icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Guuk-en 600 Mb/s-eko zuntz simetrikoaren onura nagusiak

10 Diciembre 2020 17:54

Ondo dakizu Guuk-en 600 Mb/s-eko zuntzarekin Interneteko edukia deskargatu eta hara igo dezakezula, baita aisia digitalaren eskaintza osoaz goza dezakezula ere. Baina, horrez gain, zure etxea aisiako eta laneko zentro digitala izatea nahi al duzu? Ados.

Orain badakizu edozein zuntz simetrikoren igoera-abiadura garrantzitsua dela. Lehengoan, zuntz simetrikoa eta zuntz asimetrikoa zertan diren ezberdinak azaldu genizun, eta, gaurkoan, 600 Mb/s-eko gure zuntz simetrikoaren onura nagusiak azalduko dizkizugu.

Zein ingurutarako da egokiagoa zuntz optikoa?

Interneterako konexio ona nahi dugu denok, huts egiten ez duen konexioa, eta, gainera, ganorazko transmisioa egiteko aukera ematen diguna. Beharbada, zalantzan zaude zer konexio-mota ote den egokiena zure etxerako. Gure iritziz, aintzat hartu behar da zer datu-kantitate bidal eta jaso daitekeen sareko konexio baten bidez aldi jakin batean.

Egiatan, zuntz simetrikoaren onurez hitz egin dezakegu, Internet nola erabiltzen dugun kontuan izanda. Orobat, aipatzekoa da gure bizimodua aldatu egin dela azken 20 urteotan, eta Interneten kontsumitzeko modua ere aldatu da. Egungo etxeetan, gailu ugari daude, eta gure zuntz simetrikoak eskaintzen duen konexio anizkoitza behar da.

Multikonexioa

Hilez hil, zuntz optikoak gero eta leku gehiago du etxeetan, gero eta gailu gehiago daudelako: mugikorrak, tabletak, ordenagailuak eta telebista adimendunak, adibidez. Horiek guztiek lehen baino banda-zabalera handiagoa behar dute, sare sozialetan nabigatu, Play Station kontsolan aritu eta Netflixeko telesail gogokoena ikusteko, aldi berean. Interneterako beste konexio batzuekin ez bezala, terminal jakin baten espazio fisiko berean konektatuta dagoen internauta-kopuruak ez du banda-zabaleran eraginik izango, 600 Mb/s-eko zuntza erabiltzen bada.

Telelana

Telelana sendotuko dela aurreikusten den honetan, zuntz optiko simetrikoa da konexio-sistema aurreratuenetariko bat.

Zuntzik oraindik ez baduzu baina telelanean aritu beharko duzula uste baduzu, etxean estaldurarik baduzun begiratu dezakezu. Eta estaldura iristen bazaizu, 600 Mb/s-eko zuntz simetrikoarekin lan egiteak zer onura dituen egiazta dezazun gomendatzen dizugu.

Eta zuntz optikoa baldin baduzu, zein da Interneteko abiadurarik onena telelanean aritzeko? Jakina, etxetik lan egin behar baduzu, 600 Mb/s-ko zuntza gomendatzen dizugu: segundoko 600 megabit, eta beti simetrikoa, noski.

Era horretan, abiada bizian nabigatuko duzu ordenagailu eramangarrian, eta, aldi berean, nahi adina gailu egon daitezke sarera konektatuta, batere kalitaterik galdu gabe.

Itxura ona du, ezta? Badakizu: Guuk-en 600 Mb/s-eko zuntz simetrikoa erabiliz, inoizko abiadurarik handienean nabiga dezakezu, gailu guztiak konektatuak izan ditzakezu, eta bereizmen handiko telebista piztuta egon daiteke.

Gainera, gure zuntza bereziki egokia da datuak trukatu behar dituzten erabiltzaileentzat eta espazioentzat, igoerako eta jaitsierako abiadura berdinak behar dituztenentzat.

ilustrazioa-pertsonaia-ordenagailua-erabiltzen

Guuk-ek kalitatezko aisia eskaintzen dizu

Baina dena ez da lana izango, ezta? Guuk-en, aisia eta entretenimendua eskura ipini nahi dizkizugu, eta, bidez batez, une atseginak bizi ditzazun lagundu nahi dizugu. Itxura ona baitu zer ikusi nahi duzun aukeratzeak edo telebistako edukia nahierara hautatzeak. Onena, ordea, kalitate handiko filmak eta telesailak etenik gabe ikustea da, interferentziarik gabe.

Nola ziurta dezakegu 4K-ko gure edukiak irudi- eta soinu-arazorik gabe ikusiko direla? Ezetz asmatu?

Alde batetik, 600 Mb/s-eko gure zuntz simetrikoak abiadura handiko konexioa ematen du. Pentsa: gamerrek oso ping txikia lortzen dute partidetan (5 milisegundo, gutxi gorabehera), eta hori, berez, hobekuntza handia da, garai bateko konexioekin alderatuta (pinga 50 milisegundora ere iristen zen). Dena den, zuntz simetrikoaren onurak askoz harago doaz. Adibiderik nahi? Zuntz simetrikoa besteetatik bereizten duen konexio egonkorra.

Hartara, erabiltzaileak etenik gabeko seinale batekin dabiltza jokoan, eta, hortaz, bideojokoetako pantailak ez dira estatiko geratzen. Agur, buffering! Eta, beste aldetik, onlineko jokoen soinua eta bideoa denbora errealean erreproduzitzen dira.

Gamerra al zara? Baietz erantzun baduzu, konexio egonkorra, segurua eta bizkorra behar duzu, ezta? Bada, hala izanik, badirudi onlineko jokoen zaleek eduki dezakezuen konexiorik onena zuntz optikoa dela.

Konektatuko gara?

Erlazionatutako berriak