egiten dira, ordea, eta metal horri gertatzen zaizkion tenperatura-aldaketek gehiegi berotzea eragiten dute.

Ikusten duzunez, 600 Mb/s-eko zuntzak gure planeta errespetatzen du. Hortaz, abiadura edo simetria nahikoa arrazoi ez baziren (esteka zuntz simetrikoari buruzko artikulura joateko), jasangarritasunak eta ingurumena errespetatzeak konbentzituko zaituzte, beharbada.


Erlazionatutako berriak