icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Internet bigarren etxebizitzan, lehen mailako Guuk konexioarekin

26 Mayo 2021 16:09

Gero eta gutxiago geratzen da uda iristeko, eta laster izango dugu lanaldi jarraitua egiteko aukera. Gainera, telelana areagotu denetik, askok erabakitzen dute oporretarako erabiltzen duten bigarren etxebizitzara joatea handik lan egiteko eta tarte libreez gozatzeko. Baina etxera iritsi, ordenagailua piztu eta nabigatzen hastean, gerta daiteke konexioak behar bezala ez funtzionatzea eta benetako arazoak izatea.

Zer egin orduan? Oporrak izan arte bigarren etxebizitzara ez joan? Ez arduratu. Guuk-ek Interneterako primerako konexioa eskaintzen dizu zure bigarren etxerako, urte osoan.

Konexioa edozein tokitan

Lehen urteurrena betetzear gaudela, Guuk etengabe ari da lanean euskaldunok gure izaerarekin eta ordezkatzen gaituen guztiarekin berriro konekta gaitezen, bai eta zuntz- eta mugikor-zerbitzuen bidez eta telebistako eduki onenen bidez berriro konektatzeko ere. Horregatik, jaitsieran nahiz igoeran abiadura maximoa eskaintzen duen 600 Mb simetrikoko zuntzaren alde egin dugu hasieratik. Zuntza, gozatzeko. Etenik ez duena, gelditzen ez dena eta konexiorik onena eskaintzen duena zauden tokian zaudela.

Horregatik, abiadura maximoa izan dezazula nahi dugu; ez soilik etxean, baita bigarren etxebizitza duzun tokian ere. Euskadin eta Nafarroan? Bai, baina haietatik kanpo ere bai: Tarifako edo Benidormeko hondartzaren parean dagoen aitona-amonen etxean, adibidez. Neguan eskiatzera eta egunerokotik ihes egitera joaten zaren mendiko etxean. Asteburuetako landetxean. Gure alderdirik onena zurekin eramatea nahi dugu, zoazen tokira zoazela, zuntzaren 600 Mb simetrikoko abiadura maximoa izan dezazun. Zerbait egitea erabakitzen dugunean, lanean jarraitzen dugu lortu arte. Beraz, hemen duzu emaitza. Esan eta egin.

pertsonaia-zuntz-optikoa

Zuntza + Finkoa eskaintza

Milaka pertsonak egin duzue gure markaren aldeko apustua lehen urte honetan, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu, egunero ematen diguzuen maitasuna eta konfiantza bueltan emanez. Zauden tokian zaudela, konektatuta jarraitu dezagun. Horregatik, betiko 600 Mb simetrikoak dituen Zuntza + Finkoa eskaintza aurkezten dizugu bigarren etxebizitzarako, baina askoz merkeago. Izan ere, Zuntza + Mugikorra tarifa bat kontratatua duzunez, bigarren etxebizitzarako eskaintza hau izango duzu eskura: 19 €/hil betirako, 12 hilabeteko iraunkortasunarekin.

Gainera, Agile TV gehitzeko aukera izango duzu tarifa horretan. Zure neurrira egindako telebista, gustukoen dituzun edukiekin. Zuk nahi duzuna bakarrik ikusteko. Eta kito.

Horrenbestez, bigarren etxebizitzan ere konexiorik onena abiadura maximoarekin izan nahi baduzu, ez pentsatu gehiago eta sartu gure webgunean edo deitu 1490 telefonora, eta azalduko dizugu jakin nahi duzun guztia.

Heldu da inoiz ez bezala deskonektatzeko garaia, beti bezala konektatuta.

Erlazionatutako berriak