Iritsi da 2023a! Eta, hasi berria den arren, urte berriko atsedenaldiak lehenbailehen antolatu nahiko dituzu ziur asko. Antolaketa horren osagai garrantzitsu bat lan-egutegiari begiratu bat ematea da; horregatik, 2023ko jaiegun nagusien berri emango dizugu orain, oporrak nola antolatu jakiteko.
Gainera, hamabi jaiegun eta asteburu zubidun batzuk ditugu aurten, ihesaldiez gozatzeko edo gure ingurune zoragarria ezagutzeko.
Aurten asteburu luzeagoak izango ditugu Euskadin, badira-eta jai batzuk astelehen eta ostiraletan. Beraz, asteburuak luzatzeko eta zubi bihurtzeko aukera izango dugu.
Adibidez, hori gertatuko da opor-garairik preziatuenetako batean, Aste Santuan (aurten, apirilaren 6tik 10era bitartean), edo maiatzaren 1ean (aurten, astelehena); hiru eguneko asteburua izango dugu azken horri esker.
Gainera, abuztuaren 15ak eta urriaren 12ak ere asteburua luzatzeko aukera emango digute, baina ez denei; asteartea eta osteguna direnez, hurrenez hurren, hobeto antolatu beharko dugu.
Abenduaren 8a ostirala da, eta Eguberri eguna —abenduaren 25a— astelehena. Beraz, jaiegun ugari eskainiko dizkigu abenduak, eta hobeto aprobetxatuko dugu Eguberrietako asteburua.
Irailaren 6a laneguna izango da berriz
2022an jai izan dugu irailaren 6an, Juan Sebastian Elkano Getariako marinelak lehen mundu-itzulia egin zuenetik 500 urte igaro zirela ospatzeko, baina 2023an laneguna izango da berriz irailaren 6a. Euskadik muga gisa jarritako 12 jaiegunak izango ditu; Eguberri eguna ere sartzen da jaiegunen zerrenda horretan, 2023an ez baita igandea izango, astelehena baizik.
Euskadiko jaiegunak
Euskadiko 2023ko lan-egutegiko jaiegunen zerrendari euskal udalek eta foru-aldundiek finkatutako beste bi egun gehitu behar zaizkie. Segidan, lurralde bakoitzeko udalerriek partekatuko duten jaiegunaren berri emango dizugu, eta Euskadiko festa esanguratsuenetako batzuk errepasatuko ditugu.
Gipuzkoako jaiegunak
Gipuzkoan, jaieguna izango da San Ignazio eguna, uztailaren 31; astelehena egokitu da aurten, eta, beraz, asteburu luze batez gozatzeko aukera izango dugu abuztu-bezperan.
Horrekin batera, euskal udalerri bakoitzak bere jaieguna izango du 2023an.Donostian, adibidez, urtarrilaren 20ko San Sebastian eguna gordeko da; egun seinalea da donostiarrentzat, egun garrantzitsuena, Donostiako Aste Nagusiarekin batera. Irunen, San Martzial eguna, ekainaren 30ean; Errenterian, Maria Magdalena eguna, uztailaren 22an; eta Eibarren, San Joan, ekainaren 24an.
Bizkaiko jaiegunak
Gipuzkoan bezala,Bizkaian ere jaieguna izango da uztailaren 31, San Ignazio Loiolakoaren eguna.
Gainera, zenbait udalerrik beste jaiegun bat ere izango dute aurten egutegian. Bilbon, urtero bezala, jai izango da abuztuaren 26a, ostirala,Aste Nagusiko egunik handiena izango baita. Barakaldon, San Alexo, uztailaren 17an; Getxon, San Isidro, maiatzaren 15ean; eta Sestaon, Done Petri, ekainaren 29an. Urduñan, ostera, jaieguna izango da maiatzaren 8a, “Otxomaio”ko jai entzutetsuak ospatuko baitituzte.
Arabako jaiegunak
Azkenik, Araban, apirilaren 28ko San Prudentzio jaia ospatuko dute.Gasteizen jaieguna izango da abuztuaren 5a, Andre Maria Zuriaren jaiak ospatuko baitituzte gasteiztarrek.Laudiok eta Amurriok San Roke eguna ospatuko dute abuztuaren 16an, eta Agurainek, berriz, Euskadiko beste herri askorekin batera, San Joan eguna ekainaren 24an.
Espero dugu informazio hau baliagarri izango zitzaizula zure hurrengo oporrak eta 2023ko egutegia antolatzeko. Familiarekin elkartzeko egunak, bat-bateko bidaiak edo ekitaldi bereziak antolatzeko, Interneteko konexiorik onena eskaintzen dizugu Guuk-en, jai bakar batek ere ez huts egiteko.
La afición por el deporte reúne a multitud de personas cada 31 de diciembre en Euskadi para disfrutar de la carrera de San Silvestre. Descubre cuál es su origen, dónde se celebra y conoce otras carreras populares con más tradición de nuestra región.
Se acerca la noche más mágica del año. Descubre cuál es el origen del Olentzero y Mari Domingi, dónde se celebra la cabalgata y conoce la popular canción del personaje navideño más famoso de País Vasco y Navarra.
Olentzero eta Mari Domingi pertsonaien jatorria, desfilea euskal herriko herrietan eta kantak. Ezagutu Olentzero eta Mari Domingiren istoria eta bitxikeriak
San Tomas-eko azoka Euskadiko hainbat herrietan ospatzen den azoka da. Ezagutu San Tomasen historia, jakin ezazu non ospatzen den eta egun honetan egin daitezkeen ekintza nagusiak.
Santo Tomás es una tradición festiva que se celebra en muchos pueblos y localidades vacas. Descubre cuál es el origen de este día, sus principales planes y ferias.