icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Telelana eta hezkuntza erdipresentziala, konexio-erronka berriak

13 Septiembre 2021 08:20

Azken urtean gureganatu ditugun bizi-ohitura berriak direla eta, etxean denbora gehiago ematera eta lanak etxetik egitera ohitu behar izan dugu. Telelana eta hezkuntza erdipresentziala egunerokoan txertatu dira, eta, horrek erronka berri bat ekarri du Interneteko konexioari dagokionez, zuntz optiko bidezko konexioa izateko behar handiagoa dagoelako garaiotan.

Pertsona asko lantokietara itzuli diren arren, enpresa eta ikastetxe askok telelanaren edo bitarteko eredu baten aldeko apustua egin dute, zeinean egun batzuetan lantokian lan egiten baita eta beste batzuetan etxetik.

Hori dela eta, familiako kideek denbora gehiago igarotzen dute etxean, eta gerta daiteke kide bat ikasten ari den bitartean beste bat lanean aritzea. Horrenbestez, etenik gabeko konexio anizkoitza ezinbestekoa da gure Interneteko konexioan.

Zuntz optikoa da egun merkatuan dagoen konexiorik azkarrena eta eraginkorrena, eta aukera ugari daude. Guuk-en 600 Mb-ko zuntz simetrikoarekin, berdinak dira jaiste-abiadura (datuak deskargatzeko abiadura) eta igotze-abiadura (Internetera informazioa bidaltzeko abiadura). Hobeto ulertzeko: denbora berdina behar duzu pdf bat jaisteko, bideo-dei batera konektatzeko, bideoak ikusteko, mezu elektroniko bat bidaltzeko, lan bat igotzeko edo WhatsApp bidez audio-mezuak bidaltzeko.

Gainera, abiadura maximoa eta etenik gabea duen konexioaz gain, lortu beharreko beste helburu bat da etxetik lan egitera eta behar bezala kontzentratzera ohitzea. Hori dela eta, kontuan hartu beharreko aholku batzuk eman nahi dizkizuegu:

Hautatu lan egiteko tokia

Ikasteko nahiz lan egiteko etxeko pertsona batek baino gehiagok konektatuta egon behar baduzue, bakoitzak toki bat behar du horretarako. Telelanean aritzeko toki finko bat izateak lagundu egingo dizu kontzentratzen eta lan-errutina bati jarraitzen.

Halaber, garrantzitsua da lan egiten duzun tokitik aldenduta dagoen atseden-eremu bat izatea. Hori lortzea zaila izango da etxe txikia edo haurrak badituzu. Ahal den neurrian, saiatu konektatuta egon behar duten familiako kideek ongi argiztatutako eta aireztatutako eremu bat izan dezaten.

Telelana egiteko ordutegi bat ezarri.

Lan-errutina bati eutsi. Ordu berean jaiki lanegunetan, eta jarduera berak egin beti: gosaldu, higienea zaindu, kirola egin. Behar duzun edozer. Etxetik irteteko asmorik ez baduzu ere, ez ahaztu arropa aldatzeaz eta espero gabeko bideo-dei baterako ikusgai egoteaz. Txandal eroso bat eta etxeko zapatilak janztea aukeratu dezakezu, baina ez igaro eguna pijama jantzita. Hala, burua argi izango duzu eta kontzentratuago egongo zara.

Etenaldiak saihesteko, komeni da familiako kideek bata bestearen ordutegiak jakitea, laneko orduak errespetatzeko eta arreta ez galarazteko.

emakumea-telelana-ordenagailua-internet

Urrunetik ere egin daiteke lana taldean

Urruneko lanaren erronka nagusietako bat da lankideekin koordinatuta lan egiten jarraitzeko gaitasuna izatea, bai ikaskideei dagokienez, bai lankideei dagokienez. Informazioa partekatzen jakin behar da, eta sareko tresna erabilgarriak ezagutu, lana banatzeko eta informazioa partekatzeko era seguruak izateko. (Zibersegurtasunari buruzko artikulurako esteka)

Errespetatu ordutegia, eta utzi denbora librea zuretzat

Urrunetik lan egiten ari diren pertsonek denbora berean lan gehiago egiteko eta egin ditzaketen baino zeregin gehiago hartzeko joera dute. Horregatik, eguneko zereginen zerrenda bat egin behar dugu, eta ezarritako ordutegia amaitzean deskonektatu.

Garrantzitsua da deskonektatzea eta lanaz kanpoko beste jarduera batzuetarako denbora izatea, sozializatzeko eta burua argi izateko.

Esan bezala, litekeena da laneko ohitura berriek bere horretan jarraitzea etorkizunean. Horregatik, garrantzitsua da egoera onartzea eta horretara egokitzea. Oinarrizkoa da aldaketaren aurrean jarrera positiboa izatea, eta urrunetik lan egiteko eta ikasteko tresnarik onenak izatea. Horretarako, aliatu ezin hobea izango duzu Guuk-ek eskaintzen dizun zuntz simetrikoaren abiadura maximoa.

Erlazionatutako berriak