Interneten zure pribatutasuna babesteko aholku batzuk
27 Diciembre 2021 16:40
Internetek hainbat aukera ematen ditu garapen pertsonalerako eta gure eguneroko jarduera profesional askotarako. IKTek balio handia ematen diote gure egunerokoari, baina jabetu behar dugu Internetek arriskuak ere badituela behar diren neurriak hartzen ez baditugu. Izan ere, batzuetan gure pribatutasuna arriskuan geratzen da.
Gaur egun, denok dakigu datuek eta informazio pertsonalak balio handia dutela sarean. Funtsezkoa da gure datuak eta informazio pertsonala modu seguruan gordetzea.
Zibersegurtasun-gomendioak, zure datuak lapurtu ez ditzaten
Guuk-en, kalitatezko zuntz optikoa eta betirako prezioak eskaintzeaz gain, gomendio batzuk egin nahi dizkizugu sarean partekatzen duzun informazio pertsonala zaindu dezazun eta zure senide eta lagunena ere babestu dezazun. Badakigu Interneten gertatzen den guztia kontrolatzea ezinezkoa dela, baina aholku hauek lagunduko dizute arriskua txikiagotzen.
Sortu beste posta-kontu bat
Hau funtsezkoa da. Gogaikarria dirudi, baina posta elektronikoko bi kontu edukitzeak zure posta profesionala SPAMez betetzea saihestuko dizu.
Blogetara, newsletterretara edo beste zenbait plataformatara harpidetuta bazaude, ez erabili informazio profesionala duzun posta. Horrela, hacking- edo phising-arriskua eta informazio konfidentziala arriskuan jartzeko aukera murriztuko duzu.
Zure wifi-sarea, beti pribatua
Denok dakigu zuntz optikoa dela Internetera konektatzeko sistemarik aurreratuena, baina horrek ez du esan nahi segurtasunaren alorrean lasaitu behar dugunik. Are gehiago, wifi-sarea irekita edukiz gero, informatikaz dakien edonork izango du sare horretara konektatuta zauden bitartean egiten duzun guztia ikusteko aukera: bidaltzen dituzun mezuak, bisitatzen dituzun orriak eta partekatzen duzun informazioa.
Erabili segurtasun handiko pasahitzak
Ez erabili zure abizena, zure izena edo zure jaioteguna. Letra xeheak eta maiuskulak, zenbakiak eta karaktereak txandaka dituzten pasahitzak erabiltzea plus bat da gure identitate digitala babesteko. Bestalde, ez da komeni pasahitz bera erabiltzea onlineko sarbide guztietarako: sare sozialak, onlineko banka, posta elektronikoa… Horrela, kalteak minimizatuko dituzu pasahitzen bat lapurtzen badizute.
Informazioa hodeian, bai, baina kontuz
Zure gailu mugikorrak aukera ematen badu zure informazioaren kopia hodeian automatikoki gordetzeko, kontuz ibili zer igotzen duzun, behin Interneten dagoenean edonork izan baitezake horretarako sarbidea.
Ez gorde zure banku-txartelak, zure identifikazioa, pasaportea edo datu pribatuak plataforma digitaletan; izan ere, zure telefonoan gordeta geratuko dira, eta, gero, seguru asko konturatu gabe, hodeira igo eta agerian jarriko dituzu.
Mantendu sistemak eguneratuta
Sarean gure pribatutasuna gordetzeko, funtsezkoa da sistemak seguru eta eguneratuta edukitzea. Antibirusek gure informazioa arriskuan jar dezaketen malwareak sartzea saihesten dute. Informazioa bil dezaketen mehatxu-mota asko daude, hala nola keylogger-ak, troiarrak eta beste batzuk.
Halaber, oso garrantzitsua da ekipoak eguneratuta edukitzea. Batzuetan, ahulguneak sortzen dira, eta pirata informatikoek eraso egiteko aprobetxatzen dituzte.
Aholku horiek kontuan hartuta, zailagoa da hackeoak edo datu-lapurretak jasatea. Hala ere, ez lasaitu gehiegi, eta kontuan izan zibersegurtasuna dela digitalizazioaren aroan ditugun erronka nagusietako bat. Horregatik, familian ez ezik, zure enpresa baldin baduzu, garrantzitsua da zure ETErako zibersegurtasuna kontuan hartzea.
Ikusi dugu egunetik egunera gora egiten dutela online erosketek, baina baita horiek ekartzen dituzten arriskuek ere. Horregatik, Guuk-etik, kontatuko dizuegu zer alderdi hartu behar diren kontuan, jakiteko webgune fidagarri baten aurrean gaudela, eta sareko maula eta iruzur beldurgarrietan ez erortzeko
Zure kontu guztietarako pasahitz berberak aukeratzea edo zure urtebetetze-data edo seme-alaben izena gako gisa erabiltzea ez da gomendatutako praktika bat. Ezagutu zure online pasahitzak seguru mantentzeko egin ditzakezun 5 ekintza, hackeoak eta gako digitalen lapurretak saihestuz.
NFTak (non fungible tokens) fitxategi digitalen jabetza intelektuala zehazten duten aktibo digital bakar eta ez-trukagarriak dira, eta sarritan bloke-kate teknologiarekin erlazionatzen dira. Zertarako balio dute?n
Hemendik aurrera, gure zuntz- eta mugikor-planek 800 megara handituko dute abiadura, eta gure mugikor-lineek bikoiztu egingo dituzte datuak, 100 GB ere eskaintzeko.
¿Quieres recibir notificaciones con los mejores articulos?