icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Euskarazko film onenak: 80 egunean, Loreak eta beste batzuk

12 Febrero 2024 14:09

Euskal zinemak norabide-aldaketa nabarmena izan du azken urteotan: konbentzioei aurre egin, eta hizkuntzaren mugak arakatzen ari da. Euskarazko filmak egitea apustu ausarta da oraindik ere, baina horretarako prest daude zenbait zuzendari. Hemen jaso ditugu onenak: 80 egunean, Loreak eta beste batzuk.

Perez Sañudoren opera prima da Ane (2020), eta arrasto ezabaezina utzi du film-industrian. Goya sari ospetsuetan hainbat izendapen jaso zituen, besteak beste zuzendari berririk onenarena, egokituriko gidoirik onenarena—Marina Paresekin batera— eta filmik onenarena. Baina ez pentsa, ez da adibide bakarra. Beste asko ere badaude.

PelĂ­culas en Euskera

Euskarazko film onenak: 80 egunean, Loreak eta beste batzuk

Euskal zinemaren historian mugarri garrantzitsua da Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak(2014) filmak jasotako aitorpena. Izan ere, huraxe izan zen Espainiako zinemaren sari nagusirako izendatu zuten euskarazko lehen filma.

Joera-aldaketa horrek adierazten du une zirraragarria dela industriarentzat, bide berriak zabaltzen eta erreferenteak ezartzen ari baitira.

#1

Handia

Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako maisulana da "Handia, eta benetako gertakarietan oinarritutako istorio liluragarri batean murgiltzen gaitu. Miguel Joaquin Eleizegi Arteagaren bizitza kontatzen du filmak: gigantismo gaixotasuna zuen XIX. mendeko gizon bat, Altzoko handia" izenaz ezaguna. Anaia Martinekin batera Europa osoan ibili zen Joaquin, eta lortu zuen ospeak eta aberastasunak betiko aldatu zien bizitza. Bidaia epiko hura abentura zirraragarri bihurtzen da , eta ordubetez eta 54 minutuz ikuslea harrapatzen du, gai unibertsalak arakatzen dituen bitartean, hala nola hobetzeko grina, familia eta patua.

#2

Errementari

Euskal zinemaren beste harribitxi bat dugu Errementari. Paul Urkijo Alijo du zuzendari, eta euskal ipuin herrikoi baten giro ilunean murgiltzen gaitu. Gobernuko komisarioaren, Alfredoren, urratsak jarraitzen ditu tramak. Gertakari misteriotsu bat ikertzen ari dela, Patxiren errementaldegi ilunera iritsiko da, zeina ezaguna baita hari buruzko deabruzko kondairengatik. Uxue agertuko da orduan, neskato umezurtz bat, eta horrek eragindako gertakari batzuek Patxi errementariaren sekretu ilunak azaleratuko dituzte. Beldurrezko istorio honek ordubete eta 39 minutu irauten du, eta ikuslea liluratu egingo du narratiba limurtzaileari eta eszena txundigarriei esker.

#3

Akelarre

Pablo Aguerok zuzendutako Akelarre filmak XVI. mendeko Euskal Herrira garamatza, sorginkeriaren mundu iluna arakatzeko. Neska-talde bati sorginkeria egozten dio Inkisizioak, eta gatazka pizten du horrek, eta garaiko beldurrak eta sineskeriak azaleratzen. Rostegi epailearen misioa nesken aitormena lortzea izango da, akelarrearekin —Satan gurtzeko sorginen biltzarrekin— lotutako ustezko krimenak onartu ditzaten. Ordubete eta 31 minutu irauten duen film dramatiko honek intriga eta sineskeriazko munduan murgilduko gaitu, besteak beste botereaz, erlijioaz eta justiziaz hausnartzeko.

#4

Amama

Amama filmak –Asier Altunak zuzendu zuen– euskal familia batean gertatutako istorio hunkigarrian murgiltzen gaitu. Seme-alabek ez dute familiaren baserria oinordetu nahi , ezta haren ardura hartu ere. Landa-eremuko eta hiriko elementuen arteko kontrastea ageri da filmean, tradizioaren eta modernitatearen artekoa. Amaiak, alabak, artearen bidez egiten die aurre gatazka horiei, bitartean amona begira duela, isilik. Ordubete eta 39 minutu irauten duen drama honek familia-harremanez, tradizioez eta gizartearen bilakaeraz hausnartzera garamatza.

#5

Urte berri on, amona

Telmo Esnalek zuzendutako Urte berri on, amona filmak familia-gatazka baten istorioa kontatzen du, familiako amona zaintzeari buruzko ukitu komikoekin. Maritxuk eta Joxemarik egoera barregarriak biziko dituzte Maritxuren ama aldi baterako zaintzea erabakitzen dutenean. Baina egoera korapilatu egingo da Joxemarik, estututa, amona zahar-etxe batera ezkutuan eramatea erabakitzen duenean, ustekabeko gertakari batzuk eragingo baititu. Komedia honek ordubete eta 47 minutuko iraupena du, eta adinekoen zaintzari eta familia-gatazkei buruzko ikuspegi dibertigarri eta hunkigarria eskaintzen du.

#6

Hil kanpaiak

Giro ilunagora igarota, Hil kanpaiak daukagu, Imanol Rayok zuzendua. Euskal baserri batean girotutako thriller bat da, eta gertakari tragiko baten inguruko hainbat enigma azaleratuko dira. Baserrian lurperatutako hezur batzuk aurkitzen dituztenean, familiak poliziari deituko dio. Baina gorpuzkiak modu misteriotsuan desagertuko dira, eta abiatuko den polizia-ikerketak zabaldu egingo ditu familia barruko zauriak. Ordubete eta 35 minutu irauten duen film honek intriga eta suspensez betetako bide batetik garamatza, iraganeko sekretu lurperatuak arakatu bitartean.

#7

Loreak

Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendu dute Loreak, istorio hunkigarria. Emakume batzuen bizitzari buruzkoa da, galera bat partekatzen dutena: maite duten pertsona baten heriotza. Film honetan, hiru emakumek ezezagun baten lore-sorta bat jasotzen dute astero, igorlerik eta mezurik gabe. Keinu horren bidez, bakoitzak bere modura egiten dio aurre minari eta maite dituenen heriotzari. Ordubete eta 43 minutuko iraupena du Loreak filmak, eta minez inguratuta gauden uneetan doluaz, itxaropenaz eta bizitzaren edertasunaz hausnartzera gonbidatzen gaitu.

Euskal zinemak askotariko istorioak eskaintzen ditu, lurraldearen nortasuna eta aniztasuna islatzen dutenak. Familia-gatazkak eta landa-inguruneko tradizioen bilakaera erakusten dute batzuek; beste batzuek, berriz, adinekoak zaintzeari buruzko odisea hunkigarri eta komikoetara garamatzate.

Dela baso eder batean, Euskadiko baserri batean edo hiri handi batean, ukaezina da bertan egindako filmen kalitatea, eta halakoxeak dira Guuk-ek eskaintzen dizkizun abiadura eta zerbitzua ere. Ez izan zalantzarik; hartu krispetak eta ekin asteburu honetako maratoiari.

Erlazionatutako berriak