
Euskal Hiria
Bilboko 2022ko Aste Nagusia. Ezagutu Bilboko jaiak
3 minBilboko jaiak, 2022. Bilboko Aste Nagusiko ospakizunei buruzko informazioa, tradizioak,nhistoria eta pasadizoak. Ezagutu zer egin Bilboko Aste Nagusian
Contenido
Wimax teknologia berri bat da, Interneteko konexioa eraman nahi duena zuntz optikoa instalatu ezin den Nafarroako landa-eremuetara. Horregatik, wimax, landa-eremuko Interneteko konexioa Nafarroan dakarkigu.
Guuk-en oso ondo dakigu zeinen garrantzitsua den konektatua egotea. Berdin dio Baztanen edo Erriberan bizi zaren. Interneteko konexio on bat izateak ez luke izan behar luxu eskuraezin bat landa-eremuetan. Hori dela eta, Guuk-ek apustu sendoa egin du Interneteko konexioa Nafarroako landa-eremuetara edo biztanle-kopuru txikiak dituzten tokietara eramateko, eta, hala, herritarren arteko eten digitala hausteko konpromiso sendoari eusten dio.
Wimax ingelesezko sigla bat da: Worldwide Interoperability for Microwave Access, hau da, Mikrouhin bidezko Sarbiderako Mundu mailako Elkarreragingarritasuna. Wimax teknologia kable bidezko teknologiak (zuntz optikoa eta ADSLa, adibidez) iristen ez diren tokietarako pentsatua dago.
Wimax haririk gabeko konexio bat da, oso erraz instalatzen dena eta 100 Mb-era bitarteko konexio-abiadura har dezakeena. Beraz, aukera ezin hobea da sareko konexiorako kable-instalaziorik ez dagoen eremuetan banda zabaleko zerbitzuak emateko.
Wimax teknologiak aukera ematen du Interneteko konexioa eramateko zuntz optikoa heltzen ez den Nafarroako eremu edo udalerrietara. Bereziki egokia da Interneteko konexioa eramateko biztanle gutxiko landa-eremuetako herrietara, han-hemen sakabanatutako etxeetara edo herriguneetatik aparte daudenetara; baserrietara, adibidez.
Datuak irrati-uhinen bidez igortzen dituen teknologia bat da Wimax. Horretarako, 2,5etik 5,8 Ghz-era bitarteko maiztasunak erabiltzen dira. Teknologia horri esker, datuak Wimax bidez igortzen dituen antena batek 70 km-rainoko estaldura eskaintzen du
Haririk gabeko konexio bat denez, konponbide ezin hobea da banda zabaleko zerbitzua eskaintzeko kable bidezko instalaziorik ez dagoen eta, beraz, sareko konexiorik eraman ezin daitekeen lekuetan.
Teknologia horri esker, batere etenik gabe ikus ditzakezu onlineko zure eduki gogokoenak, hala nola streamingeko telebista, onlineko bideojokoak, mugikorreko aplikazioak edo beste edozein eduki digital.
Gaur egun, Nafarroako udalerrien % 38k ez dute zuntz bidezko sarerako irispiderik. 105 udalerri dira, eta 30.000 lagun bizi dira guztira herri horietan. Bestalde, nabarmentzekoa da orobat beste 45.000 pertsona zuntza baduten udalerrietan bizi direla baina, hala ere, ezin dutela baliatu, beren etxea herrigunetik aparte dagoelako.
Horrek esan nahi du, beraz, Nafarroako biztanleen % 12k ez dutela zuntz optikorako irispiderik etxean edo negozioan.
Zer aukera dute, beraz, Interneteko konexioa izateko zuntzik ez duten lekuetan? Mugikorra baliatzea edo, bestela, konexio onik bermatzen ez duten soluzioak bilatzea. Guuk-en apustu garbia egin dugu Nafarroako eremu horietara heltzeko oso ondo funtzionatzen duen eta trafiko handia har dezakeen teknologia bat baliatuz.
Konponbide ezin hobea da zuntz optikoa oraindik heldu ez den lekuetarako. Hori dela eta, hitz hauek esan ditu Guuk-eko CEOak aurkezpenean: “Zuntz-sarea pixkanaka ari da hedatzen. Baina guk hitzematen dugu zuntza eskuragarri eduki bezain pronto aldatuko diegula konexioa bezeroei Wimaxetik zuntzera, inolako kostu gehigarririk gabe.”
Landa-eremuan erabiltzen diren beste soluzio batzuekin alderatuz gero (esate baterako, satelite bidezko konexioarekin), Guuk-en eskaintzen dugun Wimax soluzioak ez du datu-mugarik.
Hau da, behar dituzun fitxategi guztiak deskargatu ahal izango dituzu edo nahi adina film ikusi sarean, abiadura galdu gabe edo goragoko mailako plan askoz garestiago bat kontratu beharrik izan gabe.
Gainera, Wimax-ek oso atzerapen edo ping txikia du (25 eta 50 minisegundo artekoa) satelitearen aldean, adibidez (250 minisegundo baino gehiagoko atzerapena izan dezake). Horri esker, batere arazorik gabe ikusiko duzu bereizmen handiko film bat eta, aldi berean, bideo-dei bat egin, adibidez.
Zalantzarik gabe, Wimax da aukerarik onena zuntz optikoa ez denean iristen gure etxe edo negozioetara. Baina nola jakin aukera hori eskura dagoen ala ez zu bizi zaren inguruan?
Oso erraza da. Badugu tresna bat estaldura adierazten diguna, eta, hala, badakigu Internet eskain diezazukegun Nafarroako landa-eremurako. Zure helbidea idaztea besterik ez duzu egiaztatzeko ea Wimax zure etxera heltzen den.
Oso erraza da. Antena txiki bat instalatzen dugu, esku baten tamainakoa, erabiltzailearen etxean edo negozioan. Inguruko Wimax errepikagailuari begira jarri behar da antena.
Hori eginda, kito, bezeroek kalitate oneko Interneteko konexioa izango dute.
Zure baserriraino eramango dugu konexioa. Guuk-ekin, Interneteko konexiorik onena izango duzu Nafarroako landa-eremuetan, haririk gabeko teknologia honi esker. Hauek dira Wimax erabiltzearen abantailak:
Betirako prezioa: Guuk-ekin ez duzu izango ezustekorik fakturan, gure prezioak betirako baitira.
Guuk-en, hiri- eta landa-eremuen arteko aukera-berdintasunaren alde jarduten dugu. Hala, Interneteko konexio azkar, erraz eta kalitatezkoa eskaintzen dugu, zuntza iristen ez den Nafarroako eremuetako bizimodua errazteko.
Eman begiratu bat Nafarroako landa-eremuetarako Interneteko eta mugikorreko eskaintzari. Wimax bidezko konexioa eta telefono finkoa eskaintzen dizkizun tarifa bat daukazu, 39 €/hil bakarrik ordainduta. Eta hilean 3 € gehiago bakarrik ordainduta, 10 GB-ko linea mugikor bat eta dei mugagabeak gehitu ditzakezu.
Wimax teknologiari esker, gaur egun posible da Interneteko konexioa izatea zuntzik gabe ere. Gainera, hitzematen dugu zuntza eskuragarri eduki bezain pronto konexioa aldatuko diegula bezeroei Wimaxetik zuntzera, inolako kostu gehigarririk gabe. Hitzekoak garelako.