Euskal Hiria
Belaze: la vida y el día a día del caserío vasco
5 minEsta experiencia hace que desde los más pequeños hasta los adolescentes vean cómo es la vida "rural" vasca y cuáles son los procesos más tradicionales.
Euskadin mota guztietako planak egin daitezke; egun bakoitzeko plan bat ere egin dezakegu: hondartza zoragarriak, pintxo-tabernak, baso magikoak, monumentu ezagunak eta haur eta helduentzako beste hainbat jarduera ugari. Haietako bat dugu Belaze, baserriko bizimodua jarduera; ez da oso ezaguna, baina bai erabat gomendagarria.
Belaze bisita gidatu bat baino gehiago da. Izan ere, bertatik bertara erakusten digu gure baserritarren mundu zoragarria, haiek baitira mundu osoan ezaguna den euskal gastronomia posible egiten duten heroiak. Hemen, aukera izango duzu haien eguneroko bizitza ezagutzeko, haien lana ulertzeko eta haien lanaren fruituez gozatzeko.
Imajinatu ezazu Euskadiren bihotzean zaudela, Euskadin baino ez dauden zelai berdeek eta aire freskoak inguratzen zaituztela. Ondo, ezta? Orain, gehitu beste elementu hauek ekuazioari: animaliekin interakzioan aritzea, Fukuoka lantegi batean murgiltzea, Euskadiko baserrietako kontu guztiak ezagutzea eta Belazen bertan egiten den jogurta dastatzea. Ezin da gehiago eskatu!
Eta, gainera, esperientzia ez da helduentzat bakarrik; aukera paregabea da familia guztiarentzat! Euskadira ihesaldi bat egitekotan bazabiltza, sartu Belaze ere zure ibilbidean. Hondartza askotako ur-ertzean paseatu duzu, eta pintxo ugari ere jan dituzu; baina honelakorik egin duzu?
Aukera paregabea da gure sustraietara itzultzeko, tradizioak duen balioa ulertzeko eta maite dituzun horiekin une ahaztezinak igarotzeko.
Gero eta baserritar gutxiago dago, eta horrek are bereziago egiten du Belaze. Euskal gastronomiaren iraganerako eta etorkizunerako leiho bat da, benetakotasuna eta lurrarekiko maitasuna ekarriko dizkizun esperientzia.
Antzinako lanbide hori modernizatzeko konpromisoa dute Belazen, eta ikuspegi fresko eta jasangarria eman diote. Baserritar-belaunaldi berri batek hartu du agintea, eta elikagai ekologiko eta jasangarriak ekoizten dituzte, naturarekin eta biodibertsitatearekin bat eginez.
Itziar da ibilbide zoragarri honetako gidaria: harri margotuen bidezko pistak erabiliz, gune batetik bestera eramango gaitu. Hona zer sartzen den bisita gidatuan: instalazioak ikustea, Fukuoka lantegi txiki bat eta ustiategian bertan egindako jogurt ederra dastatzeko aukera.
Gutxi gorabehera bi ordu irauten duen jarduera hori diseinatu da haur eta helduek ikas dezaten, ongi pasatu dezaten eta naturarekin bat egin dezaten inoiz egin ez duten moduan.
Esperientzian zehar, bertatik bertara ikusiko duzu baserriko eguneroko bizimodua, betiere animalia eta landarez inguratuta.
Belazen, behiak dira ikuskizuneko benetako izarrak. Eta ez da gutxiagorako, ederrak eta zintzoak baitira, eta, gainera, ezinbestekoak hainbeste gustatzen zaizkigun jogurtak ekoizteko.
Bisita gidatuan, anfitrioiek kontatuko digute zergatik hautatu zuten abelgorri-arraza hori eta zer abantaila eta ezaugarri dituzten. Gainera, behi eder horiek nola jezten dituzten ikusteko aukera paregabea izango duzu. Asko gustatuko zaie etxeko txikienei!
Belazen, behiak ez dituzte jezten pabilioi tradizional batean. Izan ere, jezteko makina eramangarri bat erabiltzen dute, behiak dauden tokian daudela ere jezteko. Berrikuntza eta erosotasuna protagonista maiteen zerbitzura!
Baina behiak ez dira ikuskizuneko izar bakarrak Belazen. Oiloek ere paper garrantzitsua dute baserrian! Aukera izango duzu haiei jaten emateko eta gertuagotik ezagutzeko, betiere zor zaien errespetuz eta maitasunez.
Gainera, Belazeko denda txikia bisitatu ahal izango duzu, tokiko produktuak erosi nahi badituzu ere: arrautza freskoak, etxeko hanburgesak, artisau-erako gazta, inguruko barazkiak eta abar.
Joan nahi baduzu, lehenik eta behin tokia erreserbatu behar duzu. Jarduera "pertsonalizatua" denez, taldeak ez dira oso handiak, eta hobe da erreserba denboraz egitea.
Belazeko esperientzia Zenitaldekoa baserri ikaragarrian hasten da, Elorrion. Eraikin historiko hori Zenita auzo zoragarrian dago, herriaren erdigunetik kilometro bakar batera.
Erraz aurkitu nahi baduzu, erabil ezazu Argiñetako nekropolia erreferentzia gisa, ondo seinaleztatuta baitago.
Zenita auzoak ikuspegi ederrak ditu, muino baten gainaldean dago-eta: Elorrioko hirigune historikoa eta inguru guztiak ikusten dira handik.
Beraz, bisitatu Belaze, eta presta zaitez Zenitaldekoako eta inguruetako magiaz gozatzeko. Egiten duzun urrats oro benetako gozamena izango da zure zentzumenetarako, Guuk-eko Internet zure mugikorrerako bezala. Zeren zain zaude?💚