Euskal Hiria
Iruñeko izotz-pista: ordutegia, prezioak...
3 minAurtengo Gabonetan, Sarasate pasealekuan izango da Iruñeko izotz-pista; Gabonetako azokak, berriz, Gazteluko plazan jarraituko du.
Contenido
Nafarroa kontrastez eta aniztasunez betetako lurraldea da.Batetik, basamortu ikusgarriak ditu, hala nola Bardea; bestetik, baso zabalak Pirinioetako haranetan, Ultzama eta Erdialdeko mendikate ezagunetan:Urbasa eta Andia. . Ezagutu Nafarroako basorik onenak Guuk-ekin.
Urteko edozein garai da egokia Nafarroako basoak bisitatzeko, haurrekin txangoak egiteko, bizikletaz ibiltzeko edo naturarekin konektatzeko
Udazkena magikoa da Nafarroan, eta ez dago leku hoberik urteko edozein garaitan eskaintzen dituen paisaia ikusgarriez gozatzeko.
Nafarroan natura-parke ikusgarriak daude, oinez edo bizikletaz ibiltzeko modukoak, bai eta ibilaldiak egiteko aplikazioen laguntzarekin egin daitezkeen ibilbideak ere.
Orain bai, bisita antolatzeko unea da, baina nondik hasi?Guuk-en lanean jardun dugu, eta Nafarroan konexiorik onenarekin bisitatzeko basorik onenen zerrenda prestatu dugu.
Iratiko oihanean, naturaz betetako 17.000 hektareatan, pagoak, haritzak, oreinak eta orkatzak aurkituko dituzu, eta baita errege-arranoak ere. Hango zenbait txoko ikusita, seko maiteminduko zara Nafarroaz.
Oihanean hiru eremu babestu daude, eta haien barruan Alemaniako Oihan Beltzaren ondoren Europako pagadirik handienetan bigarrena dena eta hobekien kontserbatua dagoena aurkituko duzu; Aezkoaren iparraldea eta Zaraitzu ibarrak hartzen ditu.
Iratiko oihana bisitatzean galdu ezin duzun beste toki bat Kuboa ur-jauzia da, ezbairik gabe. Leku magiko horretan, udazkenaren onenaz gozatu ahal izango duzu: ur gardeneko ur-jauzia, naturaren usain ahaltsua eta, jakina, urte-sasoi honetako kolore bereziak.
Zer ibilbide egin daitezke Iratiko oihanean?Iratiko oihana mendi-ibiliak maite dituztenentzako leku gogokoenetako bat da. Zu ere zalea bazara, paradisu natural hori ezagutzeko gure ibilbide gogokoenak erakutsiko dizkizugu:
Zentzumenen Pasealekuko ibilbidea ezin hobea da hasiberrientzat; laburra da, eta bidean ikusiko dituzun zuhaitz-motak identifikatzen lagunduko dizuten seinale ugari daude.
Ibilbidea Elurretako Ama Birjinaren baselizan hasten da, eta, handik, Iratiko etxeen hondakinak eta XVIII. mendeko gotorleku baten hondarrak aurkituko dituzu, paisaia paregabeaz gozatzen duzun bitartean.
Lehen esan dugun bezala, oihana bisitatzen duten guztiek ikusi beharrekoa da toki hori; izan ere, ur-jauzia ikusteaz gain, inguruko natura txundigarria ere ikusi ahal izango duzu.
Urbeltza ibaiaren ezkerreko bazterretik doa bidea, Austegia alderaino. Izeien eremu ezin hobea da denetik deskonektatzeko eta zeure buruari atsedenaldi bat oparitzeko.
Iratiko oihanean egiteko beste ibilbide perfektu bat Arlekiakoa da. 9 kilometroan, Orbaitzetako arma-ola ospetsua bisitatu eta pagadian zehar ibili ahal izango zara, haren koloreez gozatuz.
Ibilbide hau hautatzen baduzu, Arlekiako gaztelua bisitatzea gomendatzen dizugu. Pixka bat desbideratu beharko duzu, baina hitzematen dizugu merezi duela.
Imajinatzen duzu toki bat non Karibeko uren kolore turkesaz eta udazkeneko koloreez goza baitaiteke?Bada, hemen posible da!
Erreserba natural hori Nafarroako punturik ikusgarrienetako bat da askorentzat, eta ez da harritzekoa milaka pertsonak egunero bisitatu nahi izatea. Horregatik, sarrera erreserbatu behar da hango paisaiaz gozatzeko, egunean 500 pertsonarentzako toki mugatua baitu.
Urederraren iturbururako ibilbidea Bakedano herrian hasten da, eta edonorentzako modukoa da; 6,2 kilometro besterik ez da guztira, eta 2 edo 3 ordu behar dira osorik egiteko.
Ibilbidea hasi eta basoan sartzeko, ezkerreko bidea hartu beharko duzu; hark eramango zaitu iturbururaino, udazkenean tonu morea hartzen duten pagoen artean.
Esan dizugun bezala, erreserba naturala bisitatzeko tokia hartu behar da aurrez, baina ez kezkatu, ez da ezer ordaindu behar; aparkalekua, ordea, bai, 5 €-tik 50 €-ra bitartean, ibilgailu-motaren arabera.
Nafarroako Pirinioetatik oso hurbil duzu Arbaiungo arroila.5,6 kilometro luze da, eta zenbait puntutan 300 metroko garaiera ere badu. Zaraitzu ibaiak higatu zuen arroila, eta zuhaitz eta arroka artean egin daiteke bidea.
Berez, autoz erraz iristen da begiratoki famatura; beraz, naturaz eta arroilaren ikuspegi zirraragarriez gozatu nahi baduzu baina ez bazara oso ibili zalea, horixe duzu aukera perfektua.
Leku honetan, Isoko begiratokitik, ikuspegi panoramiko ederra daukazu. Kolore berde, laranja eta gorriak konbinatzen dituzten zuhaitzek inguratuta egongo zara, eta sai arre ikusgarriak ere bistaratu ahal izango dituzu; bi metro eta erdiko hego-zabalera ere izan dezakete.
Begiratokira autoz iristeko aukera gustatzen ez bazaizu eta zure helburua oinez apur bat deskonektatzea bada, ez kezkatu, badira zenbait ibilbide; Kanaletakoa da ezagunena.
Ibilbide hau nahiko konplexua da, eta Arbaiungo eta Irunberriko arroiletako kanaletan barrena eramango zaitu. Guztira, 11 kilometro dira, eta primerakoa da pagadien eta hariztien koloreak goitik ikusteko.
Ultzamako ibarraren hegoaldean dago Orgiko basoa.Maite dituzunekin bisitatzeko aisialdirako gune natural ezin hobea.
Baso honen bereizgarria han hazten diren haritzak dira; izan ere, 80 hektarea bete haritz gorri, astigar eta zumar ditu.
Aisialdirako gune naturaltzat hartzen denez, edonorentzako moduko ibilbideak daude han: hasi 2 kilometrokoetatik eta 10 kilometrokoetaraino.
Denetik deskonektatzeko eta naturaz gozatzeko leku aproposa. Natura-parke honek 2.040 hektarea bete pago, haritz eta haltz ditu, eta urte-garai honetan kolorez betetzen dute paisaia.
Gainera, parke honen barruan lorategi botanikoa ere bisitatu ahal izango duzu. Txinako ginkgo ospetsuak, Kaliforniako sekuoiak, Balearretako gaztainondoak eta beste hainbat zuhaitz berezi ikusiko dituzu han.
Parkean hainbat ibilbide egin daitezke, bakoitza luzera eta malda desberdinekoa. Beraz, ziur gaude aurkituko duzula zuretzako modukoren bat.
Ibilbide horietako batean, 22 kilometrorainoko ibilaldia egin ahal izango duzu, Aizkolegi mendiaren gailurrera iritsi arte. Han, jauregi modernista baten hondakinak ikusteko aukera izango duzu.
Parke natural honek 2.400 hektarea ditu, eta txoko guztiek sortzen dute maitemina.Akuandi edo Noriturroko leizeak aurkituko dituzu, edota Pilatosen Balkoia, 200 metrotik gorako labar zorabiagarriaren gainean. Lizarragako ebakiduretaraino iristen da, eta Ergoienako ibarraren ikuspegi zoragarria dago handik.
Bada parke natural honi buruzko datu bitxi bat: duela milioika urte gertatutako hondoratze tektoniko baten ondorioz sortu zen, eta korridore bat zabaldu zen orduan Urbasa eta Andia mendilerroen artean.
Parke natural honetako ibilbiderik ezagunenetako bat Pilatosen Balkoira doana da.16 kilometro inguru ditu, eta 4 bat orduan egiten da.Hango pagadi ikusgarriaz eta ikuspegi paregabeez gozatu ahal izango duzu bidean.
Ziur gaude Mendizaleen Ibilbidea ere gustatuko zaizula (Pagadi Sorginduko ibilbidea ere esaten zaio). Izan ere, udazkeneko onenaz gozatu nahi badugu, ez zaigu leku hoberik bururatzen.
Ia 9 kilometroko ibilbide erraz bat da, aldapa handirik gabea.Hala ere, Pagadi Sorgindu famatura iristeko, ganaduarentzako hesian dagoen pasabidea saltatu beharko duzu.Baina lasai, hitzematen dizugu merezi duela.
Guuken badakigu batzuetan beharrezkoa dela denetik deskonektatzea eta inguratzen gaituen naturaz gozatzea; horregatik, ez du axola zein baso magiko hautatzen duzun han galtzeko, zure ondoan egongo baikara Interneteko konexiorik onenarekin.