icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Euskara hutsetik ikasteko ikastarorik onenak

27 Diciembre 2023 12:00

Euskara, euskal kulturan errotutako harribitxi linguistikoa, gure eskualdearen nortasuna eta aberastasuna gordetzen dituen hizkuntza da. Hala ere, ez dugu denok jaiotzetik hitz egiten edo modu natural batean ikasten. Hori aldatzeko, hemen dituzu euskara hutsetik ikasteko ikastarorik onenak.

Artikulu honek hizkuntza paregabe horren edertasunean eta sakontasunean murgildu nahi dutenentzat eskuragarri dauden ikastaroen berri emango dizu, hura ikasteko arrazoia edozein dela ere: jakin-mina, kultura-lotura edo hizkuntza-aukera berriak esploratzeko plazera.

Cursos aprender euskera

Euskara euskaltegian ikasteko ikastarorik onenak

Non ikasi euskara? Oro har, ama-hizkuntza ez bada, ikastoletan ikasten dugu, baina handitan ikasi nahi baduzu, bai iritsi berria zarelako, bai txikitan ikasi ez zenuelako, euskaltegiak dira horretarako aukerarik onena. Hala ere, euskaltegi bat aukeratzea ez da lan erraza, euskara-akademia soilak baino askoz gehiago baitira.

Zer dira euskaltegiak?

Euskadin banatuta dauden ikastetxe horiek euskara ikasteko aukera ematen dute, oinarrizko mailetatik hasi eta aurreratuenetara, eta helduei zuzenduta daude, batez ere. Baina haien eskaintza haratago doa.

Hizkuntza irakasteaz gain, euskarari lotutako zerbitzu ugari eskaintzen dituzte, hala nola itzulpenak, hizkuntza-normalizaziorako ekimenak eta kultura-programak.

Euskaltegiak zentro integral bihurtu dira. Hizkuntza irakasteaz gain, euskal kulturaren oasi txikiak ere badira, eta hamaika jarduera eskaintzen dituzte, hala nola Korrika.

Hiru euskaltegi-mota nagusi daude:

  • Publikoak: tokiko udalerriek kudeatzen dituzte eta udal-euskaltegi esaten zaie.
  • Pribatuak: erakunde pribatuek kudeatzen dituzte, eta batzuek barnetegiak ere eskaintzen dituzte, hau da, euskarazko murgiltze-programak. Euskaltegi pribatu ezagunenen artean IKA, AEK eta Gabriel Aresti daude, besteak beste.
  • Autoikaskuntza-zentro homologatuak: erakunde pribatuen mende daude, eta autoikaskuntzarako onlineko irakaskuntza eskaintzen dute. Ikastegi horien artean daude Bai & By eta Mondragon Lingua.

Nola ikasten da euskara euskaltegian?

Historikoki, euskaltegiek Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) barne hartzen duten aurrez aurreko ikastaroak eskaini izan dituzte, besteak beste A1, A2, B1 eta B2 maila klasikoetan.

Ikastaroak urria eta ekaina bitartean izaten dira, euskaltegiaren instalazioetan eta talde txikitan. Iraupena aldatu egiten da, 2 ordu izan daitezke, egun espezifikoetan, baita eguneko 5 ordu ere.

Eskolak funtsezkoak dira euskaltegietan, eta askotariko dinamikei eta metodologiei jarraitzen diete. Euskaltegiaren beraren materialak edo liburuak erabiltzen dituzte, eta idazketa eta ahozko ulermena eta adierazpena lantzen dira, kulturari buruzko ariketen eta taldeko jardueren bitartez.

Gaur egun, euskaltegiek beren irakaskuntza-metodoak zabaldu dituzte aukera malguagoak eskaintzeko, hala nola:

  • Banakako tutoretzak.
  • Autoikaskuntzako onlineko ikastaroak.
  • Eskola birtualak.
  • Udako programak.
  • Ikastaro hibridoak.
  • Egoitza-programak.
  • Azterketak prestatzeko modulu espezializatuak.
  • Trinkoak, besteak beste.

Hainbeste modalitaterekin, ez da zaila bakoitzaren beharretara egokitzen den ikastaro bat aurkitzea. Gainera, onlineko modalitateak indarra hartu du, eta, ondorioz, dagoeneko ez da ezinbestekoa euskaltegi bertara joatea.

Barnetegiak, udan euskara ikasteko aukera

Barnetegietan, eguneko 24 orduetan euskaran erabat murgiltzea da hizkuntza azkarrago eta errazago ikasteko gakoa.

Alde batetik, euskara-eskola trinkoak ematen dira, eta, bestetik, aisialdiko jarduerak antolatzen dira egunero, besteak beste, txangoak, kultura-ekitaldiak eta ospakizunak.

excursiones

Udan, hainbat ikastegik kultura-programak eskaintzen dituzte landetxe edo kanpamentuetan. Horri esker, ikasleek, hizkuntzan ez ezik, euskal kultura aberatsean murgiltzeko, elkarreraginean aritzeko eta hizkuntzaz blaitzeko aukera izaten dute.

Euskara-mailak eta baliozkotzeak

Euskararen irakaskuntzan sei maila daude. Hasierako maila ikaslearen hizkuntza-gaitasunaren arabera zehazten da, eta beraz, kasu batzuetan, sarbide-proba bat eskatuko dizute zein mailatan kokatu jakiteko.

  • A1 maila: Hitz sinpleak ulertzea eta erabiltzea eguneroko egoeretan.
  • A2 maila: Pertsonak eta objektuak deskribatzea, oinarrizko elkarrizketetan parte hartzea.
  • B1 maila. 1. HE: Gai orokorrei buruzko elkarrizketak izatea, argibideak ematea eta gertakariez labur hitz egitea.
  • B2 maila. 2. HE: Testu orokorrak ulertzea, ohiko testuinguruetan jariotasunez komunikatzea.
  • C1 maila. 3. HE: Lan- eta gizarte-inguruneetan ideia luze eta zehatzak ulertzea eta adieraztea.
  • C2 maila. 4. HE: Gai espezializatuei buruzko testu konplexuak zehaztasunez eta arintasunez ulertzea eta idaztea.

Agian zuk beste izen batekin ezagutuko dituzu, bizitza osoan beste modu batera deitu zaielako edo zure ikastolan desberdina zelako. Ez kezkatu, hona hemen ziurtagiri ofizialen
baliozkotze-taula bat.

Euskara-tituluen eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak

B1

B2

C1

C2

HABE

1. maila

2. maila

3. maila

4. maila

HHAEE - IVAP

1. HE

2. HE

3. HE

4. HE

Osakidetza

1. HE

2. HE

3. HE

4. HE

ERTZAINTZA

1. HE - Ertzaintza

2. HE - Ertzaintza

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Eusko Jaurlaritza)

Irakaspostuen 1 HE. HLEA

Irakaspostuen 2. HE. EGA – Euskararen Gaitasun Agiria

Hizkuntza-eskola ofizialak

Euskarako hirugarren maila
(Ikasketa-plan zaharra)
Tarteko maila

Euskarako laugarren maila
(Ikasketa-plan zaharra)
Maila aurreratua

Euskarako bosgarren maila
(Ikasketa-plan zaharra)
Gaitasun-maila (C1)

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua

EGA – Euskararen Gaitasun Agiria

Euskaltzaindia

«D» ziurtagiria

Helburu zehatzak dituzten euskara-ikastaroak

Badira premia zehatzetara zuzenduta dauden zenbait ikastaro espezifiko, hala nola lanarekin loturiko premiak edo bizitzera Euskadira etortzen diren pertsonen integrazioarekin lotuak.

AISA ongietorri-programa

Euskadira etorri berri diren eta hizkuntza ez dakiten pertsonen artean euskararen ikaskuntza sustatzea da AISA ongietorri-ikastaroen helburu nagusia. 2004az geroztik, hainbat lekutan eskaintzen dira AISA hizkuntza-ongietorriko programak.

Helburua bazterkeria-sentsazioa saihestea eta gure kulturan integratzen laguntzea da.

Dendaketan ikastaroa

Merkataritza-arloan euskarazko ahozko komunikazioa eta erabilera zabaltzea da proiektuaren helburua, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren ildotik. Horretarako, merkatariei eta dendetako langileei zuzendutako ikastaro espezifikoak antolatzen dira.

Kasu askotan, merkatariek ezin izaten dituzte beren zerbitzuak euskaraz eskaini. Egoera horren jakitun, HABE Institutuaren proiektua zerbitzuak euskaraz emateko behar diren baliabideak eskaintzera bideratuta dago.

Horretarako, DENDAKETAN izeneko material didaktikoa garatu du, eta merkatarientzako eta establezimenduetako langileentzako ikastaro espezifikoak antolatzen ditu.

Ostalaritza ikastaroa

Ostalaritzaren esparrua ere sektore estrategikoa da euskara sustatzeko. Euskadiko ostalaritzak kalitatezko zerbitzua eskaintzen duen arren, karta, seinaleak eta gainerako testuak ez dira beti euskaraz egoten.

Pintxos bar

Egoera horretaz jabetuta, HABE Institutuaren proiektua zerbitzuak euskaraz emateko behar diren baliabideak eskaintzera bideratuta dago. Horretarako, "Ostalaritza" material didaktikoa argitaratu du, eta ostalaritzako langileentzako ikastaro espezifikoak antolatzen ditu.

Beraz, jada ez duzu aitzakiarik ez euskara ikasteko ez Interneteko konexiorik onena izateko. Arazoetako bat konpontzeko, gomendatu dizkizugun ikastaroak; besteari irtenbidea emateko, Guuk-en tarifak. Aukeratu bi kasuetan gehien gustatzen zaizuna eta gozatu bikoitza.

Erlazionatutako berriak