icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Guuk 5G teknologiara igo da Euskadiko hiriburuetan

17 Marzo 2021 09:42

Jaio ginen lehen egunetik bertatik, “hemengoek eta hemengoentzat” sortutako marka bat izateko asmoa izan genuen. Eskaintza argia eta sinplea izan nahi dugu, bidezko prezioetan eta betirako, kalitaterik oneneko teknologiarekin. Horregatik, azken hilabeteetan probak egiten aritu gara Guuk-en, eta dagoeneko esan dezakegu 5G teknologia errealitate bat dela ja Guuk-en.

Ez ginen jaio benetako konexioa soilik eskaintzeko, baizik eta gurearekiko konexio benetakoa eskaintzeko. Sare propioak, bai zuntzekoak, bai mugikorrekoak, dituen operadore lokal bakarra bihurtu gara. Sare mugikorraren bidez, herritar guztiei eskaintzen diegu estaldura; zuntz optikoaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko etxeen % 90i. Gure zuntzak, gainera, Frantziako nPerf enpresa ospetsuaren azterketa baten arabera, abiadura handiena eskaini du 2020ko lehen seihilekoan.

Hitzeman genizun, halaber, egunez egun lanean jarraituko genuela konexiorik onena izan dezazun. Eta horretarako, beti bilatu izan dugu berrikuntza-mailarik handiena telekomunikazio-sare onenekin. Horregatik, duela hilabete batzuk erabaki genuen 5G teknologiaren zerbitzu-probekin hastea Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan, Bilbon, Gasteizen eta Donostian.

Eta gure prezioak betirako eta uneko teknologiarik onenarekin izango zirela ere hitzeman genizunez, 5G zerbitzuak inolako kostu gehigarririk gabe egongo dira erabilgarri, bai zuntzeko eta mugikorreko tarifa bateratua baduzu, bai mugikorra besterik ez baduzu. Hitza hitz.

Guuk-5G-teknologia-Euskadi

ZER DA 5G-A ETA NOLA FUNTZIONATZEN DU?

5G siglak sare mugikorren bosgarren belaunaldiari egiten dio erreferentzia. Beharbada urruneko kontua irudituko zaizu, baina ez dira hainbeste urte. Hitz egiteko baino balio ez zuten zapatofonoen sasoikoa da 1G-ko sarea. Geroago, 2G-a iritsi zen, zeinarekin testu-mezuak bidaltzea baitzen egin zitekeen prozesurik aurreratuena . Duela urte batzuk, gure smartphone berria komunikazio-tresna oso ahaltsu bihurtu zen. Lehenik, 3G-ko Interneteko konexioa eskuratu genuen; gero, 4G-koa. Hala, gaur egun, bideoak ikus ditzakegu, eta denbora errealean konektatu, baita errealitate areagotuaz gozatu ere.

ETA, ORAIN, 5G-A ETA HAREN ABANTAILAK

Nahiz eta mugikor eta konpainia guztiek oraindik ezin duten teknologia hori eskaini, Guuk-ek bai, eskain dezake. Horregatik, 5G teknologiak eskainiko dizkizun abantaila aipagarrienetako batzuk aurreratu nahi dizkizugu:

Nabigazio- eta deskarga-abiadura handiagoa, aukera emango dizuna filmak eta bideoak denbora errekorrean deskargatzeko.

  • Bideo-zerbitzuak irudi-kalitaterik onenaz ikusteko aukera.
  • Fitxategiak ziztu bizian deskargatu eta igotzea edo sare sozialez eta haien bideo-edukiez baldintzarik onenetan gozatzea.
  • Latentzia txikiagoa, nabigatzailera eta aplikazioetara, bideo-aplikazioetara eta abarretara ia berehala sartzeko aukera emango dizuna.
  • Aldi berean pertsona gehiago konektatu ahal izatea; izan ere, abiadura handiagoa izanda, zure konexioa beti izango duzu zerbitzu-kalitaterik onenean.
  • Zerbitzu berriak izatea, hala nola errealitate birtuala edo errealitate areagotua ia denbora errealean esperimentatzea.

Beraz, 5G-rako ahalmena duen smartphone bat baduzu, presta zaitez abantaila horiek guztiak gozatzeko eta benetako konexioa sentitzeko. Zin egin dezakegu sekula ez duzula abiadura horrela sentitu.

Konexiorik onena izateko unea iritsi da.

Eskaintza argia eta sinplea izan nahi dugu, bidezko prezioetan eta betirako, kalitaterik oneneko teknologiarekin. Horregatik, azken hilabeteetan probak egiten aritu gara Guuk-en, gure hiriburuetan bezeroei 5G konexioa eskaintzeko.

Erlazionatutako berriak