Zergatik etorri Guuk-era. Telekomunikazio operadorea
27 Enero 2021 11:09
Gaur den egunean, milaka eskaintza ditugu eskura. Telekomunikazio-konpainien eskaintzez gainera, edozein produktu-motaren eskaintzak daude. Ez du axola xanpu edo bikotekide bila gabiltzan; aukerak asko eta askotarikoak dira. Horren eraginez, kontsumitzaileak zorrotzagoak dira. Eta, beraz, gure marka hautatzeko probabilitateak behera egiten du. Bada, gure kasuan, zergatik aldatu telekomunikazio-konpainia gurera etortzeko?
Ez da aski eskaintza erakargarria izatea edo merkatuko produkturik onena izatea. Kontsumitzaileek balioak eta printzipioak bilatzen dituzte marketan. Haien pentsamoldeen antza duten jokabideak, identifikatuta sentitzeko moduko ikuskerak.
Hori dela eta, telekomunikazio-marka berri bat merkatuan agertzen denean, produktuaren eskaintza eta kalitatea onak izango direla ziurtzat jotzen da. Eta, hortaz, zertan da ezberdina Guuk?
Kalitatea eta estaldura
Guuk-en, merkatuko zuntzik onena dugu. Baina ez da hala guk esaten dugulako, ez; 600 Mb/s simetrikok ziurtatzen dutelako baizik, berdin-berdin igotzeko zein jaisteko.
Estaldura ere ona dugu, Euskadi eta Nafarroako % 90era baino gehiagora heltzen baikara. Hortaz, gure zuntza zure bizitokiraino iristeko gai izango ote den bururatzen bazaizu, erantzuna baietz izango da, ziur asko.
Hitza
Euskaldunok hitzekoak garela esaten da. Eta, horregatik, gu bezalakoa den telefonia sortzea erabaki genuen. Ahaztu letra txikiak. Aurrez aurre jarriko gara. Ez dizugu gezurrik esango, eta ez dizugu aginduko gero bete ezingo dugun ezer. Bete dezakegula badakigunean soilik aginduko dizugu zerbait. (Esteka, “Hitzekoak gara” artikulura joateko). Eta bete egingo dugu.
Gure hitza bete egingo dugu. Zin dagigu.
Euskadin eta Nafarroan lan egiten dugu
Zu bezala, hemengoak gara gu. Herri honetakoak. Beraz, ez gara Euskadin eta Nafarroan diharduen telekomunikazio-konpainia soil bat. Nahiz eta hori ere bagaren. Askoz gehiago gara gu; zu bezalakoak gara gu. Eta, horregatik, zure larruan jartzeko gauza gara. Badakigu zer atsegin duzun eta zer ez. Zer zalantza eta zer beldur dituzun. Baita zer behar duzun ere, edo nola gorroto duzun operadore batek ordu txarrean deitzea.
Gainera, euskaraz hitz egingo dugu, nahiago baduzu. Konektatu nahi? Joan gure webgunera edo deitu 1490 zenbakira.
Betirako prezioak
Ez ditugu gustuko hiru hilabeteko eskaintzak. Ezta sei hilabetekoak ere. Geroago prezioa bikoizten dizuten sustapenak ere ez. Gure hitzari eusteaz gain, prezioei ere eusten diegu. Beraz, prezio bat esaten badizugu, betirako izango da, datorrena datorrela. Ez dugu prezioa igoko, ez da letra txikirik egongo. Gure fakturek ez dakarte sustorik.
Ez dago iraunkortasunik
Hasiera-hasieratik, zurea ere badela sentitzeko moduko proiektu bat egin nahi izan dugu. Bertan egoteko eta parte izateko moduko proiektu bat. Guuk-en bazaude, nahi duzulako da. Beraz, noizbait alde egin nahi baduzu, arazorik gabe joango zara. Izan ere, zuntzaren tarifak soilik du iraupen-konpromisoa; beste guztiek, ez. Ez dizugu penalizaziorik jarriko, eta ez dizugu deituko kontraeskaintzarik egiteko. Horregatik, Guuk-en zauden bitartean, zaindu egingo zaitugu eta komeni zaizuna emango dizugu, eta, hala ere, alde egitea erabakitzen baduzu, errespetatu egingo dugu zure erabakia, eta zabalik utziko dizugu atea, noizbait itzuli nahi izanez gero. Hitza hitz.
Zuntza soilik nahi duzu? Ederki. Abiadura biziko 600 Mb/s simetriko dituzu zain. Mugikorrerako gigak gehitu nahi al dizkiozu? Ados. Berdin du giga ugari erabiltzen dituzun edo ez: 7 GB-ko eta 40 GB-ko tarifak ditugu dei mugagabeekin, nahi beste nabigatu eta hitz egin dezazun. Eta, gainera, beste linea bat emango dizugu opari, 1 GB-ekin, musu-truk. Beste telefono mugikorren bat gehitu nahi al diozu tarifari, sentitartekoentzat? Ez dago arazorik. Linea gehigarrien eskaintzarik onena dugu: dei mugagabeak eta 7 GB! Eta telesailak eta filmak atsegin badituzu, telebista erantsi dezakezu Agile TV eta Rakuten TVrekin; 1.500 aukera baino gehiago daude!
Hautatu nahi duzuna eta ordaindu behar duzuna soilik. Eta kito.
Arrazoi mordoa eman genezake Guuk-era etor zaitezen, baina, honaino irakurri baduzu, konbentzitu zaitugu jada, ziur asko. Bestela, joan gure webgunera edo deitu, eta emango dizkizugu arrazoi gehiago.
Guuk-en beti saiatzen gara irtenbide bat ematen konexioa erraz eta zure neurrira egiteko. Zuntzeko eta mugikorreko eskaintzez gain, Guuk-ekin, zure neurrira egindako telebista-programazioa duzu Agile TVren bidez. nn
Agile TVn hiru kanal berri ditugu, telebista-eskaintza zabalagoa izan dezazun, nahi dituzun edukiekin. Cosmo, Bom Cine eta Escapa TV Zure Agile TV Boxean
Zure taldeari buruzko nobedadeen berri jasotzeko aplikazio mugikorra da KirolApp. Streamingak ikusi ahal izango dituzu, edo azken albisteen berri izan. nLeada: KirolApp aurkeztera gatoz! Nobedade guztien eta bazkide izatearen abantaila guztien berri izateko edo, besterik gabe, egunez egun gertatzen denaren berri izateko mugikorrerako aplikazioa. n
Googlek itsaspeko kable bat sartu du Erresuma Batuko Cornuallesekin konektatzeko eta laster New Yorkekin konektatzeko. Izan ere, gure konexio-beharrak gero eta handiagoak dira, eta, horregatik, azpiegitura handiagoak behar dituzte. Baina ba al dakizu zertarako balio duen kable horrek?
Gure lehen urteurrena ospatzeko, zerbait handia egin nahi izan dugu eta geratzeko etorri garela erakutsi. Gure hitza betierekoa izatea erabaki dugu, harrian grabatuz.
Berrikuntzari buruz asko irakurri duzu, ziur. Gaur egun, ia enpresa guztien DNAn txertaturik dagoen hitz bat da, eta enpresa-kudeaketako terminoen artean ere aurkitu du bere tokia.
¿Quieres recibir notificaciones con los mejores articulos?