icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Upategiak Guardian: dastatu Arabar Errioxa

28 Julio 2023 12:00

Euskal Herrian txakolina baino askoz gehiago dugu. Arabako hegoaldeak Errioxaren ezaugarri klimatiko oso antzekoak ditu, eta Errioxakoak bezain lur interesgarriak penintsulako mahastirik onenak hazteko. Eta, noski, Arabar Errioxako ardogintzako erreferentziarik ezagunena Guardia da.

Logroñotik 20 km baino gutxiagora, bada harribitxi arkitektoniko eta historiko bat, Arabara XV. mendean batu zenetik erabateko apustua egin zuena erromatar-garaitik zuen tradizioaren alde: ardoaren alde, hain zuzen. Harrezkeroztik, hura izan da bertako ekonomiaren protagonista.

XIX. mendean, upategi asko eta asko sortu ziren, industrializazioaren eta merkataritza modernoaren arrimuan. Horrela bihurtu zen Guardia ardogintzako erreferente, Errioxa aurrean eta euskal marka atzean zituelarik. Joango gara bisitan? Guuken prest dugu zahatoa dagoeneko.

Mejores bodegas Laguardia

Guardiako upategirik onenak

Guardian familien lurpeko upategi txikiak zein upategi moderno ezagunak daude. izan ere, Aro Modernoak ekarri zuen ardoaren arrakasta komertzialaren ondorioz, gehiago produzitu behar izan zen, baina baita gehiago gorde ere. Eta non egiten da hori errazen?

Bizitza herri eta hirietan ari zen kontzentratzen. Horregatik, egun ikusten ditugun upategietako asko etxepeetan daude, sotoan. Tenperatura konstantea da han, eta hezetasun-maila bikaina ardoaren hartzidurarako.

Bodegas Laguardia

Goiko mapan, Guardian eta inguruetan erregistratutako upategiak ikus daitezke. Zein da hoberena? Oso erlatiboa da hori, baina esperientzia berezia eskaintzen du bakoitzak. Dastaketak eta bisitak, ardoaren prozesuari buruzko ikastaroak eta beste zenbait ezusteko.

#1

El Fabulista

Guardiako erdigunean dago ziur asko inguruko koba-upategi ezagunena dena. El Fabulista 7 metroko sakoneran dago, Samaniego jauregiaren zimenduen azpian. Bai, Felix Maria Samaniego ospetsuaren familiaren da upategia. Prozesu tradizionalei eutsi dien eta beratze karbonikoaren alde egin duen upategi bakanetako bat da. Bost bisita-mota eskaintzen dituzte, haien artean errepaso historikoa edo ekoizpen-prozesuei bisita. Bisita horietako batuetan, ekoitzitako bost ardoen dastaketa ere eskaintzen dute. A, eta larunbatetan joanez gero, Samaniego bera izango duzu gidari! Erreserbatu webgunean.

#2

Solar de Samaniego

Herritik autoz irten eta hegoalderantz 5 minutu eginez, Arabar Errioxako upategien katedral deiturikoa daukagu. Solar de Samaniego jatorriz Guardiakoa den ospe handiko marka da; mende erdiko baino gehiagoko historia du upategi honek, non upelak baitira paisaiaren protagonista. Tira, upelak eta Guido Van Helten australiarrak hormigoizko upel zaharrenen gainean margotu zituen zazpi muralak. Hiru bisita-mota eskaintze badituzte ere, guk “Beber Entre Líneas” deiturikoa gomendatzen dugu, ardo-dastaketa ere eskaintzen baitu upategiaren bisitan bertan. Erreserbatu webgunean.

#3

Casa Primicia

Zoaz Paganos kalera, eta herrian bertan aurkitu ko duzu... Guardiako upategirik zaharrena! Tira, eta munduko zaharrena! XV. mendeko leku batez ari gara, zeina XI. mendeko eraikin baten sotoan ezkutatuta. baitago Garai batean, hemen kobratzen zituen Elizak nekazaritza-zergaren hamarrenak eta primiziak. Egun, ospetsua da Casa Primiciaren egoitza izateagatik; Arabar Errioxan gehien gomendatuko dizuten upategietako bat da Casa Primicia. Bisita eta dastaketa edo dastaketa bakarrik eskaintzen du, lau esperientziatan banatuta: Tour Casa Primicia, Cita Varietal, Ecovisita eta Visita 5 Estrellas. Hau da, zalantzarik gabe, eskualde osoko upategirik ederrena. Erreserbatu webgunean.

#4

Campillo

Campillo upategiak Guardiatik Carralogroño Aintzirara doazen bidaiari guztien begiradak erakartzen ditu. Eraikin ikusgarria da, frantses kutsukoa, eta 1990eko hamarkadan jarri zen martxan. Baina ez zaitzala engainatu adinak. Martinez Zabala familia boteretsua dago upategi honen atzean; eremu honetaz gain, Faustino, Portia, Marqués de Vitoria, Valcarlos eta Legantza upategiak era baditu, 160 herrialdetan jarduten du eta 6 jatorri-deitura kontrolatu eta 2.000 hektarea mahasti baino gehiago ditu. Beraz, Campillora joanez gero, kalitate-maila goreneko esperientzia ziurtatzen duzu. Bost motako bisitak eskaintzen ditu, tourra, dastaketa eta are musika barne hartzen dutenak. Bereziki gomendatzen dugu “Duelo de Narices” izeneko usaimen-tailerra. Erreserbatu webgunean.

#5

Ysios

Eraikinaren profil izurtua oso ezaguna da Arabar Errioxan. Ysios upategiak harrera ezin hobea egiten dio bisitariari Guardiatik kilometro gutxira, La Hoyan. Arkitektura zoragarria du, eta bertan bizitzeko moduko mahastiak. Hemen, bederatzi ardo-mota ezberdin ekoizten dira, denak ere ospe handikoak inguruan. Eta, bai, hauek ere dasta daitezke. Dastaketa eskaintzen duen bisitetako bat erreserbatzea baino ez duzu. Upategiko upel-aretoa ikusteko eta mahastietan barrena ibiltzeko aukera ere ematen du. Gainera, erreserbarik behar ez duen taberna bat ere badu (salbuespena da inguruan). Erreserba haien webgunean egin dezakezu

#6

Cueva Dorretxe

Bai, Guardian dauden 300 kobetako bat baino ez da, baina hau da bereziena. Dorretxe koba-upategiak harrotasunez dio espazioa bere horretan mantendu duen upategi bakarra dela. Sabaia eta hormak landu gabe utzi dituzte; beraz espazio hori bisitatzea herriko lurpean sartzea da, hitzez hitz. Upategia Kale Nagusian aurkituko duzu, batere arazo berezirik gabe. Nahiko espazio txikia da, baina oso ondo doa eskainitako bisitekin. Berezkotasuna eta tradizioa nahi badituzu, hau duzu lekua. Ohiko tourra eta dastaketa eskaintzen dituen tourra hauta dezakezu, edo herria bisitatzeko aukera ere ematen duena, edo beste bat antzeztua eta Erdia Aroan girotua. Erreserbatu webgunean.

#7

García de Olano

Guardiatik Gasteizera bidean, Paganosetik igarotzean, Arabar Errioxako zinezko harribitxi batekin egiten dugu topo. Bi hamarkada baino gutxiagotan, Garcia Olanotarrek musulmanen garaitik datorkien familiaren tradizioa are gehiago jasotzea lortu dute, jardun egokiari eta kalitatezko bertako produktuei esker. Haien upategiak 2.500 metro hartzen ditu, eta 550 metro karratu dituzte azpian ardoa ekoitzi eta biltegiratzeko. Mahastian, espazioaren % 90 tempranillo motako mahatsak betetzen du; gainerakoa, viura (% 5) eta graciano eta garnatxa (% 5) motek. Hiru esperientzia-mota eskaintzen dituzte, ardo gehiago edo gutxiago dastatuz, bai eta gastronomia bereziko jatetxe bat ere. Erreserbatu webgunean.

#8

Cosme Palacio

Palacio upategia Errioxako ardo modernoaren adibide gorena da; mahastiak ulertzeko modu bat, XIX. mendearen amaieran hasi zena eta eskualdeko tradizioak barneratuz, etorkizuneraino ekarri duena. Cosme Palaciok upategi ikusgarria sortu zuen 1894an Erdi Aroko herri honetan, bisitari guztiak agurtzen dituena Guardiatik irtetean. Bide-urratzaile hark beste negozio bat izan zuen iturburu, 1860an sortua eta Cosmeren aitak kudeatua. Ez da, beraz, gaurko kontua! Egun, 12.000 upeletik gora dauzka 246 hektareatan. Bereziki tempranillo, graciano eta maturana tina motako mahastiak dira. Erreserbatu webgunean.

#9

Carlos San Pedro Pérez de Viñaspre

Hau da, Cueva Dorretxerekin batera, Guardiako koba-upategi benetako esperientzietako bat. Carlos San Pedro Pérez de Viñaspre upategian, herria lurpetik zeharkatuko duzu 8 metroko sakoneran, bertako biztanleek duela 600 urte harrian zizelkatu zituzten pasabideetatik. Duela hiru mende abiatu zen hemen ardogintza, eta gaur egun ere inguruko jatorri-deitura kontrolatuaren nagusitasunari eusten dio. 35 minutuko bisita eskaintzen du, non ardoaren ekoizpen-metodoak eta pauso bakoitzerako erabiltzen diren leizearen zati ezberdinak ezagutuko dituzun. Erreserbatu webgunean.

#10

Mayor de Migueloa

Hotela, jatetxea, upategia..., eta bai, 1619 eraikitako Viana jauregi zaharra era bada. Gaur egun, interes historiko eta kulturaleko ondare babestua da. 1988an, Mery Gonzalez eta Jaime Gutierrezek birgaitzea erabaki zuten, etnoturismoarekin loturiko amets bat sortzeko han. Upategia ez da oso handia, baina zinezko tradizioaren usain eta zaporea ditu, upel eta kobaren paretak agerian dituela. Ardo-, gazta- eta hestebete-dastaketak eskaintzen dituzte, baita esperientzia gastronomikoak ere, jatetxean. Guzti-guztiak liluratuko zaitu. Erreserbatu webgunean.

Guardian bisita merezi duten upategi asko utzi ditugu aipatu gabe. Esaterako, Javier San Pedro Ortega, Eguren Ugarte edo López Oria, beste hainbaten artean. Baina haiei buruzko azalpenak jaso beharrean, Arabar Errioxara joatea eta zuk zeuk ikustea duzu onena.

Euskadi ere Errioxako jatorri-deituraren ordezkaria da, eta harro egon behar genuke horretaz. Bisitatu Guardia eta bertako upategiak Guuken mugikorreko tarifarik onenarekin , eta esaguzu gero ea egia den ala ez hemen kontatu dizuguna.

Erlazionatutako berriak