icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Zer egin Bermeon: historia, monumentuak, hondartzak eta gehiago

08 Marzo 2024 09:49

Euskadi xarmagarria da oso-osorik: hiriak, basoak eta hondartzak, baita Bermeo ere, euskal kostaldean ezkutatutako altxor bat baita. Itsas herri zoragarri horretan monumentuak, hondartzak eta gehiago ikus ditzakezu. Txoko bakoitzari historia, tradizioa eta edertasun naturala dario.

Kale harriztatu deigarriak, Kantauri itsasoan murgiltzen diren labar miragarriak... Bermeok liluratu egiten ditu hura bisitatzeko zortea dutenak.

Bermeo

Zer ikusi Bermeon: historia, monumentuak, hondartzak eta gehiago

Hemen, Bermeoren sekretu eta txoko mirarigarri guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Interesgune enblematikoak, hain ezagunak ez diren beste txoko batzuk... Gidatu egingo zaitugu, bidaia ahaztezin bat egin dezazun Euskadiko altxorretako batera.

  • BITXIKERIA BAT: Ba al zenekien Bermeo Bizkaiko hiriburu izan zela XIII. mendean? Alajaina!

Herriko alde zaharretik buelta bat ematen baduzu, ongi jabetuko zara Erdi Aroko iraganaz. Gaur egun, marinelen herritxo hori harro egon daiteke, Euskadiko herririk politenetako bat baita.

Kostaldeko herri bat, arrantzara bideratua, Urdaibaiko Biosfera Erreserban

Herri xarmagarri bat da, itsasoa aurrez aurre duena, eta, urrutian, Izaro uhartea zelatan. Bereizgarri ditu arrantza-portua eta ipuin batetik ateratakoak diruditen koloretako etxetxoak.

Eta ez da gutxiagorako; izan ere, Bermeo leku pribilegiatu batean dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Bizkaiko kostaldean. Argi ibili Bermeorekin erabat maiteminduko zara eta!

Bermeoren historia

1236. urtean sortua, Bermeoko hiribilduak «Bizkaiko buru» titulua izan zuen 1476tik 1602ra. Bizkaiko Jaurerriko herri nagusia izan zen, eta horrek pribilegio batzuk eta rol nabarmen bat eman zizkion Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Gaur egun, Bermeok leial izaten jarraitzen du bere itsas sustraiekiko. Bere ekonomia arrantzan eta arrain-kontserbetan oinarritzen da; hala, ehun urtetik gorako tradizioari eusten dio, eta xarma berezia ematen dio horrek.

Eta ez hori bakarrik, gehiago ere badago. Bermeok ez ditu historia eta itsasoa soilik, bisitatzeko moduko leku eder asko ere baditu.

Zer ikusi Bermeon

Alde batetik, Gaztelugatxeko Doniene ermita dago, edertasun paregabeagatik ezaguna; bestetik, Ertzilla dorrea, gaur egun arrantzaleen museoa. Halaber, bisitatzeko modukoak dira Doniene atea, alde zaharreko kale harriztatuak, Talaia, Bermeoko Ospitalea eta portua. Ez zara unetxo batez ere aspertuko!

Zer monumentu eta eraikuntza ikusi Bermeon

Hemen azalduko dizkizugu Bermeon ikusi behar dituzun tokirik politenak. Prest?

Bermeoko Portu Zaharra

Leku hori herriko postalik tipikoena da, eta ez da gutxiagorako. Zoragarria da! Portuaren paretik, kai-mutur zaharra eta olatuaren eskultura dauden lekutik, portua inguratzen duten etxe koloretsuen bista ikusgarriak dituzu. Horrez gain, ez ahaztu Portu Zaharreko pasealekuan dauden eskulturak ikustea.

Puerto de Bermeo

Euskal artisten sorkuntzak dira, eta badute beren xarma. Ospetsuenetako bat "Azken olatua, azken arnasa" izenekoa da, eta irudikatzen ditu haur bat eta txakur bat lehorretik hondoratze bati begira. Halaber, "Itzulera" izeneko eskultura dago, eta arrantzale batek semea eskutik helduta daramala erakusten du. Ez gelditu ikusi gabe!

Bermeoko talaia

Portu Zaharrean bueltatxo bat eman ondoren, pixkanaka herriaren erdigunerantz igotzea gomendatzen dizut, Talaiara iritsi arte. Merenderoak eta zabuak dituen zelai ikusgarri bat izateaz gainera, Ogoño lurmuturraren eta Izaro uhartearen ikuspegi ederra duzu goitik.

Arrantzaleen Museoa

Arrantzaleen Museoa da Bermeon ezinbestez ikusi beharreko bete leku bat. Talaiara bidean dago, eta ezin diozu txanda-pasarik egin. Erraz identifikatzen da, atean Arrantzaleen Monumentuaren estatua baitu.

Aukera paregabea da gure lurraldeak itsasoarekin duen lotura hobeto ezagutzeko, hala nola arrantza-ohiturak eta traineru tradizionalen historia. Museoa XVI. mendeko Ertzilla dorrean dago.

Santa Eufemia eliza

Eliza gotiko bat da eta portuko eliza edo zin-eliza ere esaten zaio; ez ahaztu hura ere bisitatzea. Bertan Bizkaiko foruen zina egiten zen. Harrigarria, ezta? XIII. mendean eraiki zutenean, uharte batean zegoen, baina orain herriaren parte da erabat.

Parroquia de Santa Eufemia
Google Maps

Jasokundeko Andre Mariaren eliza eta Sabino Arana plaza

Herriaren erdigunea arakatzen jarraituko dugu: Sabino Arana plazan, Bermeoko plazarik politenetako batean, Jasokundeko Andre Mariaren eliza dago. Tenpluaz gain, hor dago orobat Bermeoko Udaletxea.

Elizak estilo neoklasikokoa du, eta panteoi greko bat dirudien sarrera ikusgarri bat du. Bermeoko elizarik modernoena da, XIX. mendean eraikia.

Doniene atea

Arku bat da eta Bermeoko Talaiara bidean ikusiko duzu; ez ahaztu bisitatzea. Ba al zenekien arkuaren zoruan oin-marka bat duen lauza bat dagoela? Kondairak dioenez, Doniene hor inguruan ibili zen, eta hiru oinkadatan iritsi zen Gaztelugatxeko Donieneraino.

AdobeStock 542470059

Arkuaren ondoan, arrain saltzaileen eskulturak ikusiko dituzu. Konturatuko zarenez, Bermeon, eraikuntza handiak egoteaz gain, eskultura eta horma-irudi ugari daude, ez egin txanda-pasarik!

Lamera parkea

Baduzu seme-alabarik? Txikiak badira, Lamera parkea derrigorrezko geralekua duzu. Itsaso ondoan eraikita, portutik oso gertu dago, eta ezin hobea da bidean geldialdi bat egin eta itzalean atseden hartzeko. Pentsa, lehen hor ainguratzen zituzten ontziak!

Bermeoko begiratokiak

Ikuspegi zoragarriak nahi badituzu, beste bi begiratoki gomendatuko dizkizugu. Gazteluko begiratokia, hirigunearen barruan, eta Baztarreko begiratokia, itsasoari eta Izaro uharteari begira.

Bermeoko hondartzak

Bermeoko hondartzak paregabeak dira. Badakizu zergatik? Hondartza txikiak dira, itsaslabarrek babestuak, eta aukera ematen dizute beste inon ez bezala bainuaz eta urpekaritzaz gozatzeko. Zoragarriak dira!

  • Aritzatxu: hareazko eta harkaitzezko kala txiki bat da, labarrez eta landaretzaz inguratua. Itsasorako eta Izaro uharterako bista ikusgarriak ditu. Hondartza ezin hobea da urpekaritza eta snorkela atsegin dituztenentzat, itsas fauna eta flora ugari baitu. Gainera, hondartza oso lasaia da, ez baita jende asko joaten.
  • Talape: hondar fin eta urre kolorekoa duen hondartza bat da, Oka ibaiaren bokalean. Oso ezaguna da bizilagunen eta bisitarien artean, zerbitzu eta sarbide onak baititu. Gainera, surferako ere egokia da, olatu onak baititu.
  • Arriboleta: hareazko eta legarrezko hondartza bat da, eta portu zaharraren ondoan dago. Erdigunean dago eta oso erosoa da, saltokietatik eta jatetxeetatik gertu baitago. Oso giro oneko hondartza da, musika eta jarduerak izaten baitira han.
  • Tonpoi Handi: harea eta harkaitzezko hondartza bat da, portu zaharraren beste aldean kokatua. Hondartza oso bitxia eta naturala da, labarrez eta kobazuloz inguratuta baitago. Gainera, oso lasaia da, eta hutsik egoten da, ez baitu ez zerbitzurik ez sarbiderik.
  • Tonpoi Txiki: harea eta harkaitzak dituen hondartza bat da, eta Tonpoi Handi hondartzaren ondoan dago. Hondartza oso txikia da eta ezkutatua dago; beraz, oinez edo itsasontziz bakarrik sar daiteke. Hondartza basatia eta birjina da, gainera, ez baitu eraikinik inguruan.

Nola iritsi Bermeora Bilbotik, Donostiatik eta Gasteiztik

Bermeo Busturialdeko udalerri bat da, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan kokatua, eta Kantauri itsasoak bustitzen du.

Ziur aski, Bizkaiko herri polit hori bisitatzeko gogo handia izango duzu orain; beraz, Bilbotik, Donostiatik edo Gasteiztik nola irits zaitezkeen esango dizugu orain.

Seguramente ahora tienes muchas ganas de visitar este pueblo tan bonito de Bizkaia y para eso nosotros te traemos una lista de rutas que tienes para llegar hasta Bermeo desde Bilbao, Donostia o Vitoria.

  • Bilbotik: bi aukera nagusi daude Bermeora autoz iristeko: bata BI-631 errepidea hartzea da, eta bestea N-634 eta E-70 errepideak hartzea. Trenez ere joan daiteke, E4 trena hartuta Bilboko Zazpikaleetako geltokitik Bermeoko geltokiraino. Edo autobusez, A3527 autobusa hartuta Moyua Plazako 6. zenbakitik Lamerako geltokiraino.
  • Gasteiztik: bi aukera nagusi daude Bermeora autoz iristeko: bata N-240 eta E-70 errepideak hartzea da, eta bestea E-804 eta BI-631 errepideak hartzea. Trenez ere joan daiteke, E4 trena hartuta Lemoako geltokitik Bermeoko geltokiraino. Edo autobusez, A3515 autobusa hartuta Zabalburuko geltokitik Lamerako geltokiraino.
  • Donostiatik: bi aukera nagusi daude Bermeora autoz iristeko: bata E-70 eta E-05 errepideak hartzea da, eta bestea E-70 eta BI-631 errepideak hartzea. Trenez ere joan daiteke, E4 trena hartuta Eibarko geltokitik Bermeoko geltokiraino.

Ikusten duzunez, Guuk-en eskaintzen dizkizugun giga adina leku eta txoko polit daude Bermeon. Prestatu motxila, deitu kuadrillari, eta zoaz Euskadiko herririk politenetako bat ikustera. Maitemindu egingo zara!💚

Erlazionatutako berriak