icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Euskadiko 10 mendi-ibilbiderik onenak

03 Marzo 2023 14:36
Rutas senderismo Euskadi

Kontxa, Gaztelugatxeko San Joan edo Bermeoko hondartza surferoak baino askoz gehiago da Euskadi. Naturaz eta ezagutu beharreko lekuz beteta dago; ezagutu nahi dituenarentzat, noski.

Turismo-mota ezberdina da: utzi alde batera autoaren eta hiriaren erosotasuna, eta jantzi botak, basoak, mendiak eta beste hainbat txoko magiko zeharkatzeko. Guuk-en uste dugu horixe dela leku baten esentzia ezagutzeko modurik onena.

Hori dela eta, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian mendi-ibiliak egiteko dauden 10 ibilbiderik onenak biltzea bururatu zaigu. Ez dugu sartu Euskadin ikusi beharreko guztia, inoiz ez baikenuke amaituko, baina hasteko nahikoa duzu honekin.

Mejores rutas senderismo Euskadi

Euskadin mendi-ibiliak egiteko ibilbiderik onenak

#1

Gaztelugatxeko San Joan

Bai, igo 231 mailak eta jo kanpaia 13 aldiz. Ezin zara hemendik igaro bertako baseliza ikustatu eta “Game of Thrones” eta “The Dragon House” une batez gogora ekarri gabe. Zure bidaia, ordea, hasi besterik ez da egin. Barnealderantz sartuta, itsasertzaren paraleloan doan bidezidor bat dago. 5 kilometro pasatxoko bidea dago Matxitxakoko itsasargira, baina kontuan izan nahiko desnibel handia aurkituko duzula. Udazkenean eta goizeko lehen orduetan gozagarriagoa da, jende gutxiago topatzen baita.

#2

Sollube

Bermeon ezagunak dira surfean aritzeko olatuak; baina Bermeok badu, horretaz gain, oso interesgarria den barnealde berdexka eta menditsu bat. Hori da, esate baterako, Sollube mendiaren kasua. Hara igotzea gomendatzen dizugu mendi-ibili erraz bat egin nahi baduzu. Norabide zirkularreko ibilbidea egiteko, Libaotik irten zaitezke; ibilaldia joanaldi bakarrekoa bada, berriz, Axpe-Busturiatik abiatzeko aukera duzu. Guk nahiago dugu azken zati hori, Bermeo eta Kantauri itsasoa ikus baitaitezke handik. Portura iristean, gozatu ezazu erreki eder batez.

#3

Anboto (Urkiolako parke naturala)

Bizkaiko barnealdean Urkiolako parke naturala dago. Euskal mendien ekosistema horretan daude mendi-ibiliak egiteko Euskadiko ibilbide onenetako batzuk. Guuk-en, Urkiolako baselizatik abiatu eta, Urkiolagirre-Asuntza/Pol Pol norabidean, baso-pistarekiko paraleloan irteten den ibilbidea aukeratu dugu. Asuntzera iritsiko zara, eta handik Pagozelaira, Zabalanditik igaro ondoren. Igoeraren amaieran, Ezkilar begiaren, Anboto beraren eta Mariren kobazuloaren ikuspegi zoragarriak izango dituzu zain.

#4

Nerbioi ibaiaren ur-jauzia

Euskadiko mendi-ibilbiderik gogorrenetako bat da, baina baita bizigarrienetako bat ere. Araba eta Burgos arteko mugan Nerbioi ibaiaren ur-jauzia dago, Espainiako eta Iberiar penintsulako ur-jauzirik handiena. Hori bai, 222 metroko erorketa askea ikusteko, euria egiten duen hilabeteetan edo urtzaldian joan behar da. Bertsio laburra egin dezakezu; horretarako, utzi autoa Urduñako mendatean; bestela, Delikatik 18 kilometroko ibilbide zirkularra egin dezakezu.

#5

Andoin (Toberiako ur-jauziak)

Andoinen, Aguraindik eta Nafarroako mugatik gertu, ur zaleentzako mendi-ibilbiderik interesgarrienetako bat aurkituko dugu. Toberiako ur-jauziei buruz ari gara. Andoindik kilometro gutxira dago lurretik irteten diren ibaiadarren multzo hori, eta hortxe dute sorburua Entzia mendilerroaren iparraldetik datozen ibaiadar horiek. Arrokaren porositatea dela eta, inguru horretan antzeko txoko asko daude. Hori bai, lehorraldian ez joatea gomendatzen dizugu, ez baituzu ezer ikusiko. Jantzi bota egokiak eta ziurtatu presa txiki bateraino iritsi zarela, hori baita zuzena.

#6

Araia (Aratz mendia)

Toberiako ur-jauzietatik oso gertu, mendikoagoa den beste ibilbide hau dugu. Bide horrek 1.443 metro garai den Aratz mendira eramango gaitu, antzeko altuera duen Elurzuloak zeharkatuz. Altzaniako Mendietako erronka horri ekiteko, Nafarroako mugatik oso gertu dagoen Araiatik abiatu behar duzu. Ia 10 kilometroko ibilaldia da, eta nahiko desnibel handia du; alabaina, zailtasun txikikoa da. Dena ondo seinaleztatuta dago banderekin, baina gogoratu beharrezko guztia hartuta joatea.

#7

Ernio mendia

Mendi enblematikoenetako bat da, eta ezin genuen utzi Euskadiko mendi-ibilbide onenetatik kanpo. Aiako (Gipuzkoa) Iturriotzeko Bentatik abiatuta, Oria eta Urola ibarren artetik Ernio mendira eramango gaituen bide bat aurkituko dugu. Hemen, urtero ospatzen dira iraileko igande guztietan milaka euskaldun erakartzen dituzten erromeria ospetsuak. Bidezidorrari ekitean, San Juan Bataiatzailearen baselizatik igaroko zara. Utzi hura eskuinean, eta jarraitu argibideei.

#8

Ogoño (Elantxobe)

Urdaibaiko biosfera-erreserbaren barruan, mendi-ibilbide interesgarri asko aurki ditzakegu. Horietako bat da Elantxobetik abiatuta Ogoñoko penintsulara (iparraldean) doana, Lagako duna-hondartza ikusgarria alde batera utzita. Oso ibilbide erraza da, familiarekin egiteko modukoa. Ondoren, Bariko San Nikolas elizan, eta herriko begiratokietan igaro dezakezu eguna; bertako gastronomiaz gozatzeko aukera ere izango duzu.

#9

Orozko mendia (Kurtzegan)

10 kilometro baino gehiagoko ibilbide luze honek nahiko inklinazio handia du, baina merezi du, Euskadi osoko monolitorik altuena ikusteko aukera ematen baitu. Kurtzeganeko menhirraz ari gara. Izan ere, 5,40 metro ditu, eta Gorbeiako Parke Naturalaren lehen zantzuak agertu orduko agurtzen gaitu hegoaldetik. Bidean San Migel baseliza topatuko duzu, bai eta ingurune osoaren argazki panoramikoak egiteko beste hainbat leku apropos ere.

#10

Arlatz (Santa Barbara Dorrea)

Hondarribia eta Irundik oso gertu, Euskadiko mendi-ibilbiderik berezienetako bat dugu. Katea/Bentak-etik hasi, eta Jaizkibel menditik igarotzen da, Jaizkibelgo IV. Dorreraino iritsi arte. Defentsa-eraikin hori Irungo Udalaren aginduz eraiki zen azken Karlistaldian, XIX. mendearen amaieran. 15 kilometro inguruko ibilbidean, Guadalupeko Andre Mariaren gotorlekutik eta askotariko kare-formaziotatik igaroko zara. Euskal Herriko ia paisaia guztiak uztartzen dituen txangoa da.

Euskadin beste mendi-ibilbide asko daude, baina hauekin nahikoa duzu Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia pixka bat hobeto ezagutzeko. Hori bai, gogoratu beharrezko guztia eramatea: botak, motxila eta Interneterako konexio bikaina.

Guuk-en, mendira joateko behar duzun horixe daukagu. Sartu gure webgunean eta aurkitu datuen tarifarik onenak. Ezerk ez zaitzala gelditu!

Erlazionatutako berriak