Gernikako azoka: dena urriko azken astelehenari buruz
19 Octubre 2023 12:00
Azokak Euskadin, nonahi eta noiznahi! Tradiziohandia eta tokikoekonomiaindartsuaditugu. Hori uda osteannabaritzen da bereziki, hango eta hemengoherritarrakkalerairtetendireneanjatera, edatera eta landa-eremuasustengatzera. Eta, noski, horretaz ari garela, nola ez aipatuurrikoazkenasteleheneanGernikan egiten den azoka.
Bermeorekin batera Busturialdeako hiriburua da Gernika. Han, mendeetan zehar, jaieguntzat jo dezakegun egun batekin ematen diote hasiera asteari. Baina hori infinitu aldiz biderkatzen da urria iristean. Izan ere, hil horren azken astean munduko azokarik ospetsuenetako bat egiten da Gernikan.
Gernikako azoka: dena urriko azken astelehenari buruz
Eta horretaz hitz egin nahi dizugu hemen: urriko lehen zein azken astelehenek Gernikako azokan eskaintzen duten guztiaz. Prest izan diru-zorroa eta sabela, ezin izango diozu tentazioari eutsi eta!
Zer den urriko azken astelehena Gernikako azokan
Azoka erraldoi bat da, eta urtero 900 bat postu —ibiltariak zein finkoak — biltzen dira bertako mota guztietako produktuekin: barazkiak, frutak, gaztak, txakolina, eztia, ogia, gozogintzako gozokiak, eta abar. Urriko azken astelehenean den-dena aurkituko duzu Gernikako azokan!
Aukera paregabea da gertutik ezagutzeko produktu horiek guztiak ekoizteko prozesua, giroaz, musikaz eta jendeaz gozatzeko, eta, jakina, euskal nekazari eta abeltzainei zuzenean laguntzeko.
Datop 📈: 2022an, azoka horrek errekorra ezarri zuen, 125.000 lagun bertaratu baitziren.
Eguneko izarra gazta, txakolin, ezti, lore, fruta eta barazkien lehiaketa eta erakusketa izaten da. Hala ere, egun osoa aprobetxatzea gomendatzen dizugu, jaiak ez baitu etenik. Pasa zaitez txosnetatik txorizo-taloez eta beste gutizia batzuez gozatzera. Nahitaezkoa da hori.
Nolanahi ere, badakigu zer ordutegi izango duen 2024ko urriko azken astelehenean Gernikan egingo den azokak, urtero epeak berdinak izaten baitira.
Noiz egingo den Gernikako urriko azken asteleheneko azoka 2024an
Egutegiari begiratu besterik ez duzu egin behar herrian jaia noiz hasiko den jakiteko. Adi, Gernikako 2024ko urriko azken astelehenak egun osoa iraungo baitu, alde batera utzita ordu jakinetan programatu diren hitzordu handiak. Eta beti Arrosarioko Ama Birjinaren igandearen ondorengo lehen astelehenean.
Noiz egingo den Gernikako urriko azken asteleheneko azoka 2024an: 2024ko urriaren 28an, egun osoan.
Hori bai, garaiz iristea gomendatzen dizugu, eta, ahal dela, Euskotren eta Bizkaibus erabiltzea (maiztasunak handitzen dituzte), udalerriak urte asko baitaramatza aparkalekuen gaiarekin arazoak izaten urriko lehen eta azken astelehenetan.
Are gehiago, autobusek gurutzatuta aparkatzen dute Adolfo Urioste, Juan Calzada, Artekaltea, San Juan eta azokatik gertu dauden beste zenbait kaletan, sarbidea eragozteko.
Non egingo den Gernikako 2024ko urriko azken asteleheneko azoka
Horri erantzutea zailagoa da. Hiru mende baino gehiagoz, Gernikako azoka aire zabalean egiten zen astelehenetan. Funtsean, ez zegoelako azoka hartzeko eraikin espezifikorik. Baina hori aldatu egin zen XX. mendean.
1937ko bonbardaketa tragikoaren ondoren, Suntsitutako Eskualdeen eta Konponketen Zuzendaritzak azokarako instalazioak egitea erabaki zuen. Gernikako azokaren eraikuntza 1943an amaitu zen, eta han egin zen azoka lau hamarkadatan.
80ko hamarkadan, ordea, Udalak eraikina eraistea erabaki zuen, egoera kaxkarrean zegoelako, eta 1991n beste bat eraiki zuen, gaur arte iraun duena. 2017an eraikina birmoldatzeari ekin zitzaion, batez ere fatxadak, baina azokak han jarraitu zuen.
Non egingo da Gernikako urriko azken asteleheneko azoka 2024an? Erraza da: bilatu Domingo Alegria plaza Google Maps-en.
Adi! Urte osoko astelehenetan eraikin horretan egiten da ohiko nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka, baina urriko azken astelehenean Gernikako azokak herri-erdia hartzen du.
2024ko urriko azken asteleheneko azoka Gernikan: egitaraua
¡Lunes gernikes, kolperik ez! Hau da, astelehenetan Gernikan ez da kolpe zorririk jotzen. Alegia, herritarrentzat jaiegun bat bezala da, azoka soil bat baino askoz gehiago, eskualdeko herritar guztiak biltzen dituen tokiko tradizio bat ospatzen baita.
Izan ere, urriko azken astelehenean era guztietako jarduerak izaten dira Gernikako azokan. Hona hemen urtetik urtera aldatzen ez diren jarduera finkoak:
9:00 - Nekazaritza-produktuen lehiaketaren hasiera eta nekazaritzako makineriaren erakusketa. Industria, Juan Calzada, San Juan eta Artekalea kaleetako postuak irekitzen dira.
12:00 - Bertsolariak (urtero aldatzen dira) Merkurioren iturrian
13:30 - Kategoria bakoitzeko sari-banaketa, Merkurioren iturriaren aurrean. Eta, ondoren, gazta-erdi onenaren enkante tradizionala.
17:00 - Zesta-punta partidak Gernika Jai Alai pilotalekuan.
Partida horiekin abian jartzen da Jai Alai Winter Series txapelketa. Beste 16 astelehenez jokatuko dira partidak. Gogoratu behar da Gernika Jai Alai, 1963an Secundino Zuazok eraikia, zesta-puntarako munduko esparrurik handiena dela, eta gaur egun itzal handia duela.
Gernikako azokan urriko azken astelehenaz gozatzeko aholkuak
Auto-ilarak, pilaketak, haserreak eta askoz gehiago. Urriko azken astelehenera planik egin gabe joatea hanka-sartze bat izan daiteke, hurrengo urteetan hara itzultzeko gogoa kenduko dizun hanka-sartzea. Hori dela eta, Gernika-Lumoko Udalak beti ematen dizkie zenbait gomendio bisitari guztiei.
Etorri goiz eta garraio publikoan (ahal baduzu). Autoa hartzekotan, saihestu erdigunea, eta ez zaitez muturtu urrutixeago aparkatu behar baduzu.
Jantzi oinetako erosoak. Kontuan izan festa gauera arte luzatzen dela, eta ordu askoan ibiliko zarela oinez.
Ez gosaldu. Ase eta bete arren, jaten jarraituko duzu, eta ezingo diozu tripa betetzeari utzi, hango eskaintza ikusita. Muzin egingo zenioke txorizo-talo bati edo Idiazabal gaztaren pintxo zaporetsu bati? A, eta, postrerako, zer iruditzen euskal pastel zatitxo bat?
Gernikako azoka: tradizioaren eta harrotasunaren ikur
Gernikako azoka 1366an sortu zen, hiribilduaren sortze-gutunean jasotako baimenari esker. Hau da, azokako jarduera udalerriaren beraren sorrerari dago lotua. Hasieran asteazkenetan egiten zen, eta gero egunez aldatu zen.
Mendeetan zehar, topagunea izan zen; izan ere, eskualdeko baserritarrak beren astoekin etortzen ziren banakakoei eta dendei beren produktuak saltzera. Ordurako, merkataritza-gune garrantzitsua zen Gernika, beste leku batzuetan ez zeuden zerbitzuak biltzen baitziren han.
Bitxikeria 💡: "baserritik plazara" leloak araudi bati egiten dio erreferentzia. Haren arabera, ustiategi propioak dituzten ekoizleek soilik sal dezakete beren jeneroa astelehenetako azokan.
Baina urriko azken astelehena berezia zen, eskaintza handia biltzen zelako, eta aukera paregabea zelako bertakoek elkar ezagutu zezaten. Uzta jasotzeko sasoia izaten zen (uda ostean) eta, beraz, produktu gehiago eskain zitezkeen. Horrek, noski, saltzaile ibiltariak ere erakartzen zituen.
Azokako salgaiak soroetako uztaren araberakoak zirenez, postuetan eskaintzen zen jeneroa aldatu egiten zen urte-sasoiaren arabera, eta horrek bisitariak erakartzen zituen beti. Zer gertatzen zen azokaraino etorri ezin zutenekin?
Horretarako zeuden tratulariak: baserrietara joan eta soberakinak erosten zituzten, eta, gero, Gernikako plazara joaten ziren haiek saltzera. Huskeria dirudi, baina, tratulari haien lanari esker, landagunea zaintzen zen eta hondakinak saihesten ziren.
Gernikako azokaren ordutegia
Gernikako azoka 9:00etatik 13:00etara irekitzen da astelehenetan. Ixteko ordua eguneko salmentaren araberakoa da, eta, beraz, ez da ideia txarra izaten badaezpada handik pasatzea: agian zortea izango duzu eta irekita topatuko duzu.
Jarduera bereziak Gernikako azokan
Urriko lehen eta azken astelehenez gain, Gernikako azokan beste ekimen batzuk ere izaten dira egun berezietan. Esate baterako, urteko larunbat guztietan azoka tematikoak egiten dira, kasu bakoitzean produktu jakin bat sustatzeko.
Aukera ezin hobea da etxeko txikiak eramateko, puzgarriak jartzen dituzte eta. Bitartean, platerkada bat babarrun edo piper berde frijitu dastatu ahal izango duzu 4-5 bat euroren truke. Ez galdu "delicatessen KM0", tokiko aukera bereziekin.
Azoka tematiko horiek salbuespen bat dute. Hileko lehen larunbatetan, azoka desberdin bat egiten da, une horretan uztatutako tokiko produktua ardatz hartuta. Azokak honako produktu hauen inguruan egiten dira, ekainetik abendura:
GERNIKAKO AZOKA - HILEKO LEHEN LARUNBATA
HILABETEA
AZOKA
Ekaina
Idiazabal gazta eta Urdaibaiko txakolina
Uztaila
Gernikako piperra
Abuztua
Bakailaoa eta Arabako Errioxako ardoa
Iraila
Untxia eta Bizkaiko sagardoa
Urria
Sukalki eguna
Azaroa
Gernikako babarruna
Abendua
Barraskilo azoka
Hori da dena! Gernikako azokako urriko azken astelehena Euskadiko azoken artean gogokoen dugun hitzorduetako bat da, eta orain ulertuko duzu zergatik. Zuk ere ezagutu nahi baduzu, sartu gure webgunean eta ez ahaztu Guuk-en mugikor-tarifa eskuratzea.
Izenburuazpia: Getariako museoan ezagutu ditzakezu goi-mailako joskintzako maisuaren bizitza eta obra, hantxe baitaude Balenciagaren pieza bikainak eta zirriborro bakarrak.
Aurtengo jaietan ere, itsas prozesioak, artista ospetsuen kontzertuek (India Martinezenak, esate baterako) eta sardina-janak girotuko dituzte arrantza-herri honetako kaleak.