Guuk gara
Guuk-en Lehen Urteurrena | Gure hitza harrian irarri dugu
1 minGure lehen urteurrena ospatzeko, zerbait handia egin nahi izan dugu eta geratzeko etorri garela erakutsi. Gure hitza betierekoa izatea erabaki dugu, harrian grabatuz.
Esaten dutenez, euskaldunok hitzekoak gara. Beharbada horregatik pentsatu genuen hitzeko telefonia bat merezi genuela. Izan ere, guretzat deik eta konpromisorik handiena da emandako hitza, bosteko bat. Gure izaeraren parte da. Esaten badugu, egin egiten dugu. Eta zalantza egiten badugu, ez dugu hitzematen. Halakoak gara. Eta halakoak izan nahi dugu; Guuk, zure konfiantzazko telefonia-operadorea.
Ziurgabetasunaren, letra txikiaren eta esan gabekoen garai honetan, Guuk konpainiak ekintzarekin erantzungo du, errealitate hori gure egunerokotasunarekin aldatzeko konpromisoarekin. Esan dugun moduan, hitzekoak baikara. Baina egitekoak ere bagara. Horregatik, esaten badugu, egin egiten dugu.
Gure ekintzen ardura hartuko dugu. Badakigu gure bezeroek exijentzia-maila handia dutela, eta, are gehiago, komunikazioen sektoreari dagokionez. Badakigu, halaber, ongi ezagutzen dituztela halako zerbitzuak; beraz, badakigu zer-nolako erronka den itxaropen horiek gainditzea gure produktu eta zerbitzuen eskaintzarekin. Eta onartzen dugu erronka.
Bistan dagoena baino ez dagoela bermatzen dugu. Eta hala izango da betirako. Igoerarik gabe, iruzurrik gabe eta letra txikirik gabe. Gezurrik gabe. Norbait Guuk-en badago, nahi duelako da. Eta joan nahi badu, nahi duenean joan ahal izango da. Kontraeskaintzarik eta pizgarririk gabe. Hemen dagoenak honen parte izan nahi izatea nahi dugu.
Badakigu zertaz ari garen. Zu bezala gu ere hemengoak garelako. Eta oso harro gaude. Horregatik jaso dugu gure herriko izaera nabarmen hori. Pertsonak, familiak, komunitateak eta inguruneak elkartu dituen izateko eta egiteko modu bat. Elkarrengandik urrun izan arren, helburu komun batekin bat egitea lortu zuten: zerbaiten parte izatea, gure nortasuna. Markak ere izatea nahi dugun nortasun bat. Horregatik jaso dugu pertsona asko batzen dituen nortasun-zeinu hori, etorkizun berri, eraldatzaile, eraberritu eta integratzaile batera zabaltzeko.
Guuk gaur egungo proiektu bat da, berritzailea eta oraingoa. Urrunago begiratu behar du, eta nortasun hori etorkizunarekin konektatu behar du, lurralde bat eta hango pertsonak konektatzeko, elkar hobeto ezagutzeko, pertsona horien kezka, behar eta proiektuak asetzeko, eta Euskadi lurralde hobea izan dadin lortzeko, integratuagoa eta proiekzio handiagoa duena.
Horregatik, lurralde gisa ditugun indarren eta proiektu bereizgarri eta jasangarrien aldeko apustuan oinarrituko da gure konpromisoa. Gure baliabideekin eta gure pertsonekin. Horixe egingo dugu, gure lurraldearen alde eta gure lurralderako inbertitu.
Lurralde honetan, sinestea eta egitea dira gure bizitzako motorrak. Izan ere, gogobetegarria da benetan zerbait egin daitekeela sinetsi, eta, egiten duzunean, norbaitek egin izana eskertzea “Mila esker” batekin. Horregatik, fedea izango dugu gure buruarengan eta eraldatze-motor gisa ditugun gaitasunetan, eta lan egingo dugu gerta dadin, esandakoa betetzeko.
Laburbilduz: esan, egin eta kito. Hitza hitz.