Euskal Hiria
Aste Santua Bilbon: prozesioak, ordutegiak eta ikusi beharreko pausoak
6 minAste Santuaren tradizioa duela 500 urte baino gehiago hasi zen Bilbon. Pauso handiak eta prozesio ugari daude, eta egundoko sentimendua du jendeak.
Euskadi xarmagarria da oso-osorik: hiriak, basoak eta hondartzak, baita Bermeo ere, euskal kostaldean ezkutatutako altxor bat baita. Itsas herri zoragarri horretan monumentuak, hondartzak eta gehiago ikus ditzakezu. Txoko bakoitzari historia, tradizioa eta edertasun naturala dario.
Kale harriztatu deigarriak, Kantauri itsasoan murgiltzen diren labar miragarriak... Bermeok liluratu egiten ditu hura bisitatzeko zortea dutenak.
Hemen, Bermeoren sekretu eta txoko mirarigarri guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Interesgune enblematikoak, hain ezagunak ez diren beste txoko batzuk... Gidatu egingo zaitugu, bidaia ahaztezin bat egin dezazun Euskadiko altxorretako batera.
Herriko alde zaharretik buelta bat ematen baduzu, ongi jabetuko zara Erdi Aroko iraganaz. Gaur egun, marinelen herritxo hori harro egon daiteke, Euskadiko herririk politenetako bat baita.
Herri xarmagarri bat da, itsasoa aurrez aurre duena, eta, urrutian, Izaro uhartea zelatan. Bereizgarri ditu arrantza-portua eta ipuin batetik ateratakoak diruditen koloretako etxetxoak.
Eta ez da gutxiagorako; izan ere, Bermeo leku pribilegiatu batean dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Bizkaiko kostaldean. Argi ibili Bermeorekin erabat maiteminduko zara eta!
1236. urtean sortua, Bermeoko hiribilduak «Bizkaiko buru» titulua izan zuen 1476tik 1602ra. Bizkaiko Jaurerriko herri nagusia izan zen, eta horrek pribilegio batzuk eta rol nabarmen bat eman zizkion Bizkaiko Batzar Nagusietan.
Gaur egun, Bermeok leial izaten jarraitzen du bere itsas sustraiekiko. Bere ekonomia arrantzan eta arrain-kontserbetan oinarritzen da; hala, ehun urtetik gorako tradizioari eusten dio, eta xarma berezia ematen dio horrek.
Eta ez hori bakarrik, gehiago ere badago. Bermeok ez ditu historia eta itsasoa soilik, bisitatzeko moduko leku eder asko ere baditu.
Alde batetik, Gaztelugatxeko Doniene ermita dago, edertasun paregabeagatik ezaguna; bestetik, Ertzilla dorrea, gaur egun arrantzaleen museoa. Halaber, bisitatzeko modukoak dira Doniene atea, alde zaharreko kale harriztatuak, Talaia, Bermeoko Ospitalea eta portua. Ez zara unetxo batez ere aspertuko!
Hemen azalduko dizkizugu Bermeon ikusi behar dituzun tokirik politenak. Prest?
Leku hori herriko postalik tipikoena da, eta ez da gutxiagorako. Zoragarria da! Portuaren paretik, kai-mutur zaharra eta olatuaren eskultura dauden lekutik, portua inguratzen duten etxe koloretsuen bista ikusgarriak dituzu. Horrez gain, ez ahaztu Portu Zaharreko pasealekuan dauden eskulturak ikustea.
Euskal artisten sorkuntzak dira, eta badute beren xarma. Ospetsuenetako bat "Azken olatua, azken arnasa" izenekoa da, eta irudikatzen ditu haur bat eta txakur bat lehorretik hondoratze bati begira. Halaber, "Itzulera" izeneko eskultura dago, eta arrantzale batek semea eskutik helduta daramala erakusten du. Ez gelditu ikusi gabe!
Portu Zaharrean bueltatxo bat eman ondoren, pixkanaka herriaren erdigunerantz igotzea gomendatzen dizut, Talaiara iritsi arte. Merenderoak eta zabuak dituen zelai ikusgarri bat izateaz gainera, Ogoño lurmuturraren eta Izaro uhartearen ikuspegi ederra duzu goitik.
Arrantzaleen Museoa da Bermeon ezinbestez ikusi beharreko bete leku bat. Talaiara bidean dago, eta ezin diozu txanda-pasarik egin. Erraz identifikatzen da, atean Arrantzaleen Monumentuaren estatua baitu.
Aukera paregabea da gure lurraldeak itsasoarekin duen lotura hobeto ezagutzeko, hala nola arrantza-ohiturak eta traineru tradizionalen historia. Museoa XVI. mendeko Ertzilla dorrean dago.
Eliza gotiko bat da eta portuko eliza edo zin-eliza ere esaten zaio; ez ahaztu hura ere bisitatzea. Bertan Bizkaiko foruen zina egiten zen. Harrigarria, ezta? XIII. mendean eraiki zutenean, uharte batean zegoen, baina orain herriaren parte da erabat.
Herriaren erdigunea arakatzen jarraituko dugu: Sabino Arana plazan, Bermeoko plazarik politenetako batean, Jasokundeko Andre Mariaren eliza dago. Tenpluaz gain, hor dago orobat Bermeoko Udaletxea.
Elizak estilo neoklasikokoa du, eta panteoi greko bat dirudien sarrera ikusgarri bat du. Bermeoko elizarik modernoena da, XIX. mendean eraikia.
Arku bat da eta Bermeoko Talaiara bidean ikusiko duzu; ez ahaztu bisitatzea. Ba al zenekien arkuaren zoruan oin-marka bat duen lauza bat dagoela? Kondairak dioenez, Doniene hor inguruan ibili zen, eta hiru oinkadatan iritsi zen Gaztelugatxeko Donieneraino.
Arkuaren ondoan, arrain saltzaileen eskulturak ikusiko dituzu. Konturatuko zarenez, Bermeon, eraikuntza handiak egoteaz gain, eskultura eta horma-irudi ugari daude, ez egin txanda-pasarik!
Baduzu seme-alabarik? Txikiak badira, Lamera parkea derrigorrezko geralekua duzu. Itsaso ondoan eraikita, portutik oso gertu dago, eta ezin hobea da bidean geldialdi bat egin eta itzalean atseden hartzeko. Pentsa, lehen hor ainguratzen zituzten ontziak!
Ikuspegi zoragarriak nahi badituzu, beste bi begiratoki gomendatuko dizkizugu. Gazteluko begiratokia, hirigunearen barruan, eta Baztarreko begiratokia, itsasoari eta Izaro uharteari begira.
Bermeoko hondartzak paregabeak dira. Badakizu zergatik? Hondartza txikiak dira, itsaslabarrek babestuak, eta aukera ematen dizute beste inon ez bezala bainuaz eta urpekaritzaz gozatzeko. Zoragarriak dira!
Bermeo Busturialdeko udalerri bat da, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan kokatua, eta Kantauri itsasoak bustitzen du.
Ziur aski, Bizkaiko herri polit hori bisitatzeko gogo handia izango duzu orain; beraz, Bilbotik, Donostiatik edo Gasteiztik nola irits zaitezkeen esango dizugu orain.
Seguramente ahora tienes muchas ganas de visitar este pueblo tan bonito de Bizkaia y para eso nosotros te traemos una lista de rutas que tienes para llegar hasta Bermeo desde Bilbao, Donostia o Vitoria.
Ikusten duzunez, Guuk-en eskaintzen dizkizugun giga adina leku eta txoko polit daude Bermeon. Prestatu motxila, deitu kuadrillari, eta zoaz Euskadiko herririk politenetako bat ikustera. Maitemindu egingo zara!💚