icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Giako Andre Mariaren jaiak: zer ikusi eta egin Portugaleten

04 Julio 2023 13:46
Virgen de la Guía fiestas

Urtero, Bilboko eta itsasadarreko bi aldeetako milaka pertsona elkartzen dira Portugaleten hirian egiten den udako lehen ekitaldi handia ospatzeko. Giako Andre Mariaren jaiek jai patronalen sasoiari hasiera ematen diote, San Roke jaiak ospatu baino pare bat aste lehenago.

Hain bereziak dira jai horiek? Gure ustez, portugaletetarren artean tradizio handia duen ekitaldi honetaz gutxienez bizitzan behin gozatu beharko lukete euskaldun guztiek. Coscojales kalera gerturatu, musikaz gozatu, gauera arte itxaron jaitsiera ikusteko… Den-dena.

2022an, hiriak berriro eskegi ahal izan zituen Dominginak eta berriro egin zion lore-eskaintza Birjinari, bi urtez ospatu gabe egon ondoren. Aurtengo jaiak are hobeak izango diren itxura dute, eta bertaratzen direnek berritasunak eta sorpresak izango dituzte. Gure kuadrilla ez da kanpoan geratuko!

Portugalete fiestas

Zer ospatzen da Giako Andre Mariaren jaietan?

Giako Andre Maria ez da Portugaletekoa bakarrik. Izan ere, penintsula osoko deitura ezagunenetako bat da. Haren jatorria Erdi Arokoa da (edo lehenagokoa), eta Andre Mariari berari egiten dio erreferentzia.

Gure hirian, ezohikoa den irudi bat daukagu. Andre Mariak haurra eduki ohi du besoetan, baina Portugaleteko irudian haurrik gabe agertzen da. Irudikapen modernoetan ohikoa da hori, hala nola Ribadesellakoan edo Tordesillasekoan.

Zergatik gurtzen zaio? Giako Andre Mariak bidean dabiltzanak babesten ditu. Ohikoa zen bidegurutzetan, igarobideetan, horma-hobietan (adibidez, Portugaletekoa), kaperetan, ermitetan eta bestelakoetan egotea. Hala, lehorrez zein itsasoz bidaiatzen zutenek laguntza eskatzen zioten seguru sentitzeko.

Giako Andre Mariaren jaien datak (Portugalete)

Eta, orain, interesatzen zaiguna. Azken mendean, Giako Andre Mariaren jaiek gero eta ospe handiagoa lortu dute Portugaleten eta inguruan. Uztailaren 1ean ospatzen dira —egun horretan ospatuko dira 2023an ere—.

  • Giako Andre Mariaren jaien datak (Portugalete): 2023ko uztailaren 1a

Aurten, hileko lehen larunbatean ospatuko dira. Ospakizunak gauerdia igaro arte luzatuko dira; une horretan, Birjinaren jaitsiera tradizionala egiten da. Igandean ere, uztailaren 2an, zenbait ekitaldi egongo dira.

Zer ikusi eta egin Giako Andre Mariaren jaietan

Birjina gurtzeaz eta Dominginen azpitik pasatzeaz gain, Giako Andre Mariaren jaietan tokiko gastronomiaz, txikitoez, musikaz eta Portugaleteko alde zaharreko giroaz gozatzeko aukera dago.

Txupinazoa

Jaiak goizeko 09:00etan hasten dira ofizialki. Non? Merkatu plazan, hantxe baitago birjinaren horma-hobia. Ez galdu lore-eskaintza eta Dominginen altxatzea; Coscojales kaleko bi balkoien artean eskegitzen diren zapizko bi panpina dira Dominginak.

  • Bitxikeria 💡: kale horretan bizi ziren, hiriak izugarri maite zituen eta txikitozaleak ziren bi portugaletetarren antza dute panpinek.

Urtero bezala, Domingo eta Dominga hiriko patroiaz gozatzeko prest daude, betiko tokian. Momentu horretatik aurrera, jaiak hartzen du hiria egun osoan zehar.

Milia solidarioa

Duela urte batzuez gero, haurren minbiziaren kontrako lasterketa solidario bat egiten da. 2022an, goizeko 10:00etan hasi zen Canillako ibiltokian, korrikalarien ohiko abiapuntuan. Korrika egiten ez baduzu, behinik behin zatoz ikusle gisa, merezi du eta.

Prozesioa (Andre Mariaren Mirabeen komentua) eta meza Andre Maria basilikan

Andre Mariaren Mirabeen komentutik Andre Mariaren basilikara doan prozesio batek tailua eramaten du. Goiz izan ohi da, goizeko 10:00ak inguruan. Basilikan, Andre Mariaren omenezko meza egiten da. Jarraian, kaitik pasatzen da, berriz gora igo baino lehen).

Haurren jaitsiera

Haurrekin bazoaz, Andre Mariaren omenezko haurren jaitsieran parte hartzea gomendatzen dizugu; goizean egiten da. Musika-bandek eta buruhandiek hartzen dute parte. Abiapuntua Coscojales kalea da, jakina. 2022an 11:15ean hasi zen.

Arratsaldeko jaitsiera

Hauxe da benetakoa. 15:00etako jaitsiera Giako Andre Mariaren jaietako unerik berezienetako bat da. Buruhandiek, musikak eta kalejirek osatzen dute jaitsiera, elkarren kontra estu-estu jarritako ehunka pertsonarekin batera. Denbora nahikoarekin izena ematen baduzu eta Portugaleten bizi bazara, horma-hobia eramateko aukera izango duzu.

Txistulariak, buruhandiak, dantza, trikitixa eta beste gauza asko

Nahikoa da erdigunetik buelta bat ematea askotariko ospakizunak aurkitzeko. Gehienek janaria, edaria eta udal musika-banda dituzte lagun. Kaleko animazioa, Haritz Calderon frontoiko pilota-partida, erraldoiak edo kalejirak dira aipagarrienak.

Ez galdu irrintzien lehiaketa eta sokatira-lehiaketa, ezta Portugaleteko txistuzaleak taldearen emanaldia ere. 2022an, Santa Klara anfiteatroan egin zen, Bizkaia Zubitik oso gertu. Dantzaldia ere interesgarria da, eta badira hamarkada batzuk hasi zela.

Koruen topaketa eta erromeria

20:00etan, abesbatza batzuk elkartzen dira abesti tradizionalak interpretatzeko. Urtean zehar gehiagotan ere elkartzen dira, baina hau galdu ezin den aukera bat da Giako Andre Mariaren jaiez gozatzen ari bazara.

Aldi berean, erromeria bat egiten da Solar plazan, abesbatzen elkartze-puntutik oso gertu.

Jaitsiera handia

Giako Andre Mariaren jaietako unerik garrantzitsuena da. Gauerdi partean, jaitsiera handia hasten da Coscolejos kalean. Tokia hartzea gomendatzen dizugu, hiri erdia hantxe egoten baita ordu horretan.

Udal-bandak kalejira girotzen du, eta, kalejirarekin batera, jendeak hiriko erdigunean aurrera eta atzera egiten du. Ekitaldia berbenan amaitzen da, eta hantxe geratzen dira goizaldera arte jaia luzatu nahi dutenak. Horietakoren bat bazara, hartu baratxuri-zopa goxo bat eta geratu "txupina" iritsi arte.

Jaia uztailaren 2ra arte luzatzen da

Ofizialki Giako Andre Mariaren jaiak gauerdian amaitzen badira ere, hurrengo egunerako ere askotariko jarduerak antolatzen ditu udalak. 2023an, egun handiaren ondorengo igandea da hori.

Eta zer egin dezakegu egun horretan? Besteak beste, Rantxeria plazan egiten den marmitako lehiaketan parte hartu edo txikienentzat pentsatutako denbora-pasetara bertaratu. Bazkalorduan, marmitako-lehiaketako sariak banatzen dira.

Arratsalde partean, haurren dantza-ekitaldi bat eta harri-zulatzaileen liga ezaguna egiten dira El Solar plazan. Harri-zulatzaileen lehiaketa Euskadiko Txapelketaren egutegi ofizialean dago, eta 2003az gero ospatzen da. Ez da gutxi!

Giako Andre Mariaren abestiaren letra

Amaierarako utzi dugu, baina hasieran egon beharko luke. Giako Andre Mariaren jaietan bertako baten moduan murgildu nahi izanez gero, Andre Mariaren abestiaren letra ikasi beharko zenuke (edo, behintzat, soinean eraman). Hona hemen euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak.

Gaztelaniaz

Y cuando al mar, bogando va,
va cantando el marinero,
aquello que yo más quiero
en Portugalete está.

Quiero a una bella mujer
que es la luz del alma mía
y a la Virgen de La Guía
que ampara nuestro querer.

Aquel vapor, aquel vapor, que monta la esquina,
la ria Bilbao "Tamen" entrará.
Será amarrado en la franco belga
con unos cabitos, con unos cabitos
que a la lancha le dan.

Le da un anclote, que tumba la lancha
todos al momento vamos a nadar,
y el que no sabe se agarra a la lancha,
y el que no puede más, y el que no puede más,
se va a lo profundo del mar.

Tengo un novio zapatero
que sabe bien trabajar,
con el martillo en la mano
y la caña de pescar.

Y se va a la punta del muelle
a tirar los quisquilleros,
y en abrir y en cerrar boca
se parece al torronero.

Está muy bien, está; muy bien, está; muy bien
ese consejo lo sigo yo también
Está muy bien, está; muy bien, está; muy bien
ese consejo lo sigo yo también

Vengan santos, querubines,
con corbata y calcetines,
angelorum y serafines,
todos santos, santos son.

Euskaraz

Kantari itsasora, arraunean marinela
Neuk dudan gogokoena
Portugaletekoa da.
Emakume ederra da, nire arimaren argia,
Ai Bidatz Andra Maria,
Nahiaren babeslea.
Bapore hori.
Bapore hori Ibaizabal gora
Bilboko ibaian, bai, sartuko da.
Ta Franco Belgan amarrutoko dute
Soka-mutur batez, soka-mutur batez
Batelekoa.
Aingurak bota ta hondora darama,
denok igerian, denok berhala,
denok berhala.
Ta ez dakienak txalupari helduta;
eta ezin duena, eta ezin duena
Irentsiko du itsasoak.
Badut nik mutil-laguna zapatari-fin fina
mailua esku batean, bestean kanabera.
Kaiaren puntara doa sareak botatzera
bai eta amen batean Torroneroaren antza.
Hori da eta, hori da eta, hori da eta,
Ni ere ados nago horretan. (bis)
Betoz santu, kerubinak galtzerdi, lepoko finak
Angelorum, Serafinak…Den-denak sartu dira

Ikusten duzunez, ekitaldi paregabea eta Portugaleten erreferentziazkoa dira Giako Andre Mariaren jaiak. Ospakizunik onenak etxe alboan daude, eta batzuetan ez gara konturatzen. Guuk-en konexiorik onena eskaintzen dizugu jai hauek eta beste batzuk gal ez ditzazun. Ausartu zaitez!

Erlazionatutako berriak