Euskal Hiria
Gabonetan prestatzeko euskal plater tipikoenak
3 minEuskal gastronomiak plater ugari ditu, eta horrek zoriontasunez betetzen gaitu, batez ere gabonak eta halako egoera bereziak iristean.
Contenido
Iritsi da 2023a! Eta, hasi berria den arren, urte berriko atsedenaldiak lehenbailehen antolatu nahiko dituzu ziur asko. Antolaketa horren osagai garrantzitsu bat lan-egutegiari begiratu bat ematea da; horregatik, 2023ko jaiegun nagusien berri emango dizugu orain, oporrak nola antolatu jakiteko.
Gainera, hamabi jaiegun eta asteburu zubidun batzuk ditugu aurten, ihesaldiez gozatzeko edo gure ingurune zoragarria ezagutzeko.
Hasteko, hona hemen Euskadiko herri guztiek 2023an izango dituzten jaiegunak, guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jasoak.
Urtarrilaren 6a –Errege eguna
Apirilaren 6a - Ostegun Santua
Apirilaren 7a - Ostiral Santua
Apirilaren 10a - Pazko Astelehena
Maiatzaren 1a - Langileen Eguna
Uztailaren 25a - Santiago eguna
Abuztuaren 15a – Ama Birjinaren Jasokundea
Urriaren 12a - Hispanitatearen eguna
Azaroaren 1a - Domu Santu eguna
Abenduaren 6a - Konstituzioaren eguna
Abenduaren 8a – Sortzez Garbiaren eguna
Abenduaren 25a - Eguberri eguna
Aurten asteburu luzeagoak izango ditugu Euskadin, badira-eta jai batzuk astelehen eta ostiraletan. Beraz, asteburuak luzatzeko eta zubi bihurtzeko aukera izango dugu.
Adibidez, hori gertatuko da opor-garairik preziatuenetako batean, Aste Santuan (aurten, apirilaren 6tik 10era bitartean), edo maiatzaren 1ean (aurten, astelehena); hiru eguneko asteburua izango dugu azken horri esker.
Gainera, abuztuaren 15ak eta urriaren 12ak ere asteburua luzatzeko aukera emango digute, baina ez denei; asteartea eta osteguna direnez, hurrenez hurren, hobeto antolatu beharko dugu.
Abenduaren 8a ostirala da, eta Eguberri eguna —abenduaren 25a— astelehena. Beraz, jaiegun ugari eskainiko dizkigu abenduak, eta hobeto aprobetxatuko dugu Eguberrietako asteburua.
2022an jai izan dugu irailaren 6an, Juan Sebastian Elkano Getariako marinelak lehen mundu-itzulia egin zuenetik 500 urte igaro zirela ospatzeko, baina 2023an laneguna izango da berriz irailaren 6a. Euskadik muga gisa jarritako 12 jaiegunak izango ditu; Eguberri eguna ere sartzen da jaiegunen zerrenda horretan, 2023an ez baita igandea izango, astelehena baizik.
Euskadiko 2023ko lan-egutegiko jaiegunen zerrendari euskal udalek eta foru-aldundiek finkatutako beste bi egun gehitu behar zaizkie. Segidan, lurralde bakoitzeko udalerriek partekatuko duten jaiegunaren berri emango dizugu, eta Euskadiko festa esanguratsuenetako batzuk errepasatuko ditugu.
Gipuzkoan, jaieguna izango da San Ignazio eguna, uztailaren 31; astelehena egokitu da aurten, eta, beraz, asteburu luze batez gozatzeko aukera izango dugu abuztu-bezperan.
Horrekin batera, euskal udalerri bakoitzak bere jaieguna izango du 2023an. Donostian, adibidez, urtarrilaren 20ko San Sebastian eguna gordeko da; egun seinalea da donostiarrentzat, egun garrantzitsuena, Donostiako Aste Nagusiarekin batera. Irunen, San Martzial eguna, ekainaren 30ean; Errenterian, Maria Magdalena eguna, uztailaren 22an; eta Eibarren, San Joan, ekainaren 24an.
Gipuzkoan bezala, Bizkaian ere jaieguna izango da uztailaren 31, San Ignazio Loiolakoaren eguna.
Gainera, zenbait udalerrik beste jaiegun bat ere izango dute aurten egutegian. Bilbon, urtero bezala, jai izango da abuztuaren 26a, ostirala, Aste Nagusiko egunik handiena izango baita. Barakaldon, San Alexo, uztailaren 17an; Getxon, San Isidro, maiatzaren 15ean; eta Sestaon, Done Petri, ekainaren 29an. Urduñan, ostera, jaieguna izango da maiatzaren 8a, “Otxomaio”ko jai entzutetsuak ospatuko baitituzte.
Azkenik, Araban, apirilaren 28ko San Prudentzio jaia ospatuko dute. Gasteizen jaieguna izango da abuztuaren 5a, Andre Maria Zuriaren jaiak ospatuko baitituzte gasteiztarrek. Laudiok eta Amurriok San Roke eguna ospatuko dute abuztuaren 16an, eta Agurainek, berriz, Euskadiko beste herri askorekin batera, San Joan eguna ekainaren 24an.
Espero dugu informazio hau baliagarri izango zitzaizula zure hurrengo oporrak eta 2023ko egutegia antolatzeko. Familiarekin elkartzeko egunak, bat-bateko bidaiak edo ekitaldi bereziak antolatzeko, Interneteko konexiorik onena eskaintzen dizugu Guuk-en, jai bakar batek ere ez huts egiteko.