Euskal Hiria
Mejores jugadores vascos de fútbol: de Aduriz a Muniain
2 minNunca nos olvidaremos de los grandes que llevaron el nombre de Euskadi a lo más alto del fútbol nacional e internacional.
Euskadik gauza on asko dauka: pintxoak, hondartzak, jaiak eta, horrez gain, oihartzun handia duten eta izan duten jokalariak eman dituzten kirolari-harrobi handiak ere bai. Gure gurasoen garaitik gaurdaino, hainbat euskal herritarrek futbola maila gorenera eraman dute, eta hemen errepasatuko ditugu egungo eta iraganeko mitorik handienak.
Izan ere, batzuetan ahaztu egiten zaigun arren, Euskadi ezaguna da futbolean, Mikel Oyarzabal eta Iñaki Williamsen moduko talentuengatik, baita Kepa Arrizabalaga eta Mikel Merinoren tamainako figurengatik ere.
Omenaldia egin nahi diegu, gainera, zenbait mito historikori, Telmo Zarrari eta Jose Angel Iribarri, esaterako, baita erreferentzia garaikideei ere, Xabi Alonsori, besteak beste. Euskal futbol-tradizio oparoa bizi-bizi dago, eta etorkizun handia du.
Zerrenda hau ez da gaitasun teknikoaren erakusgarri hutsa, baizik eta afizioarekiko lotura emozionalaren gorazarrea; izan ere, talentu horiek leku berezia lortu dute jarraitzaileen bihotzetan.
Zelaietako egiazko protagonistak dira, beren jardunean itxaropenak betetzetik harago gainditu ere egiten dituztenak, eta, hortaz, euskal zaleen jokalaririk kutunenak bihurtu direnak.
Dena den, horietako ezein talde edo jokalariren aldeko jarrerarik ez hartzeko, botoak aktibo jarri ditugu zuen faboritoa hauta dezazuen, San Mamesen edo Anoeta zelai klasikoan egiten duzuen bezalaxe.
Gure ibilbidea gaur egungo euskal futbolaririk azpimarragarrienekin hasiko dugu. Kontu handiz hautatu ditugu beren taldeetan errendimendu bikaina duten jokalari nabarmenenak.
Athleticeko Iñaki Williams aurrelari arinak indar geldiezina izan du joko-zelaian. Ghanakoa da jatorriz, baina euskal herrian hazia eta euskal herritarra bihotzez. Abiadura eta potentzia ditu bereizgarri, eta liluragarria da itzuri egiteko eta kideentzako espazioak sortzeko duen gaitasuna. Sekulako goleatzailea ez bada ere, haren joko-senari eta eraso-guneko hainbat posiziotarako moldagarritasunari esker, ezinbesteko jokalaria da.
Athleticen Iker Muniain dugu, euskal futbolaren harribitxia, bere trebeziagatik eta sormenagatik ezaguna. Trebetasun teknikoa eta driblatze zorrotza sen paregabearekin eta berarentzat zein kideentzat gol-aukerak sortzeko gaitasunarekin bateratzen ditu, eta horrexegatik da egungo euskal jokalaririk onenetako bat.
Mikel Merino Iruñean jaiotako erdilaria da, Errealeko ezinbesteko taldekidea, eta txundigarriak dira haren joko-sena eta paseetarako trebezia. Baloi-berreskuratzaile aparta izateaz gain, haren adimen teknikoari eta zelaian posizio askotara egokitzeko gaitasunari esker, jokalari moldaerraz eta estrategikoa da, gaztea izanagatik.
Cesar Azpilicueta, Chelseako kapitaina. Hala eskuin alboko defendatzaile nola erdilari moduan, Azpilicueta nabarmena da haren adimen taktikoagatik, posizionatze txukunagatik eta zaintzean duen oldarkortasunagatik. Defendatzailerik garaiena ez bada ere, zelai barruan zein kanpoan dituen moldagarritasunak eta lidergoak aktibo baliotsu bihurtzen dute, Athleticen adinako indarraz distiratzeko gai.
Aritz Aduriz, Athleticeko aurrelari ohia, euskal futbolaren erreferentzia eta mitotzat jotzen da. Ibilbide esanguratsuan zehar, Adurizek zaleen eta kideen errespetua lortu zuen, golak sartzeko gaitasunagatik, adimen taktikoagatik eta zelaian gorputz eta arima aritzeagatik. Aurrelari moldagarria eta trebea da, golak askotariko eratan sar baititzake: burukada geldiezinekin, jaurtiketa indartsuekin zein amarru-keinuak eginez. Gainera, aldagelan duen lidergoa eta zaleekiko konexio emozionala direla eta, euskal futbolaririk onenetakoa da, arrasto ezabaezina utzi duena.
Nico Williams (Iñaki Williamsen anaia) jokalari gaztea da, baina potentzial handikoa. Haren abiada, driblatzea eta itzuri egiteko gaitasuna tarteko, oso jokalari arriskutsua da aurkarien defentsarentzat. Futbolean ibilbide luzea izango duela espero da, eta jokalari garrantzitsua izango dela Athleticentzat eta Espainiako selekzioarentzat. Zenbait talde handik (Europakoek ere bai) begiz jota dute.
Euskal futbolaren historia oparoak jokalari erretiratuen belaunaldi txundigarria utzi digu, kirolean arrasto ezabaezina laga duena. Erronka handia da horien artean bost bakarrik aukeratzea, baina hona hemen guztiok gehien ezagutu, miretsi eta gogoratzen ditugunetako batzuk.
Lehen bezalaxe, hurrenkera ausazkoa da, eta botoak aktibo utzi ditugu zuk zeuk eraman dezazun zure jokalaririk kutunena (edo aitarena edo amarena) podioaren gailurrera.
Jose Angel Iribar Makatza benetako mitoa da Athleticen eta Espainiako futbolean. Espainiako historiako atezainik onenetakotzat jotzen da, eta 18 denboraldiko ibilbide osoa Bilboko klubean eman zuen. Bizkortasuna, ausardia eta lidergo eredugarria bateratu zituen, eta kapitain izan zen gaztetatik. Espainiako selekzioko atezain titularra ere izan zen urte askoz, eta bi Munduko Kopatan hartu zuen parte.
Telmo Zarra, Athleticeko mito hilezkorra, ezaguna izan zen golak sartzeko gaitasun txundigarriagatik; hain zuzen, Espainiako Ligako goleatzailerik handiena izan zen bost bider, eta garaikur bati izena eman zion. Trebea zen aireko jokoan, eta indartsua zen haren jaurtiketa. Hortaz, aurrelari paregabea izan zen, nazioartean aritu zen eta 1950eko Munduko Kopan Ingalaterraren aurkako garaipenaren gol ospetsua sartu zuen.
Luis Miguel Arconadak, Errealeko 1980ko hamarkadako atezain bikainak, lorratz sakona utzi zuen, haren teknikari, bizkortasunari eta erreflexuei esker. Liderra izan zen zelai barruan eta kanpoan, eta garaiko atezainentzako eredu bihurtu zuten haren geldialdi ezinezkoek eta baloia kontrolpean zuela irteteko trebeziak.
Errealeko harrobian zaildua, erdilari aparta izan zen, aparteko joko-sen, dotorezia eta teknikakoa. Nazioartean aitortza jaso zuen bi Eurokopa eta Munduko Kopa bat irabazi ondoren, eta bere belaunaldiko erdilari onenetakoa izan zen baloia zehaztasunez banatzeko gaitasunagatik eta bere adimen taktikoagatik.
Julen Guerrero, Athleticeko ikurra, ospetsua izan zen baloia maneiatzeko gaitasunagatik, kolpe paregabeagatik eta driblatzeko trebeziagatik. Nazioartean aritu zen Espainiako selekzioarekin, eta haren teknikari, bizkortasunari eta 2000ko Eurokopan egindako ekarpenari esker, historiako euskal jokalari garrantzitsuenetakoa da.
Euskal futbol garaikidean eta historikoan egindako ibilalditxo honek garbi utzi digu lurralde honek futbolari paregabeen ola izaten jarraituko duela. Euskadi beti futbolaren bihotzean, zuek Guukenean bezalaxe!