icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Andre Maria Zuriaren jaiak 2024: Zeledon Gasteizen da!

28 Julio 2022 14:13
Andre-Maria-Zuriaren-jaiak-Vitoria-Gasteiz

Datorren igandean, abuztuak 4, Zeledonen jaitsiera tradizionalaren lekuko izango dira gasteiztarrak eta arabar guztiak, eta, hala, Andre Maria Zuriaren 2023ko jaiak hasiko dira.☂️

“Zeledon etxe berria egin duk, Zeledon balkoian leiho on” kantatuz, denontzako moduko jarduerez beteriko aste bat hasiko da; haien artean, musika-ikuskizunak, kirol-ekitaldiak eta familientzako eta haurrentzako jarduerak.

Festa-giroa eta poza izango dira nagusi hirian, Hiri zuriaren isiltasuna liburu arrakastatsuan deskribatu bezala. San Prudentzio pasatu ondoren, etorri nahi duzu Guuk-ekin festa hauek ezagutzera? Ongi etorri, Zeledon!

Virgen Blanca

Noiz dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren 2024ko jaiak?

2024 honetan, betiko datekin eta ekitaldiekin datoz jaiak; gauza bakoitza dagokion orduan eta lekuan.

  • Andre Maria Zuriaren 2024ko jaiak: 2024ko abuztuaren 2an hasiko dira, ostiralarekin, eta 2024ko abuztuaren 8ko goizaldean amaituko dira, ostegunarekin.

Urtero bezala, udalak nobedade pila bat prestatu ditu; haien artean, lehen mailako artisten kontzertuak eta ekitaldi herrikoi ugari. Hona hemen aurtengo kartela!

Uztailak 25 - Blusen eta Nesken Eguna, jaiak girotzen hasteko

Gasteizko jaien aperitifa gisa, uztailaren 25ean, asteartea, “Blusen eta Nesken Eguna” ospatzen da. Gasteizko kuadrillak, jantzi tradizionalekin jantzita eta zapi koadroduna lepoan dutela, hiriko protagonista bihurtzen dira.

Blusen eta Nesken Eguna esaten zaio, horiek direlako gasteiztarrek janzten dituzten jantzi tradizionalen izenak; gizonezkoenak blusak dira, eta emakumezkoenak, berriz, neskak. 1878tik ospatzen da. Orduan sortu ziren lehen kuadrillak. Emakumeak 1967an hasi ziren parte hartzen, mantelina eta apain-orrazia alde batera utzi zituztenean.

  • Zer eramaten dute soinean blusek? Txapela beltza, zapi gorria edo urdina (bat jaiegunetarako eta bestea lanerako), blusa bera, alkandora zuria, galtza urdin edo marradunak, gerriko gorri, berde edo beltza, galtzerdiak galtza gainetik jarrita eta abarkak.
  • Eta neskek? Zapi zuria edo tanto belzduna (bat bururako eta beste bat leporako), jantzi grisa edo tanto zuriduna (urdina ere izan daiteke), zinta gorridun gona zuria, pololoak, mantal beltza, galtzerdiak eta gomazko edo larruzko abarkak.

Garai batean, asto-lasterketak eta zezenak ziren egun horretako protagonistak, eta, hain zuzen ere, blusaren funtzio nagusia plazan alkandora ez zikintzea zen. Gaur egun, beste tradizio batzuk ditu ardatz: sardinak, kuadrillen arteko lehiaketak eta kalejirak.

Festak, kuadrillan hobeto

65 urte bete dira 1957an Gasteizek, festak hasteko, Pepito panpinaren lehenengo jaitsiera antolatu zuenetik. Gero, hasierako Pepito hura gure gaurko Zeledon bihurtu zen, Andre Maria Zuriaren festetako ikur nagusia.

Gasteizko kuadrilla tradizionalenetako baten maskota zen Pepito: Los Tímidos (Lotsatiak) kuadrilla. Hasierako blusa-kuadrilla haiek sortu zuten aterkidun panpinaren jaitsieraren ekitaldia. Eta zergatik kontatzen dizugu hori? Bada, Andre Maria Zuriaren jaietako elementu garrantzitsuetako bat delako.

  • Bitxikeria💡: El Himeneo izan zen Gasteizko lehen kuadrilla. 1878an sortu zen.

2023an, 29 kuadrillak hartu zuten parte. Hauek izan ziren: 50eko hamarkadan sortutakoak (Los Martinikos, Los Desiguales, Los Txismes, Los Bainas eta Los Biznietos), 90eko hamarkadakoak (Bastiak, Zintarri, Hegotarrak eta Nekazariak) eta mende honetakoak (Magolariak, Siberiarrak eta Los Alegríos).

Aurten, 2024ko Andre Maria Zuriaren jaiek berrikuntza pozgarri bat dakarte: blusa eta nesken kuadrilla berri bat. Hain zuzen, gauzatu ez ziren bi kuadrillak (Lursagarrak eta Babazorroak) bat eginda sortu dute Gaupazaleak. Eta ikusmin handia sortu du: Jada 280 lagunek azaldu dute interesa kuadrilla berri honetan parte hartzeko.

Ardo-upelen lasterketa eta baratxuri-azoka

Arabako kuadrillek Santiago Egunean egiten duten jarduera nagusietako bat “ardo-upelen lasterketa” da. Kuadrilla bakoitzeko ordezkariek berrogeita hamazazpi kiloko ardo-upel bat gidatzen dute ibilbide batean barrena, ahalik eta lasterren. VII. edizioa izango da aurtengoa: uztailaren 25ean, 11:00etan. Ez duzu hutsik egin nahiko,ezta?

Saria: 225 litro ardo; sari ezin egokiagoa ondoren etorriko diren festak alaitzeko.

Eguneko beste hitzordu nagusia San Frantzisko kaleko aldapako baratxuri-azoka da; Erdi Aroan sortu zen, XV. mendearen inguruan. Baratxuri-txirikorda bat erosi eta lepoan jarri behar da, etxera iritsi arte.

Egun koloretsu horri amaiera emateko, joan-etorriko kalejira egiten da Iradier Arenara —egunero egiten da Aste Nagusian—. A, eta ez hutsik egin San Migelen meza, nekazaritza eta abeltzaintzako azokak, haurrentzako zesta-puntako tailerra eta bigantxak. Ezta emakumezkoen hirugarren pilota-masterra ere (Gasteizko Udala).

Cartela La Blanca 2024
Ayuntamiento Vitoria Gasteiz

2024ko Andre Maria Zuriaren jaiak, Gasteizko Aste Nagusia

Ez dizugu gezurrik esango: Andre Maria Zuriaren jaietan, ez duzu jakingo nondik hasi. Ia ezinezkoa da ekitaldi denak ikustea eta probatzea, hainbeste gauza prestatu ditu udalak 2024rako jaietarako! Horregatik, onena da gehien interesatzen zaizuna apuntatzea eta planifikatzea.

Hala ere, gauza batzuk nahitaezkoak dira, eta haietako asko lehen egunean egiten dira.

Festetako pregoia

Elisa Rueda poeta, irakasle, idazle eta aktore ikaragarriak egingo du 2024ko Gasteizko jaietako pregoia. Abuztuaren 2an emango die hasiera jaiei, 21:30ean, Plaza Barrian.

Pregoiaren ostean, Kresala dantza-taldearen saioa izango da, eta, amaitzeko, sorpresa berezi bat egongo da guztiontzat. Ez hutsik egin!

Txupinazoa eta Zeledonen jaitsiera

Jaietako ekitaldirik ezagunena da. Abuztuaren 4an (ostirala), 18:00etan, Gasteizko panpina ezagunena kable batetik jaitsiko da San Migel dorretik Andre Maria Zuriaren balkoi batera, eta, gero, hezur-haragizko bihurtuko da.

Gorka Ortiz de Urbinak oinez zeharkatuko du plaza, eta San Migel dorreko balkoira aterako da, Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera ofiziala emateko. Pare bat ordu lehenago joatea gomendatzen dizugu, plaza leporaino egoten da eta.

Ordu erdi geroago, buruhandien, erraldoien, zaldien eta txoten konpartsa hasiko da, eta erdiguneko kale hauek zeharkatuko ditu: San Prudentzio, Arka plaza, Posta kalea, Dato kalea eta Agirre lehendakariaren kalea. Bezpera Solemneak ere emango dira, Andre Maria Zuriaren omenez, koruaren emanaldiarekin eta lore-eskaintza eta guzti.

Farolen prozesioa

Igandean bertan, 22:00etan, Farolen erromeria ezaguna hasiko da. Erdiguneko kaleak argiz eta kristalez beteko dira, Ama Zuriaren Kofradia protagonista duen ikuskizun batean. 270 farol baino gehiago izango dira.

Guk ez genuke hutsik egingo; aukera ezin hobea da mugikorrarekin argazkirik onenak ateratzeko! 1896tik dator ohitura hori.

Egunsentiko Arrosarioa

Abuztuaren 5ean, duela 400 urtetik, gasteiztarrek prozesioa egiten dute Erdi Aroko hirigunean, Egunsentiko Arrosarioan. Goizeko 7etan hasten da, eta, ordubete geroago amaitzen da, Andre Maria Zuriaren plazan, Egunsetiko Mezarekin.

Amabirjinari lore-eskaintza egin eta gero, txokolatea ematen diete parte-hartzaileei —20.000 lagunek baino gehiagok hartzen dute parte—.

Gasteizko 2024ko jaietako kontzertuak

Jaietara bisitari gehien erakartzen dituen ekitaldietako bat da, eta ez da harritzekoa! Abuztuaren 3tik aurrera, hainbat artista ikusi ahal izango dituzu unibertsitateko campusean. Gasteizko Txosnek egitarau ederra osatu dute 2024rako.

Cartel Conciertos Virgen Blanca 2024
Ayuntamiento de Vitoria Gasteiz

A, eta ostiralean bertan, hilaren 4an, Aiztogile kaletik pasatzen bazara, txosnen inaugurazio-kalejira izango duzu. Hori esanda, hemen duzu aurtengo udako kartel ofiziala. Ez dugu aipatu, baina apar-festa ere izango da.

Txosnetako kontzertuak Andre Maria Zuriaren 2024ko jaietarako

Abuztuak 3

  • 21:00: Libe
  • 22:00: Harakin
  • 23:00: Mice
  • 23:55: Rosa Mari (2:00etan)

Abuztuak 4

  • 20:00: Laztana
  • 21:00: Zinkha
  • 23:00: Herenegun
  • 23:55: Akerbeltz Erromeria
    • Sudo (2:00etan)
    • DJ Elepunto (2:00etan)

Abuztuak 5

  • 22:00: The Capaces
  • 23:00: Tooth
  • 23:55:
  • Arosound DJ (2:00etan)
  • Segismundo Toxicomano

Abuztuak 6

  • 21:00: Eire
  • 22:00: Ithaka / Nogen
  • 23:55: Dupla
    • Elena Barker (2:00etan)
    • DJ Pezon (2:00etan)

Abuztuak 7

  • 21:00: Bengo
  • 22:00: Roba Estesa
  • 23:00: Zibilito Records
  • 23:55: Buhos
    • Vutron (2:00etan)

Abuztuak 8

  • 21:00: Nakar
  • 22:00: Tatta & Denso
  • 23:00: Benizze
  • 23:55: Chill Mafia / DJ Bihotza
    • Señora (2:00etan)
    • Monzi Sez (2:00etan)
    • Guate-K (2:00etan)

Abuztuak 9

  • 21:00: Perlata
  • 22:00: Ganibet
  • 23:55: Gatibu
    • MJ Suqlent (2:00etan)
    • DJ Lilura (2:00etan)
    • DJ Etxekoi (2:00etan)

Presta zaitez 2024ko Andre Maria Zuriaren jaietan musikaz eta giro onez beteriko aste batez gozatzeko!

Conciertos en Txosnak en La Blanca 2024
https://www.gasteizkotxosnak.eus/

2024ko Andre Maria Zuriaren jaietan Foruen plazan egingo diren kontzertuak

Gasteizko Udalak 2024ko Andre Maria Zuriaren jaietako egitarauaren parte bat aurreratu du dagoeneko, eta itxura bikaina du! Han aurkituko duzunaren aurrerapen bat besterik ez da hau.

Indie musika edo hain komertziala ez dena gustuko ez dutenentzat hiriaren erdiguneko eremu bat gordetzen du beti udalak. Han, Foruen plazan, artista ezagun asko arituko dira. Gauerdian hasten dira beti kontzertuak.

  • Abuztuak 3, larunbata: Los 40 La Blanca
  • Abuztuak 4, igandea: Esne Beltza
  • Abuztuak 5, astelehena Nil Moliner
  • Abuztuak 6, asteartea Luz Casal
  • Abuztuak 7, asteazkena: Doctor Deseo
  • Abuztuak 8, osteguna: Zetak
Conciertos Fiestas La Blanca

Aihotz Plazako kontzertuak

Aihotz Plaza ere erdigunean dago, besteak bezala, baina askoz ere bilduagoa da; han egiten dira Andre Maria Zuriaren jaietako beste kontzertu batzuk. Toki-kopurua txikiagoa da hemen; beraz, interesatzen bazaizkizu, garaiz joatea gomendatzen dizugu.

Artista guztiak 23:00etan hasten dira jotzen, eta goizaldeko ordu bata edo ordu biak aldera amaitzen dute.

  • Abuztuak 5, astelehena: Modus Operandi
  • Abuztuak 6, asteartea: Süne
  • Abuztuak 7, asteazkena: Sara Zozaya
  • Abuztuak 8, osteguna: Kalaka

2024ko Andre Maria Zuriaren jaietako orkestrak, dantzaldiak eta bestelako musika-ikuskizunak

Urtero bezala, aurten ere Plaza Barrian egingo dira orkestra handien kontzertuak: Vulcano, La Mundial, Diamante, Jamaica Show, Phoenix eta Nueva Era.

Eta handik oso gertu, Probintzia Plazan, gustu guztietarako ikuskizun berritzaileak: Rumbo a Tijuana, La Polaca eta haren “Transkabaret Show”, Tributo a Los Panchos, Divinas Lyric Pop eta Medicina Alternativa.

Azken urteetan bezala, ganbera-musikako bi kontzertu izango ditugu, abuztuaren 6an eta 8an, 12:30ean, Luis Aramburu Musika Eskolako auditorioan.

Gasteizko bi talde gazte arituko dira: Trio Vitelia eta Duo Arkhé. Udal musika-bandak ere egunero emango ditu kontzertuak La Floridako kioskoan, 13:00etan.

Eta, horietaz gain, ez dira faltako Pradoko jotak, La Floridako dantzaldiak eta fanfarreak eta txarangak.

Barrakak eta Zeledon Txiki etxeko txikientzat

Arriagako Abentura Gune berrituaz gain, umeentzako gune bihurtuko da Peñafloridako Kondearen plaza ere: zirkua, txotxongiloak eta haurrentzako antzerkia ikusi ahal izango dira han. Ikuskizun guztiak 12etan hasiko dira, hilaren 5etik 9ra, salbuespen bakarrarekin: 7an, 12:30ean hasiko da.

Abuztuaren 4tik 9ra, 19:00etan, haurrentzako minidiskoak egingo dira Pierola Apezpikuaren lorategian.

Dena den, haurrentzako egun handia abuztuaren 7a izango da. Egun horretan egingo da Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, 12:00etan.

Ondoren, Erraldoien Konpartsak, Udal Musika Bandak eta Udal Folklore Akademiako Gaiteroen Bandak dantzaldi berezia eskainiko dute Floridako Kioskoan, 13:45ean.

Ohikoa denez, jaietako klasikoak errepikatuko dira: Gargantua, erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten konpartsen eguneroko ibilbideak, eta zezensuzkoa. Gainera, haurrentzako ekitaldien % 75 euskaraz egingo dira, euskarak jaietan duen presentzia gero eta nabarmenagoaren erakusgarri.

Andre Maria Zuriaren jaietako antzerkia, folklorea eta eskaintza kulturala

Kulturak beti du lekua gure jaietan. Hori dela eta, 2024ko Andre Maria Zuriaren jaietan jarduera eta ikuskizun kultural ugari daude programatuta. Prado parkean, “Umorearen txokoa” prestatu dute, eta ikuskizun komikoak izango dituzu han egunero.

  • ALEX O’DOGHERTY eta "Cosas de esas"
  • MIRARI MARTIARENA & IDOIA TORREGARAI eta "Ztandap"
  • JAVI SANCHO eta "Del deporte también se sale"
  • AROA BERROZPE eta CORIA CASTILLO, eta "Mejor será reírnos"
  • ANDONI AGUIRREGOMEZKORTA eta "Un vasco de la hostia"
  • OSWALDO DIGON eta "Otra movida"

Gainera, Principal Antzokian antzezlanen eta komedien programazio zabala dago ikusgai.

Aurten, antzerkiak umorea ekarriko du Andre Maria Zuriaren jaietara. Erreforma handiaren aurreko azken programazioa izango da, eta uztailaren 26tik abuztuaren 9ra arte ia egunero egingo dira emanaldiak.

Festen aurretik, hauek arituko dira, besteak beste: Paula Mattheus getxoztar konpositorea, bere musika fresko eta berritzailearekin, eta Ángel Martín eta El Monaguillo umoristak, "Punto para los locos" eta "Efectiviwonder” ikuskizunekin, hurrenez hurren.

Uztailaren 31n "Udako Oroimenak" kontzertua eskainiko du Fernando Velázquez musikari eta konpositoreak. Eta ez da bakarrik egongo; lau bakarlari izango ditu lagun: ETSko Iñigo Etxezarreta, Idoia Asurmendi, Süneko Josune Arakistain eta Ken Zazpiko Eñaut Elorrieta.

Festetan (abuztuak 4tik 9ra)

  • Abuztuak 4-5: Txalo Produkzioak taldearen "El novio de España” ikuskizuna. Juan Carlos Rubio da zuzendaria, eta protagonistak, berriz, Christian Escudera eta Marta Valverde.
  • Abuztuak 6-7: Paco Mir-ek (Tricicle) eta Pepe Viyuelak Aristofanesen "Las nubes" emango dute, klasiko horren bertsio barregarri eta ganberro samar bat.
  • Abuztuak 8: Tanttaka Teatroaren eskutik, Aitziber Garmendia protagonista eta Mireia Gabilondo zuzendaria direla, "Ez naiz inoiz Dublinen egon” komedia garratz eta burugabea.
  • Abuztuak 9: Obra beraren gaztelaniazko bertsioak ("Nunca he estado en Dublín") itxiko du udako programazioa.

Programa osoa.

  • Uztailak 26: “Ya no me Joden la Fiesta”, Gasteizen, Paula Mattheusekin.
  • Uztailak 27: “Punto para los locos”, Ángel Martínekin.
  • Uztailak 31: Udako Oroimenak Kontzertua.
  • Abuztuak 1: Efectiviwonder, “El Monaguillo".
  • Abuztuak 4-5: “El Novio de España”.
  • Abuztuak 6-7: “Las Nubes”.
  • Abuztuak 8: “Ez naiz inoiz Dublinen egon”
  • Abuztuak 9: “Nunca he estado en Dublín”.

Presta zaitez, barrez eta antzerki onez beteko baita Gasteiz!

Virgen Blanca

Zeledonen igoera eta 2024ko Andre Maria Zuriaren jaietako agurra

Ama Zuriaren jaiak azken egunera arte aprobetxatu behar dira. Horregatik, ostiralean, abuztuaren 9an, jai-giro aparta izango da Gasteizen. Eguerdia igarotakoan, erraldoi eta buruhandien konpartsaren agurra hasiko da.

Une gorena arratsaldean etorriko da; 16:30ean, blusa eta nesken kuadrillak Espainia Plazatik Errenazimentu plazaraino igoko dira. Aprobetxatu ondo eguna, azken txanpa da eta.

Goizeko ordu batean hasten da Zeledonen igoera Andre Maria Zuriaren plazan. Gasteiztarrek gehien maite duten panpina zerura itzultzen da, udal musika-bandaren doinuek eta ikuskizun pirotekniko handi batek lagunduta.

Une horretan bertan egiten zaio azken eskaintza Andre Maria Zuriari, eta Salbe herrikoia abesten da San Migel elizako balkoitik. Prado kalean blusa eta neska eroriak igotzen dituzte, eta, aldi berean, Andre Maria Zuriaren plazan, lutozko prozesio zirraragarria egiten dute.

Zeledoni egindako agur-omenaldiak eta kandelen prozesioak ematen diote amaiera Euskadiko jairik garrantzitsu eta dibertigarrienetako bati.

Ikusten duzunez, makina bat gauza dago egiteko 2024ko Andre Maria Zuriaren jaietan. Etorri nahi duzu gurekin? Sartu Guuk-en webgunean, eta eskuratu deietarako eta datuetarako tarifarik onena, zure mugikorrarekin ezertxo ere ez huts egiteko.

Erlazionatutako berriak
Kirol App, Euskadiko eta Nafarroako kirol-klubentzako aplikazioak
Guuk gara

Kirol App, Euskadiko eta Nafarroako kirol-klubentzako aplikazioak

4 min

Euskadiko eta Nafarroako gizarte-eragileekin konektatzeko sortu zen Guuk, sinergiak sortzeko eta lurraldearen eraldaketa digitala bultzatzeko. Konpromiso sendo horretatik sortu zen Kirol App proiektua, tokiko kirol-kluben digitalizazioa bultzatzeko eta haien zaletasunekin komunikatzeko bide berriak aztertzeko garatu den mugikorretarako aplikazioa.