Euskal Hiria
Euskal abeslari eta talde onenak
1 minMusikaren munduko izar ugari ditu Euskadik, hala nola La Oreja de Van Gogh, Izaro, Amaia Montero eta Zetak.
EGMren azken uhinak dioskunez, 2022an 14 urtetik gorako bi milioi pertsonak baino gehiagok entzun zituzten egunero gaztelaniazko podcastak. Ezin da ukatu irrati tradizionalaren aurkako benetako fenomenoa dela, baina... zertan dira euskarazko podcastak?
Azken urteetan etengabe egin du gora plataforma guztietako saioen eskaintzak. Ez gara ari aktualitateko edo heziketako podcastei buruz soilik, historia, kultura edo are ekonomiari buruzko alternatiba askotarikoagoei buruz baizik.
Guuk-en badakigu hainbeste zerbitzu eta nobedaderekin batzuetan zaila gerta daitekeela zer entzun jakitea. Horregatik aukeratu nahi izan ditugu hemen gure ustez euskarazko podcastik onenak direnak. Sintonizatu nahi dituzu?
Sarean nabigatzen ari zarela, hala amateurrek sortutako euskarazko podcastak nola beren programa tradizionalak plataforma digitaletara igotzen dituzten irrati-kateak aurkituko dituzu. Lehen aukera ezin hobea da gehienbat segmentu jakin batera bideratutako saioak aurkitzeko, eta bigarrena kontu profesionalagoetarako.
Edozein kasutan, euskarazko podcastak entzuteak zure eguneroko bizitzan euskaraz hobeto hitz egiten eta idazten lagunduko dizu, oraindik egiten ez baduzu. Eta Euskadiko aktualitateari eta kulturari buruzko gai mordoa ere erakutsiko dizkizu. Ederra dirudi, ezta?
Gogoan izan zerrenda honetan ez daudela saio guztiak, baina horiekin lotura duten beste kazetari eta artista batzuk ezagutzeko aukera eman diezazukete. Ikus dezagun zeintzuk diren!
Beste mundu batzuetan bizitzeko eta irudimenari hegan egiten uzteko ere balio du euskarak. Horixe pentsatu zuten Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés kazetariek 2021ean Artxipelagoa sortu zutenean. 2103an girotutako distopia bat jaio zen; hartan, hainbat tsunamik birrindu dute Euskal Herria. Begien bistan Urbasa, Gorbeia eta Aizkorri baino ez dira geratzen, euskaldun adoretsu batzuen abenturetarako baliagarri izango diren portuak. Podcastak bi denboraldi ditu, 8 atalekoa horietako bakoitza. Ordu-erdiko atalak dira, eta hemen daude eskuragarri: EITB Podkast, Google Podcasts, iVoox eta Spotify.
Euskarazko podcast instituzionalik onenetako bat. Ecos del euskara Nafarroako Gobernuaren ekimen bat da, helburutzat duena euskarak eta haren kulturak azken mendeetan Nafarroan izan duten eragina ezagutaraztea. 5 minutu inguruko 26 atal dira, askotariko gaiekin eta familia-tonu nahiko atseginarekin. Lingua navarrorum deritzona interesatzen bazaizu, kalitate bikaineko ekoizpen hau entzun beharra duzu. Hemen: iVoox eta Euskarabidea.
2021eko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen, eta urtebete geroago iritsi zen ETB1era. Gaur, Arenek eta haren lagunek emakumezkoen futbol-talde bat osatzeko egindako borrokak podcast-saio batean du jarraipena; protagonistek beste euskal emakume kirolari batzuk elkarrizketatzen dituzte, eta eragozpenei aurre egiteko istorioen berri ematen dute saio horretan. Komeni da aurretik telesaila ikustea? Gure ustez, bai. Arene da ardatza, ama galdu ondoren Bartzelonatik Learora (aitaren herrira) bizitzera joan den neskatila nerabea. Han, bere bizitza berregin beharko du, adiskide berriak egin, eta, batez ere, emakumezkoen futbolaren inguruko aurreiritzien aurka borrokatu. Hemen dago eskuragarri: EITB Podkast eta YouTube,
Jack Tripa-ateratzailea, Ted Bundy, Charles Manson... Guztiok ezagutzen ditugu historiako kriminalik famatuenak, baina, eta, euskaldunak? Euskal Gaizkileak podcastean, Euskadiko hiltzaile, lapur eta, oro har, kriminal ospetsuenen historiak jasotzen dira. 2019an estreinatutako euskarazko podcast bat da, eta, azken urteetan, atal berriak estreinatu ditu aldizka. ZuZeu da ekoizlea, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearen laguntzarekin, eta Hasier Etxeberria eta Beñat Hach Embareken artikuluetan dago inspiratua. Ordubete irauten dute gutxi gorabehera, eta hemen entzun ditzakezu: iVoox, iTunes, Podcast.eus eta Spotify
Ikusi al duzu El Juego del Calamar? #10garrena podcastean, Xabier Payak eta Aitzol Barandiaranek irudikatzen dute nolakoa izango litzatekeen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa mundu guztia zoratuta balego. Dituen zortzi ataletan, Netflixeko telesailekoen antza duten egoerak gertatzen dira; finalista guztiak emakumeak dira, eta bertsoak publizitatez beteta daude. Euskarazko podcast hau EiTBren ekimena da, eta txapelketarekin batera ematen da. Hemen entzun dezakezu: EITBPodkast, iVoox eta iTunes.
Kirmen Uriberi eskatzen diogun gauza bakarra da bere atalak luzetxoagoak egin ditzala. New Yorkeko munduak podcastetako 4 minutu eskaseko atalak laburregiak iruditzen zaizkigu. 2019tik ari da Espainiako Literatura Sariaren irabazlea lan horretan, Berriako plataformaren bidez. Euskarazko podcast hau goxoki bat da etxe orratzen hirian bizitzearekin amets egiten duen euskaldun ororentzat. Hemen, Uribek amerikar aktualitatea errepasatzen du, kritika ukitu batez eta dezenteko gustu onarekin. Baina ez egunkarietan agertzen dena, kalekoa baizik. Hemen entzun daiteke: iVoox, Berria, Spotify, iTunes eta Google Podcasts.
Argia aldizkarian kalitate handiko podcast ugari dago, baina Beranduegi iruditzen zaigu ikuspegi kultural batetik interesgarriena. Hemen, bi astean behin, ordubete eskaintzen zaio aktualitate politikoa modu nahiko komiko eta ironikoan lantzeari. Gizarte- eta kultura-gaiak oso ikuspegi originaletik lantzen dira, eta ez zaitu epel utziko. Beranduegi Euskadiko hainbat irratitan ematen da, baina entzuteko modurik erosoena Argiaren webgunera jotzea da. Baita hemen ere: iVoox y Spotify.
Merezi duen beste podcast asko dago euskaraz. Baina hasteko nahikoa eta sobera duzu hauekin. Gogoan izan saio batek beste batera eraman zaitzakeela, eta izen batek beste kolaboratzaile interesgarri batzuk erakutsi.
Guuk-ek euskarazko podcast onenak aurkitzen laguntzen dizu. Sartu gure webgunean , eta eskuratu gure mugikor-tarifa bat, eta edozein lekutatik Euskadiko hizkuntzan entretenitzeko aukera emango dizuten datuak.