icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Guuk-ek Euskal eSports Txapelketa bultzatu du euskal gamerentzat

11 Marzo 2021 08:40

Guuk-ek Euskadiko lehen futbol-kopa digitala bultzatu du, Euskal eSports Txapelketa; Cartujako estadioan Errege Kopako finala jokatu baino astebete lehenago izango da. Guuk-en oso gamerrakgara, eta horregatik laguntzen diogu euskal gamer handienentzat diseinatutako ekitaldi honi.

Zale zuri-gorriek eta txuri-urdinek jokatuko dute onlineko futbol-txapelketa hau. Finalaren aurreko asteetan, zaleen arteko giro ezin hobea izango da, oraingoan modu birtualean.

Forzium startupak antolatu du txapelketa, Guuk-en laguntzarekin. Startup horrek eSports-eko talde bat du, eta lana errazteko eta beste sortzaile batzuekin lankidetzan aritzeko sarea eraikitzeko baliabideak eskaintzen dizkie eduki-sortzaileei.

Martxoaren 19tik 25era, kanporatze-faseko partidak jokatuko dira. Forzium gaming lehiakorreko euskal klubeko jokalariek dinamizatuko dituzte partida horiek, eta Twitch-en bidez emango dira.

Nola parte hartu Euskal eSports Txapelketan

Futboleko bideojokoen zaleek lehiaketan izena eman dezakete, eta talde zuri-gorria edo txuri-urdina aukeratu. Izena eman duten jokalarien artean, zozketa egingo da martxoaren 17an, eta 64 parte-hartzaile zuri-gorri eta 64 parte-hartzaile txuri-urdin aukeratuko dira.

Martxoaren 19an hasiko da Euskal eSports Txapelketako kanporaketen txanda, eta martxoaren 25era arte iraungo du. Eta kanporaketa guztiak Forziumen Twitcheko kanalaren bidez ikusi ahal izango dira.

Lehen kanporaketak dinamizatzeko, Forziumeko jokalarien eta casteren laguntza izango dugu: Amaia Amunarriz (@amaiaamunarriz), Unai Zaballa (@rulas47), Cristina Orube (@cris.orube), David Edroso (@david_edroso), Marc Alonso (@xcalamarc).

Kanporaketa-txandak

Euskal eSports Txapelketako kanporaketa-txandak egun hauetan jokatuko dira:

kanporaketa-txandak_euskaleSportsTxapelketa

Sariak

Gainera, parte-hartzaileek sari sinestezinak lor ditzakete:

Irabazleak Play Station 5 bat, Samsung Smart TV 50” bat eta ZENEZ jokatzeko aulki bat eskuratuko ditu

2. sailkatuak, ZENEZ jokatzeko aulki bat eta Razer Kraken X Lite gaming entzungailuak jasoko ditu.

Azkenik, 3. eta 4. postuak eskuratzen dituzten jokalariek ZENEZ jokatzeko aulki bat izango dute sari. Huts egingo duzu?

Txapelketaren finala martxoaren 27an jokatuko da, Bilboko Distrito Zero joko-zentroan, eta Ander Cortés streamer bilbotarrak dinamizatuko du partida, Twitcheko kanaletik.

eSports eta edukien sorkuntza

Gaming eta eSports mundua moda-modan dago, eta, horregatik, bat egiten dugu ikusle gazteenei eta jokozaleenei hainbeste gustatzen zaien ekimen honekin. Guuk-en, gure lurraldeko pertsonarik gazteenekin benetako konexioa izatearen alde egiten dugu, eta bultzada eman nahi diegu Forzium bezalako enpresa berritzaileei, zeina gazteek eta gazteentzat sortutako startup bat baita.

Txapelketa hau Euskadiko gamer komunitatearen topagunea izango da, eta han bilduko da hiperkonektatuta bizi den eta bere konektibitate-beharrak ase behar dituen gazteria. Guuk-etik, gure kalitate teknologikoa jartzen diegu eskura, 600 Mb-eko zuntz simetrikoaren bidez, abiadura maximoan nabigatzeko eta bideo-jokoez etenik gabe gozatzeko.

Halaber, 5G konexioa eskaintzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko lehen telekomunikazio-konpainia gara, eta dagoeneko eskuragarri jarri dugu EAEko hiru hiriburuetan. Teknologia hori funtsezkoa da kirol elektronikoak garatzeko, nabigazio-abiadura handia eskaintzen duelako.

Gainera, gaming-sektorea EAEn oraindik finkatu gabe dagoen arren, gaming lehiakorrak eta eduki digitalen sorkuntzak garatzeko aukera handiak dituzte.

Futbola eta bideojokoak gustuko badituzu, ez izan zalantzarik: hau da zure txapelketa. Gozatu zure lagunekin eta lortu sari handiak Euskal eSports Txapelketan parte hartuz.

Baloia eskuratzeko lehia hastera doa. Zeren zain zaude izena emateko? https://euskalesports.org/

Erlazionatutako berriak