Eztabaidaezina da etxean geratu behar izan genuenetik erabat aldatu direla mundu osoko kontsumo-ohiturak. Lehen, aire zabaleko jarduerak errazago eta dibertigarriago egiten zizkiguten gailuek ematen ziguten atentzioa. Alabaina, orain, badirudi etxea adimenduna egiten laguntzen diguten gadgetei erreparatzen diegula.
Guuk-i gehien gustatzen zaizkion gailu teknologikoetako batzuk erakutsi nahi dizkizugu; gure ustez, eragin nabarmena izango dute aurten. Benetako konexioa baino ez duzu beharko etxean!
LED argi-eraztun tripodeduna
Azkenaldian modan egon den gadgetetako bat LED argi-eraztun tripodeduna da, eta badirudi hala egoten jarraituko duela, oso moldakorra baita. Streamer guztiek dute gustuko!
Gailu horiek ezin hobeak dira ikus-entzunezko edukiak sortzen dituztenentzat. Zertarako erabiltzen da? Edukien kalitate-maila igotzeko. LED argi-eraztun tripodedunarekin, argiztapen bikaina izango dute grabatzen dituzun bideoek eta tutorialek, eta ateratzen dituzun argazkiek; argi ona eta doitasuna behar duten edertasun-tratamenduak ere egin ahal izango dituzu. LED argi-eraztun tripodedun gehienak edozein energia-iturritara konektatzen dira USB bidez.
Agile TV Box
Konektagarritasun hori guztia adimendunak ez diren telebistetara ere irits dadin, hautagai bikaina da Guuk-ek banatzen duen Agile TV-ren deskodetzailea. Ez duzu telebista adimendun bat erosi nahi? Guk ere ez! Agile TV-ri esker, daukazun telebista 4K telebista adimenduna bihurtuko da. Chromecast integratua izango du, eta ahotsaren bidez bilatzeko aukera ematen duen urrutiko agintea.
Agile TV Box-ekin, ahalik eta etekin handiena atera ahal izango diozu telebistari:
10.000 eduki-ordu baino gehiago izando dituzu. Telesail, dokumental eta haurrentzako saio onene denboraldi osoak, nahi duzunean.
Grabatu, birbobinatu edo pausatu programa bat, edo jar ezazu hasieratik, eta aukeratu azken zazpi egunetan ikusi ezin izan duzuna, eta grabatu gehienez 350 ordu, ezer gal ez dezazun.
Google-ren ahozko laguntzaileari esker, gogoko duzun telesailaren azken atala edo gogoko duzun musika eskatu ahal izango duzu.
Ikusi Netflix, Disney+, YouTube edo harpidedun zaren beste edozein zerbitzutako eduki guztiak berehala.
Telebista kontsola onena izango da: 3.000 aplikazio baino gehiago eta ehunka bideo-joko izango dituzu eskura.
Gure telebistara konektatu eta etxeko zuntz bidezko konexioa erabilita, nahi duzun edukia bidali ahal izango duzu telefonotik, eta Netflix, Spotify, YouTube eta beste streaming-plataforma batzuetan sartu ahal izango zara. Konekta zaitez nahi duzun telebistara. Eta kito.
Haririk gabeko LED bonbillak
LED teknologia (Light Emitting Diode) energia gutxiago beharko zuten eta gehiago iraungo zuten bonbillak behar zirelako sortu zen. Gaur egun, denok dakigu LED lanparek luzaroago irauten dutela eta energetikoki eraginkorragoak direla, nahiz eta lanpara fluoreszenteak baino garestiagoak izan.
Zertan datza desberdintasuna? Salbuespenak salbuespen, fabrikatzaileen ustez, LED bonbilla bat egunean hiru bat orduz egongo da piztuta; hortaz, 10 bat urte iraungo du. Aldiz, bonbilla goriek urtebete irauten dute. Argi dago, ezta?
Esan dugun bezala, garestixeagoak dira, LED bonbilla tradizionalek etxeko wifi-sarera konektatu behar baitute. LED bonbilla adimendun oinarrizkoenak gai dira beren kolorearen tenperatura aldatzeko eta beste gailu batzuetara konektatzeko. Beste urrats bat etxe adimenduna izateko eta gailu guztiak elkarri konektatuta edukitzeko!
Txorrota adimenduna
Baliteke pentsatzea sukaldeko eta komuneko txorrota automatiko sentsoredunak apur bat friboloak direla, baina, egia esan, gailu adimendunak eta higienikoak dira, eta eraginkorrak etxeko energia erabiltzeari dagokionez.
Egunero hainbat gauzatarako irekitzen dugu txorrota komunean edo sukaldean: eskuak eta hortzak garbitzeko, bizarra mozteko, harrikoa egiteko… Funtsezkoa da ur-kontsumoa kontrolatzea eta urak nahi dugun tenperatura izatea; horregatik dira eraginkorrak txorrota adimendunak. Txorrota adimendunei teknologia aplikatuta, erraz eta ia konturatu ere egin gabe aurreztuko duzu ura, eta ur beroa izango duzu.
Gaur egun, modelo ugari daude merkatuan, ur- eta energia-kontsumoa aurrezten has gaitezen.
Bozgorailu adimendunak
Honezkero denok ezagutzen ditugu Siri, Alexa eta Google-ren Laguntzailea. Izan ere, ahotsaren bidez kontrolatzen den adimen artifizialeko laguntzaile birtuala etxeko gadgetik ezagunena ari da bihurtzen. Zergatik? Gauza asko egin ditzakeelako: eguraldiaren berri eman, gailuak kontrolatu (adibidez, bonbilla edo sarraila adimendunak), gogoko musika jarri, albisteak irakurri, tenporizadoreak aktibatu…
Hala ere, badirudi askok ahal baino gutxiago erabiltzen ditugula bozgorailu adimendunak, eta mugikorraren bidez baliatzen ditugula ahozko laguntzaileak. Hori dela eta, Guuk-ek gomendio bat egin nahi dizu: ondo bilatu, eta aukeratu zure beharrei erantzuten dien gailua, hari ahalik eta etekin handiena atera ahal izateko.
Hemen dira etorkizuneko etxeak. Aukera asko daude etxea ingurune adimenduna bihurtzeko eta, teknologiari esker, energia aurrezteko eta energetikoki eraginkorra izateko.
Ahots bidezko laguntzaile birtualak 2014an iritsi ziren merkatura, bizitza errazteko eta gure etxeak adimendunak eta hiperkonektatuak izateko. Orain, euskaraz ere gozatu ahal izango dugu.
Orain, urtea hasi eta dena asmo berriak ditugunez, etxetik kirola egiteko aplikazio batzuk dakarzkizugu. Aplikazio horiek zure Smart TVra konektatu edo zuzenean zure mugikorrean edo tabletan deskargatu ditzakezu.