Euskal sukaldaritzako errezetarik onenak: gildetatik taloetara
10 Abril 2024 18:01
Euskadik, historia aberatsa eta paisaia zoragarriak izateaz gainera, gastronomia bikaina du bereizgarri. A zer nolako platerak, a zer nolako pintxoak eta a zer-nolako zortea halako gildez, taloez eta abarrez gozatzeko. Aizu, baina... ikasi nahi duzu etxean prestatzen? Erraz-erraza da, hementxe erakutsiko dizkizugu euskal sukaldaritzako errezetarik onenak.
Euskal Herriko gastronomiako plater zoragarriak arakatzeari ekin diogu; aho-zabalik utziko zaituzte gure bazterretako zaporeek eta sukaldaritza-tradizioek. Jantzi, beraz, aurreko mantala, eta prestatu euskal sukaldaritzako errezetarik onenekin ahosabaia gozatzeko.
Euskal sukaldaritzako errezetarik onenak: gildetatik taloetara
Ahogozoa egiten zaigu Euskadin pintxotara joatea pentsatzen dugun bakoitzean, marmitako eder batez hitz egitean edo kafearekin Bilboko karolina zoragarri bat hartu behar dugula erabakitzean. Horregatik, errezeta onenen laburpen bat egingo dizugu jarraian, osagaiak eta jarraibideak zehaztuta.
Gilda
Gilda, nortasun handiko mokadu txiki hori, klasiko bat da Euskal Herriko pintxo-barretan; nahitaez agertu beharrekoa hitzordu gastronomiko guzti-guztietan. Zer behar duzu prestatzeko? Piperminak ozpinetan, antxoak, olibak eta oliba-olio birjina estra.
Erraz asko prestatuko duzu: sartu zotz batean oliba bat, pipermin-zati bat, antxoa bat erditik tolesturik, beste pipermin bat, eta, amaitzeko, beste oliba bat. Erraza eta goxoa!
Bakailaoa oliotan pintxoan
Bakailaozaleentzat, benetako gozamena da pintxo hau. Osagaiei dagokienez, bakailao gezatua, baratxuria, pipermina, oliba-olio birjina estra eta perrexila behar dituzu, ez besterik. Eta prestatzeko? Ebaki baratxuria eta pipermina, jarri bakailao-xaflak ontzi batean, estali oliba olioarekin eta utzi pausatzen 15 minutuz jan baino lehenago. Sekulako ahogozagarria!
Txangurrua donostiar erara Kantauri itsasoa eta euskal sukaldaritzaren bikaintasuna omentzen dituen plater bat da. Plater zoragarri hori prestatzeko, osagai hauek beharko dituzu:
Txangurruak
Tipula
Baratxuria
Tomatea
Brandya
Ogi birrindua
Gurina
Oliba-olioa
Gatza
Perrexila
Prestaketa-prozesua landuxeagoa da: egosi txangurruak eta atera barneko okela; erregosi tipula, baratxuria eta tomatea; gaineratu txangurru-okela, flanbeatu brandyarekin, bete oskolak eta gratinatu. Eta kito! Dagoeneko bihurtu zara soziedadeko sukaldeburu!
Marmitakoa da euskal kostaldera zuzenean eramaten gaituen beste plater bat. Prestatzeko, osagai hauek beharko dituzu: hegaluzea, patatak, piper berdeak, piper txorizeroak, tipula, baratxuria, tomate helduak, arrain-salda, ardo zuria, piperrauts gozoa, kaiena piperminak, oliba-olioa, gatza eta perrexila.
Nola egiten da? Frijitu tipula, baratxuria eta piperrak, gehitu tomatea eta piperrautsa, gero patatak eta salda, eta, azkenik, hegaluzea dadotan moztuta. Benetako zapore-eztanda!
Bakailaoa pil-pilean
Kontuz, orain! Izan ere, Euskadin zein hemendik kanpo gehien gustatzen den errezetetako bat aurkeztuko baitugu: bakailaoa pil-pilean, zentzumenak pizten dituen gozamena. Zer behar duzu prestatzeko? Bakailao gezatua, oliba-olio birjina estra, baratxuriak eta pipermina.
Prestaketa sekulako artea da: frijitu baratxuria eta pipermina oliotan, kozinatu bakailaoa denbora oso gutxian eta erretiratu, eta emultsionatu harik eta saltsa krematsu bat lortu arte. Ikusiko duzu, ezingo diozu utzi ogia saltsatan bustitzeari!
Porrusalda
Porrusalda, egun hotzetan gorputza eta arima berotzen dituen zopa suspergarria. Zer osagai ditu? Porruak eta bestelako barazki freskoak eta bakailao papurtua.
Erraza da prestatzen, baina sekulako zaporea du: kozinatu barazkiak samurtu arte, eta gaineratu ondoren bakailaoa, ukitu bereizgarria emateko. Eta kito! Gozamena zentzumenentzat.
Piperrada
Piperrada, zentzumenak pizten dituen plater koloretsua eta zaporez betea. Zer behar duzu prestatzeko? Piperrak, tomatea, tipula eta, nahi baduzu, gaineratu arrautzak, izokina edo bakailaoa, zapore-ukitu estra hori gehitzeko.
he hecho salmon com limon y miel con unas patatas y piperrada con romero 👉🏼👈🏼 pic.twitter.com/AH2sJ1QEEg
Prestaketa sekulako artea da: kozinatu barazkiak harik eta samurtu arte, eta konbinatu osagai gehigarriekin, ahosabaian zapore horiekin guztiekin zoratzeko. Benetako gozamena!
Kokotxak pil-pilean
Kokotxak pil-pilean, mokofinenak ere zoratzen uzteko. Bakailao- edo legatz-kokotxa finak, pil-pilean eginda, ahoa ur bihurtuta geratzeko.
Prestatzeko, esperientzia behar da: kokotxak oliotan egiten dira, baratxuriekin eta piperminarekin, harik eta testura leun eta krematsu hori hartu arte. Berealdiko plazera zentzumenentzat!
Tolosako babarrunak
Eta, amaitzeko, Tolosako babarrun ospetsuak, tradizioari eta ondo egindako sukaldaritza-lana omentzeko platera. Babarrun beltzak, azarekin eta piperminekin eginda, sekulako jakia dira ahosabaia goxatzeko.
Prestatzeko denbora behar da, baina merezi du: su motelean egosten dira, babarrunak samur eta zaporez beteta egon arte. Hori bai, ogi-zati eder batekin lagunduta, saltsatan bustita jateko! Inork ezingo du geratu errepikatu gabe!
Taloa txistorrarekin
Taloa txistorrarekin, euskal sukaldaritzaren tradizioa omentzen duen jakia. Zerekin egina da? Arto-opil erre berri bat, kanpotik kurruskaria eta barrutik samurra, barruan txistorra duela —txorizo fresko mota bat—, zapore bereizgarria emateko.
Erraz-erraz prestatzen da: txistorra parrillan egiten da, gorritu arte, eta talo zaporetsu batean bilduta zerbitzatzen da. Testura- eta zapore-konbinazio ezin hobea. Gehiago jateko amorratzen geratuko zara!
Perretxiko-nahaskia
Perretxiko-nahaskia, euskal naturaren oparotasuna dastatzeko platera. Zerekin egina da? Batetik, arrautza fresko irabiatuak, eta, bestetik, basoko perretxikoak, zapore delikatuagatik eta testura leunagatik ezagunak.
Erraz-erraz prestatzen da, baina tentuz ibili behar duzu: perretxikoak salteatu behar dira zartaginean, harik eta samurtu arte, eta, ondoren, arrautza irabiatuak gehitu behar dira; kontuz-kontuz nahastu behar dira, testura krematsua eta usain bereizgarria hartu arte. Sekulako ahogozagarria, mokadu bakoitzarekin euskal basoetara eramango zaituena!
La Viñako gazta-tarta
La Viñako gazta-tarta, Donostiako kale harriztatuetara zuzenean eramango zaituen postrea. Zer du berezia? Zapore krematsua eta paregabea, eta mokadu bakoitzarekin ahoan desegiten den zapore leun eta goxoa.
Prestaketa bera arte bat da izatez: galleta-oinarri kurruskaria, gaztaz eginiko mokadu zoragarriari eusteko; ondoren, kontu handiz laberatu behar da, harik eta gainetik puntu krematsua eta gorritua hartu arte. Sekulako gozagarria, gozozaleentzat eta bapo jatea maite dutenentzat!
Pantxineta
Pantxineta, mokadu bakoitzarekin euskal gozogintzaren aberastasuna goraipatzen duen postrea. Zerekin egina da? Hostore fin eta gorritua, eta, barruan, pastel-krema leuna eta almendrak, ukitu kurruskari eta gozo hori emateko.
Prestatzeko, arretaz ibili behar da: hostorea luzatu egin behar da testura perfektua lortu arte; ondoren, pastel-kremarekin bete behar da, eta almendrak oparo zabaldu gainetik, laberatu aurretik. Jarraian, itxaron egin behar da, usain zoragarri eta urre-kolorea hartu arte. Ikusiko duzu, ezingo duzu probatu gabe utzi. Egundoko plazera ahosabairako eta arimarako!
Bilboko karolinak
Bilboko karolinak, hiriko gozogintza-tradizioari omen egiten dion gozokia. Zer berezitasun dute? Pasta gozo horiek zoriontasun-mokadutxoak dira, ore harro eta arinez eginak, kremaz edo txokolatez beteak eta azukre-hautsarekin apainduak.
Un pastel tradicional con muchos recuerdos encontrados para mi. Carolinas de Bilbao. pic.twitter.com/1ZhRhzqwIg
Zapore leuna eta testura delikatua dutenez, apartekoak dira kafetxo batekin edo tearekin gozatzeko. Prestatzeko, trebetasuna eta pazientzia behar dira, baina emaitzak merezi du: jaki liluragarria, mokaduz mokadu Bilboko bihotzera eramango zaituena.
Sukalkia
Sukalkia, euskal sukaldaritzaren muina islatzen duen platera. Zer osagai ditu? Txahal-haragi zati samurrak, su eztian egosiak tomatez, piperrez, tipulaz eta ardo zuriz eginiko saltsa batean, harik eta testura leuna eta zaporez betea lortu arte.
Prestaketa-prozesuak, zail-zaila ez bada ere, ardura eta denbora eskatzen ditu, baina emaitza sukaldaritzako benetako maisulana da. Ebaki txahalki-zatiak (ez oso fin, ez oso lodi), egosi puntu-puntuan utzi arte, eta, ondoren, gehitu saltsari eta barazki-frijituari.
Plater honen mokadu bakoitzak Euskal Herriko zapore eta lurrinetan barrena eramango zaitu, eta sekulako poztasuna eta ongizatea utziko dizu luzez ahosabaian eta ariman.
Lupia donostiar erara
Lupia donostiar erara, Kantauri itsasoa eta euskal sukaldaritzaren bikaintasuna omentzen dituen platera. Zer du berezia? Lupia bikain hori labean prestatzen da, tipulaz, baratxuriz, tomatez eta brandyz eginiko saltsa batekin lagunduta eta perrexil-ukitu batekin, testura mamitsua eta delikatua emateko.
Prestaketa sekulako artea da, eta tentu handiz ibiltzea eskatzen du, erretze-puntu perfektua lortzeko. Lupia-mokadu bakoitzak euskal kostaldera eramango zaitu; freskotasun eta zapore paregabearekin, poztasuna eta alaitasuna ekarriko dizkizu ahosabaira.
Badakigu ez ditugula jaso euskal errezeta denak. Baina ezin bilduko ditugu guzti-guztiak, bestela jairik gabeko urtea baino luzeago egingo baitzaigu. Eta ez dugu nahi guk horrelakorik.
Esperientzia ahaztezinez ari garela, zer hoberik euskal gastronomia aberatsaz gozatzeko Guuk-ek eskaintzen duen konexio azkarra eta fidagarria baino? Euskal plater bakoitza zapore eta tradizioetan bakarra den bezala, Guuken era guztietako tarifak eta kalitate handiko Internet zerbitzua eskaintzen dizkizugu. On egin, eta konexio ona izan!
Izenburuazpia: Getariako museoan ezagutu ditzakezu goi-mailako joskintzako maisuaren bizitza eta obra, hantxe baitaude Balenciagaren pieza bikainak eta zirriborro bakarrak.
Aurtengo jaietan ere, itsas prozesioak, artista ospetsuen kontzertuek (India Martinezenak, esate baterako) eta sardina-janak girotuko dituzte arrantza-herri honetako kaleak.