icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

2024ko Euskadiko azoken egutegia: ezertxo ere ez galtzeko!

08 Febrero 2024 16:00

Natura ikusgarria da nagusi gure bazterretan, baina, horretaz gainera, kultura darie txoko horiei guztiei. Herriz herri, txokoz txoko, liluratu egiten gaituzte gure bertako produktuek, izan Arabakoak, Bizkaikoak edo Gipuzkoakoak. Eta, horrexegatik, arreta handiz erreparatu beharko zenieke 2024an Euskadin izango diren azokei.

Lehen sektoreko ekoizleekin izango diren hitzorduez ari gara, azoka horietan bertatik bertara elkartzen baitira gure abeltzainak, nekazariak eta arrantzaleak euskal herri eta hirietako biztanleekin. Nori ez zaio gustatzen antxoa eder asko bat edo sagardo fresko bat dastatzea, kalean tipi-tapa ibiliz?

Ezertxo ere huts egin ez dezazun, HAZIk eta Eusko Jaurlaritzak duela urte batzuetatik hona urtero argitaratzen dute Euskadiko nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-azoken egutegi ofiziala. Eta, noski, Guuken labur-labur emango dizugu haren berri, gehien interesatzen zaizkizunak apunta ditzazun. Ondo ibili!

Ferias de Euskadi 2023

Hauxe da 2024ko Euskadiko azoken egutegia:

Jakin ezazu ezinezkoa izango zaizula guztietara joatea, asko baitira. Euskadiko azokak astez aste izaten dira gure lurralde historikoetako txoko batean eta bestean, eta, askotan, ondoz ondoko egunetan, gainera. Dena dela, joan zaitezke makina batera!

  • Datop 📈: Euskadin 390 nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-azoka baino gehiago daude aurreikusita 2024rako.

Horietako asko dagoeneko egin dira, baina kontuan izan datorren urtean ere antzeko datetan antolatuko direla. Hori argitu ondotik, lurraldeen arabera antolatu dizkizugu nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-azokak, denbora aurrezteko. Animatzen al zara Euskadiko ekoizleei laguntzera?

Arabako azokak 2024an

  • Urtarrilaren 21ean, Amurrion: San Anton azoka
  • Otsailaren 3an, Laudion: San Blas azoka
  • Otsailaren 4an, Dulantzin: San Blas azoka
  • Otsailaren 5ean, Ribabellosan: VI. Trufa Azoka
  • Otsailaren 10ean, Lapuebla de Labarcan: XVIII. Uztaberri Eguna
  • Otsailaren 11n, Ribabellosan: VII. Trufa Azoka
  • Martxoaren 17an, Moredan: Arabako Oliba-olio Birjina Estraren XI. Azoka
  • Martxoaren 22an, Laudion: Doloretako Ostirala
  • Martxoaren 24an, Okondon: XXV. Baserri Azoka
  • Apirilaren 13an, Eltziegon: Lore eta Ortuaren XI. Azoka
  • Maiatzaren 11n, Aramaion: XII. Lorabarri Azoka
  • Maiatzaren 12an, Kuartangon: Perretxikoen eta Terreña Arrazako Aziendaren XX. azoka
  • Maiatzaren 15ean, Arespalditzan: San Isidro azoka
  • Maiatzaren 18an, Lapuebla de Labarcan: Ardoaren VII. Bandera
  • Maiatzaren 19an, Kanpezun: Udaberriko XXVIII. Azoka
  • Maiatzaren 19ean, Guardian: San Isidro azoka
  • Maiatzaren 26an, Kanpezun: Txakolin Eguna
  • Ekainaren 9an, Baranbion: XXV. Ahuntz Eguna
  • Ekainaren 30ean, Ondategin: XXVII. Zaldi Azoka
  • Uztailaren 6an, Okondon: XIV. Txakolin Jaia
  • Uztailaren 13an, Guardian: Biasteri Ardotan
  • Uztailaren 25ean, Gasteizen: Santiago Nekazaritza Azoka
  • Uztailaren 25ean, Gasteizen: Blusaren eta Neskaren Eguna
  • Abuztuaren 14an, Amurrion: Jaietako azoka
  • Abuztuaren 15ean, Araian: Artzain Eguna
  • Abuztuaren 16an, Amurrion: Ganadu Azoka
  • Abuztuaren 23an, Laudion: Baserritar Eguna
  • Abuztuaren 31n, Pipaonen: Etnografia Museo Bizia
  • Irailaren 1ean, Villanañen: Angostoko XXXI. Azoka
  • Irailaren 14an, Gasteizen: XXIII. Nekazaritzako Azoka Gardena
  • Irailaren 15ean, Berantevillan: Baratze Azoka
  • Irailaren 15ean, Burgelun: III. Burguko Tomate Azoka
  • Irailaren 15ean, Moredan: Arabar Errioxako Mahats-bilketaren XXIX. Festa
  • Irailaren 22an, Amurrion: Artzain Eguna
  • Urriaren 5ean, Gasteizen: XIX Bionekaraba
  • Urriaren 6an, Murgian: Zuia Haraneko XXX. Ganadu Azoka
  • Urriaren 8an, Agurainen: DCXXIX . Ganadu Azoka
  • Urriaren 13an, Pobesen: Arabako Babarrun Pintoaren XXVIII. Azoka
  • Urriaren 20an, Apilaizen: V. Gaztaina Azoka
  • Urriaren 20an, Espejon: Gaubeako XXI. Patata Azoka
  • Urriaren 26an, Aramaion: Erretiratu Eguna
  • Urriaren 27an, Izarran: Urkabustaizko XIV. Azoka
  • Urriaren 27an, Arabako Lautadan: X. Lautada Eguna
  • Azaroaren 10ean, Santikurutze Kanpezun: San Martin azoka
  • Abenduaren 19an, Gasteizen: Gabonetako Azoka
  • Abenduaren 20an, Amurrion: Gabonetako Azoka

Bizkaiko azokak 2024an

  • Hileko lehen igandea Arrietan: Arrietako Azoka
  • Hileko lehen eta hirugarren larunbatetan (abuztuan izan ezik), Balmasedan: Gure Lurreko Merkatua
  • Larunbatero Bilbon: Gure Lurreko Merkatuak
  • Igandero Bilbon: Lore eta Landare Azoka
  • Ostiralero Mungian: Baserritarren azoka
  • Hileko lehen larunbatean Urduñan (urtarrilean izan ezik): Tokiko ekoizleen azoka
  • Hileko lehen larunbatean Zamudion (azaroan izan ezik): Nekazamudio Azoka
  • Urtarrilaren 18an, Mungian: San Antontxu azoka
  • Urtarrilaren 28an, Barakaldon: San Bizente Nekazaritza Azoka
  • Urtarrilaren 28an, Barakaldon: San Bizente Artisautza Azoka
  • Otsailaren 3an, Abadiñon: San Blas azoka
  • Otsailaren 10ean, Markina-Xemeinen: Markina-Xemeingo XXII. Landara Azoka
  • Otsailaren 18an, Mungian: Ganadu Azoka
  • Martxoaren 2an, Bilbon: Nekazaritza-azoka
  • Martxoaren 3an, Sopuertan: Txerriki Azoka
  • Martxoaren 3an, Ugaon: Emakume Ekoizleen XXIV. Nekazaritza Azoka
  • Martxoaren 17an, Areatzan: Nekazaritza-azoka
  • Martxoaren 17an, Mungian: Ganadu Azoka
  • Martxoaren 19an, Bakion: San Jose azoka
  • Martxoaren 24an, Larrabetzun: Txakolin Eguna
  • Martxoaren 27tik 31ra, Bilbon: Basque Fest Gourmet
  • Martxoaren 28tik apirilaren 7ra, Bilbon: Eskuartie
  • Apirilaren 7an, Bilbon: Santutxuko Nekazaritza Azoka
  • Apirilaren 7an, Gorlizen: Udaberriko III. Azoka
  • Apirilaren 13an, Mungian: Landare Azoka
  • Apirilaren 14an, Ortuellan: XVIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
  • Apirilaren 20an, Urduñan: Urduñako IX. Azoka Ekologikoa
  • Apirilaren 21ean, Barakaldon: Lutxanako Nekazaritza Azoka
  • Apirilaren 21ean, Garain: X. Landare eta Lorezaintza Azoka
  • Apirilaren 21ean, Gatikan: San Markos Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
  • Apirilaren 21ean, Mungian: Ganadu Azoka
  • Apirilaren 27an, Diman: Dimako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Eskulangintza Azoka
  • Apirilaren 28ean, Morgan: XXIII. Morgako Azoka
  • Maiatzaren 1ean, Turtziozen: Turtziozko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
  • Maiatzaren 5ean, Areatzan: Karpoko Azoka
  • Maiatzaren 5ean, Berangon: XXVIII. Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
  • Maiatzaren 11n, Barakaldon: Gurutzetako Nekazaritza Azoka
  • Maiatzaren 11n, Markina-Xemeinen: Baserri eta Okela Eguna
  • Maiatzaren 11n, Zeanurin: Zeanuriko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
  • Maiatzaren 17tik 19ra, Bermeon: XXX. Arrain Azoka
  • Maiatzaren 18an, Ondarroan: Antxoa Eguna
  • Maiatzaren 19an, Derion: XXVII. Elikadura Azoka
  • Maiatzaren 19an, Gamiz-Fikan: Gamiz-Fikako XX. Nekazaritza eta Artisau Azoka
  • Maiatzaren 19an, Mañarian: Elikagaien XXVIII. Erakusketa eta Salmenta
  • Maiatzaren 19an, Mungian: Ganadu Azoka
  • Maiatzaren 19an, Zallan: Zallako XXXII. Ardo Eguna
  • Maiatzaren 25ean, Karrantza Haranean: Artzain Topaketa
  • Ekainaren 1ean, Barakaldon: Gerezi Azoka
  • Ekainaren 1ean, Gernika-Lumon: Urdaibaiko Txakolinaren Eguna
  • Ekainaren 2an, Alonsotegin: Andre Mari azoka
  • Ekainaren 2an, Lezaman: XXI. Txakolin Eguna
  • Ekainaren 2an, Mallabian: Nekazaritza eta Artisautza Azoka
  • Ekainaren 8an, Etxebarrian: Etxebarriko Abeltzaintza Azoka
  • Ekainaren 13an, Abadiñon: San Antonio azoka
  • Ekainaren 16an, Bilbon: Idiazabal Artzain Gaztaren XIX. Bilbao Hiria Txapelketa
  • Ekainaren 16an, Bedian: Bediako Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
  • Ekainaren 23an, Urduñan: XIX. San Joan azoka
  • Ekainaren 23an, Barrikan: XXVII. Nekazaritza eta Artisau Azoka
  • Ekainaren 30, Mungian: Baserritar Eguna
  • Uztailaren 7an, Abanto Zierbenan: Nekazaritzako Elikagaien eta Eskulanen Azoka
  • Uztailaren 7an, Elorrion: Azoka Ekologikoa
  • Uztailaren 14an, Balmasedan: Karmengo Jaiak
  • Uztailaren 14an, Santurtzin: Karmengo Azoka
  • Uztailaren 21ean, Barakaldon: Barakaldoko Karmenak
  • Uztailaren 25ean, Gorlizen: XXXVII. Nekazaritza Azoka
  • Uztailaren 25ean, Amorebieta-Etxanon: Baserritarren Azoka
  • Uztailaren 27an, Gorlizen: XXXVI. Artisau Azoka
  • Uztailaren 31n, Barakaldon: Retuertoko Nekazaritza Azoka
  • Uztailaren 31n, Lemoan: XXV. Artisautza Azoka
  • Abuztuaren 3an, Gernika-Lumon: Arabar Errioxako Ardoa eta Makailoa
  • Abuztuaren 3an, Ondarroan: Ondarroako Baserri Azoka
  • Abuztuaren 10ean, Getxon: San Lorentzo azoka
  • Abuztuaren 10ean, Lekeition: Lekeitioko Baserri Azoka
  • Abuztuaren 11n, Fruizen: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Artisautza Azoka
  • Abuztuaren 17an, Ean: Eako X. Nekazaritza Azoka
  • Abuztuaren 18an, Plentzian: XII. Bertoko Azoka
  • Abuztuaren 24an, Urdulizen: Andra Mari Azoka
  • Abuztuaren 25ean, Mendexan: Mendexako Artisautza Azoka
  • Abuztuan (eguna zehazteko), Mundakan: Urdabaiko Esentziak
  • Irailaren 1ean, Alonsotegin: Txakolin Eguna
  • Irailaren 1ean, Elorrion: Ferixa Nausikoa
  • Irailaren 1ean, Plentzian: San Antolinetako CXXX. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
  • Irailaren 7an, Gernika-Lumon: Bizkaiko Untxia eta Sagardoa
  • Irailaren 7an eta 8an, Abanto Zierbenan: XIII. Burdin Jaia
  • Irailaren 7an, Sopelan: Euskal Jaia Nekazaritza Azoka
  • Irailaren 8an, Mendatan: Mendatako XXVI. Nekazaritza Azoka
  • Irailaren 8an, Portugaleten: Portugaleteko Nekazaritza Azoka
  • Irailaren 14an, Getxon: XVIII. Biolur Azoka Ekologikoa
  • Irailaren 15ean, Mungian: Ganadu Azoka
  • Irailaren 15ean, Muskizen: Muskizko XL. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
  • Irailaren 16an, Bermeon: Bermeoko Santa Eufemia Nekazaritza Azoka
  • Irailaren 21ean, Artean: XXVIII. Merkartea
  • Irailaren 22an, Barakaldon: Nekazaritza-azoka
  • Irailaren 24an, Muxikan: IV. Muxika Azoka 2023
  • Irailaren 27an, Sopuertan: Beciko Abeltzaintza eta Nekazaritza Azoka
  • Irailaren 28an, Artzentalesen: Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
  • Irailaren 28an, Mungian: Azoka ekologikoa
  • Irailaren 28an, Atxondon: Artzain Eguna
  • Irailaren 29an, Muxikan: V. Muxika Azoka 2024
  • Urriaren 5ean, Abanto Zierbenan: Gallartako XXV. Sagardo Eguna
  • Urriaren 5ean, Gernika-Lumon: Urriko Lehen Astelehena
  • Urriaren 5ean, Artzentalesen: Dolara Eguna
  • Urriaren 5ean, Gernika-Lumon: Sukalki Eguna
  • Urriaren 5ean, Karrantza Haranean: Abeltzaintza, Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
  • Urriaren 5etik 6ra, Zierbenan: Kantauri Gastro Fest
  • Urriaren 6an, Bilbon: Deustuko Nekazaritza Azoka
  • Urriaren 6tik 7ra, Gernika-Lumon: Urriko Lehen Astelehena
  • Urriaren 6an, Iurretan: XXV. Euskal Elikadura eta Artisautza Azoka
  • Urriaren 6an, Laukizen: Laukizko Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
  • Urriaren 7an, Zallan: LXXIX. Gangas Eguna
  • Urriaren 12an, Areatzan: Euskal Jaia
  • Urriaren 12an, Markina-Xemeinen: Lea-Artibai XL. Urriko Azoka Nagusia
  • Urriaren 13an, Igorren: Garbeko Azoka
  • Urriaren 13an, Sondikan: XIV. Enologia Eguna
  • Urriaren 19an, Basaurin: San Faustoetako XXXV. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
  • Urriaren 19an, Ubiden: Artisautza Azoka
  • Urriaren 19an, Arrigorriagan: Euskal Azoka
  • Urriaren 20an, Balmasedan: Mahats-bilketaren VIII. Jaia
  • Urriaren 20an, Basaurin: San Faustoetako XLIV. Nekazaritza eta Artisautza Azoka
  • Urriaren 20an, Larrabetzun: Bertako Produktuen Azoka
  • Urriaren 20an, Loiun: XXX. Gastronomia eta Artisautza Azoka
  • Urriaren 20an, Mungian: Ganadu Azoka
  • Urriaren 23an, Balmasedan: LII. Nazioarteko Putxeren Lehiaketa
  • Urriaren 27an, Galdamesen: Gaztainaga Eguna
  • Urriaren 28an, Gernika-Lumon: Urriko Azken Astelehena
  • Azaroaren 1ean, Turtziozen: Gazta Eguna
  • Azaroaren 2an, Gernika-Lumon: Gernikako Indabaren Eguna
  • Azaroaren 2an, Zamudion: X. Txokolate, Gozo eta Artisautza Azoka
  • Azaroaren 3an, Trapagaranen: Zugaztietako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Artisau Azoka
  • Azaroaren 3an, Zamudion: XXXVII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
  • Azaroaren 9an, Bilbon: San Martin Nekazaritza Azoka
  • Azaroaren 9an, Ermuan: XXXIV. San Martin azoka
  • Azaroaren 10ean, Bermeon: Bermeoko San Martin azoka
  • Azaroaren 10ean, Foruan: XXII. Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
  • Azaroaren 10ean, Gamiz-Fikan: IV. San Martin azoka
  • Azaroaren 10ean, Lemoan: XXV. Nekazaritzako Elikagaien Azoka
  • Azaroaren 12an, Sondikan: XXVI. Euskal Azoka
  • Azaroaren 17an, Bilbon: Errekaldeko XXVIII. Nekazaritza Azoka
  • Azaroaren 17an, Mungian: Ganadu Azoka
  • Azaroaren 23an, Berriatuan: Itsas kontserba, ganadu/animalia eta baserri azoka
  • Abenduaren 1ean, Atxondon: XXVII. Nekazaritza Azoka
  • Abenduaren 1ean, Bilbon: San Andres azoka
  • Abenduaren 1ean, Gordexolan: San Andres eta Sortzez Garbiaren Azoka
  • Abenduaren 1ean, Muruetan: XXI. Txarriki Eguna
  • Abenduaren 5etik 8ra, Durangon: Euskal Denda
  • Abenduaren 6an, Izurtzan: II. Nikolas Azoka
  • Abenduaren 7an, Gernika-Lumon: Karakol Eguna
  • Abenduaren 8an, Gorlizen: VIII. Gabonetako Azoka
  • Abenduaren 8an, Leioan: Leioako XXXIV. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
  • Abenduaren 13tik urtarrilaren 5era, Bilbon: Gabonart
  • Abenduaren 14an, Areatzan: Gabonetako Azoka
  • Abenduaren 14an, Orozkon: XIV. Santa Luzia azoka
  • Abenduaren 15ean, Mungian: Ganadu Azoka
  • Abenduaren 15ean, Otxandion: Nekazari eta Artisau Azoka
  • Abenduaren 21ean, Bilbon: LXXV. San Tomas azoka
  • Abenduaren 21ean, Lekeition: Lekeitioko San Tomas Azoka
  • Abenduaren 22an, Garain: Baserriko Produktuen V. Azoka
  • Abenduaren 22an, Gernika-Lumon: Euskal Herriko XLVI. Karakol Txapelketa
  • Abenduaren 24an, Galdamesen: Ogi Eguna

Gipuzkoako azokak 2024an

  • Astearteetan eta hileko lehen larunbatetan, Beasainen: Bertako Produktuen Azoka
  • Maiatzetik urrira arteko lehen larunbatetan, Deban: Merkatu Txikia
  • Igande eta jaiegunetan, martxotik azarora, Donostian: Bretxako Artisau Azoka
  • Astelehenero, abuztuan izan ezik, Donostian: Bertako Produktuen Azoka
  • Hileko azken larunbatetan, Elgoibarren: Hileko Azken Larunbateko Azoka
  • Hileko bigarren larunbatetan, Hernanin: Hileko Bigarren Larunbateko Azoka
  • Asteazkenero, Hondarribian: Asteazkenetako azoka
  • Larunbatero, Hondarribian: Larunbatetako azoka
  • Larunbatero, Irunen: Larunbatetako azoka
  • Apirileko, maiatzeko, ekaineko, urriko eta azaroko bigarren larunbata, Mutrikun: Merkatu Txikia
  • Asteazkenero, Ordizian: Asteroko azoka
  • Larunbatero, Tolosan: Asteroko azoka
  • Urtarrilaren 6an, Deban: Urte Berriko Azoka
  • Urtarrilaren 7an, Lazkaon: Astotxo Eguneko azoka
  • Urtarrilaren 17an, Astigarragan: Sagardo Berriaren Eguna
  • Urtarrilaren 17an, Getarian: San Anton eta Txakolin Eguna
  • Urtarrilaren 20an, Arrasaten: Zuhaitz Eguna
  • Urtarrilaren 21ean, Zarautzen: Sagardo Eguna
  • Urtarrilaren 27an, Tolosan: Zuhaitzaren Eguna
  • Otsailaren 17an, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka
  • Martxoaren 2an, Oñatin: Zuhaitz Azoka
  • Martxoaren 2an, Oiartzunen: Hemenguk Azoka
  • Martxoaren 10ean, Zegaman: Erlezain Eguna
  • Martxoaren 16an, Arrasaten: Karapaixo Eguna
  • Martxoaren 23an, Bergaran: Erramu Zapatuko Feria
  • Martxoaren 23an, Tolosan: VI. Ardo Txuri Txokoa
  • Martxoaren 24an, Seguran: XXII. Udaberriko Azoka
  • Martxoaren 30ean, Errenterian: XV. Lore Azoka
  • Apirilaren 1ean, Hondarribian: Pazko Bigarrena
  • Apirilaren 3an, Ordizian: Artzain Eguna
  • Apirilaren 6an, Mutrikun: XXVII. Berdel Eguna
  • Apirilaren 7an, Aian: Txakolin Eguna
  • Apirilaren 7an, Urretxun: XVIII. Lore eta Landare Azoka
  • Apirilaren 20an, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka
  • Apirilaren 21ean, Orendainen: Artisau Azoka
  • Apirilaren 22tik 28ra, Hondarribian: Bertako Produktuen Azoka
  • Apirilaren 27tik 28ra, Aian: Landare Azoka
  • Apirilaren 27an, Errenterian: XXXVI. Sagardo Eguna
  • Maiatzaren 2an, Legazpin: Legazpiko XVI. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
  • Maiatzaren 3an, Getarian: Antxoa Eguna
  • Maiatzaren 4tik 5era, Idiazabalen: Euskal Gaztaren Azoka
  • Maiatzaren 4an, Irunen: Sagardo Eguna
  • Maiatzaren 11n, Tolosan: Lore eta Landare Azoka
  • Maiatzaren 12an, Usurbilen: Baserriko Produktuen San Isidro Azoka
  • Maiatzaren 14an, Beasainen: Beasaingo Azoka Berezia
  • Maiatzaren 12an, Urretxun: XVII. Lore eta Landare Azoka
  • Maiatzaren 15ean, Astigarragan: San Isidro azoka
  • Maiatzaren 15ean, Ataunen: Baserritar Eguna
  • Maiatzaren 15ean, Hondarribian: San Isidro azoka
  • Maiatzaren 16tik 19ra, Tolosan: Haragi, IV. Txingarraren eta Haragiaren Nazioarteko Topaketa
  • Maiatzaren 18an, Antzuolan: San Isidro azoka
  • Maiatzaren 18an, Arrasaten: Landare eta Lore Azoka
  • Maiatzaren 18an, Hernanin: X. Lore eta Landare Azoka
  • Maiatzaren 19an, Aian: Asentzio Feria
  • Maiatzaren 19an, Usurbilen: XL. Sagardo Eguna
  • Maiatzaren 25ean, Aretxabaletan: Txakolin Eguna
  • Maiatzaren 25ean, Elgoibarren: Trinitateko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
  • Maiatzaren 25ean, Getarian: Euskal Jaia
  • Maiatzaren 25ean, Oiartzunen: Sagardo Eguna
  • Maiatzaren 26an, Elgoibarren: Trinitateko Artisautza Azoka
  • Maiatzaren 26an, Iruran: Irurako Artisautza eta Elikagai Azoka
  • Ekainaren 1ean, Aizarnazabalen: Jan Sano Bizi Pozik
  • Ekainaren 1ean, Eskoriatzan: XXVI. Ferixie
  • Ekainaren 1ean, Oiartzunen: HemenGuk Azoka
  • Ekainaren 2an, Azkoitian: Tokiko Nekazaritza Azoka
  • Ekainaren 8an, Lezon: Sagardo Eguna
  • Ekainaren 15ean, Arrasaten: Txakolin Eguna
  • Ekainaren 24an, Andoainen: San Joan azoka
  • Ekainaren 29an, Donostian: Txakolin Eguna
  • Ekainaren 30ean, Beizaman: Beizamako azoka
  • Ekainaren 30ean, Elgetan: Azoka Nagusia
  • Ekainaren 30ean, Zumaian: Artisau Azoka
  • Uztailaren 1ean, Irunen: Baserritar Eguna
  • Uztailaren 12tik 14ra, Orion: Bisigu Jaia
  • Uztailaren 13an, Mutrikun: Atun errearen dastaketa
  • Uztailaren 20an, Aizarnazabalen: Sagardo Eguna
  • Uztailaren 20an, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka
  • Uztailaren 21ean, Donostian: Groseko azoka
  • Uztailaren 21ean, Lasarte-Orian: XXXIX. Santa Ana Artisautza Azoka
  • Uztailaren 25ean, Azpeitian: Baserritarren Eguna
  • Uztailaren 26an, Astigarragan: Sagardo Eguna
  • Uztailaren 27an, Mutrikun: Arrain-kontserbak dastatzeko azoka txikia
  • Uztailaren 27an, Pasaian: San Pantaleon azoka
  • Abuztuaren 4an, Hondarribian: Herri Giroa
  • Abuztuaren 4an, Oiartzunen: HemenGuk Azoka
  • Abuztuaren 9an, Zumaian: Euskal Jai Eguna
  • Abuztuaren 10etik 17ra, Donostian: Aste Nagusiko Artisautza eta Nekazaritza Azoka
  • Abuztuaren 15ean, Deban: Artisautza Azoka
  • Abuztuaren 17an, Azkoitian: Blonda Txapelketa
  • Abuztuaren 28tik 8ra, Donostian: Euskal Jaiak
  • Abuztuaren 30ean, Zumaian: Azoka ekologikoa
  • Abuztuaren 31n, Donostian: Gipuzkoako Antzinako Barietateen XIII. Tomate Lehiaketa
  • Abuztuaren 31n, Elgoibarren: San Bartolome azoka
  • Abuztuan (eguna zehazteko), Zarautzen: Nekazaritza Ekologikoko Azoka
  • Irailaren 1ean, Legazpin: Gipuzkoako Artzain Eguna
  • Irailaren 7an, Donostian: Sagardo Eguna
  • Irailaren 7an, Errenterian: Nekazaritza Ekologikoaren IX. Azoka
  • Irailaren 7an, Mutrikun: Atun errearen dastaketa
  • Irailaren 11n, Hondarribian: Jaietako Baserritar Eguna
  • Irailaren 11n, Ordizian: Euskal Jaiak
  • Irailaren 14an, Amasa-Villabonan: XXIX. Irrintzi Azoka Berezia
  • Irailaren 14an, Bergaran: San Martin azoka
  • Irailaren 14an, Zumaian: Olarro Eguna
  • Irailaren 15ean, Aretxabaletan: Tomate Azoka
  • Irailaren 15ean, Hernanin: XLIII. Pablo Lasa Euskal Jaia
  • Irailaren 15ean, Ibarran: Ibarrako XXIV. Azoka
  • Irailaren 15ean, Lezon: Lezoko Baserritar Eguna
  • Irailaren 15ean, Zerainen: Nekazaritza Ekologikoaren XXX. Azoka
  • Irailaren 21ean, Amasa-Villabonan: XII. Txakolin Eguna
  • Irailaren 21ean, Arrasaten: Bertako Produktuen Azoka
  • Irailaren 21ean, Elgetan: Elgetako Baserritar Azoka
  • Irailaren 21ean, Urretxun: Santa Anastasia
  • Irailaren 22an, Lazkaon: XII. Basherri
  • Irailaren 28an, Aretxabaletan: San Migel azoka
  • Irailaren 29an, Alegian: Tokiko Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka
  • Irailaren 29an, Asteasun: Asteasuko Azoka Eguna
  • Irailaren 29an, Astigarragan: Sagar Uzta
  • Irailaren 29an, Bidania-Goiatzen: Bidania-Goiazko azoka
  • Urriaren 5ean, Eibarren: Sagardo Eguna Euskaraz Dastatu
  • Urriaren 5ean, Oñatin: Herri Eguna
  • Urriaren 5ean, Oiartzunen: Herri Eguna
  • Urriaren 6an, Donostian: Perretxiko Jaiak
  • Urriaren 7tik 18ra, Hernanin: Bakailao Astea
  • Urriaren 12an, Errenterian: XVIII. Landa Azoka
  • Urriaren 13an, Anoetan: Baserriko Elikagaien eta Artisautza Produktuen XVII. Azoka
  • Urriaren 13an, Idiazabalen: Baserritar Eguna eta Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketa
  • Urriaren 13an, Zizurkilen: Zizurkilgo XXVI. Azoka Berezia
  • Urriaren 17tik 19ra, Tolosan: XIII. Azoka Mikologikoa
  • Urriaren 19an, Arrasaten: Sagar Eguna
  • Urriaren 20an, Leintz-Gatzagan: Gatz Eguna
  • Urriaren 26an, Tolosan: XXIX. Tolosa Goxua
  • Urriaren 27an, Zarautzen: Azoka Mikologikoa
  • Urriaren 27an, Belauntzan: Belauntzako azoka
  • Urriaren 27an, Zaldibian: Ardiki Eguna
  • Urrian (eguna zehazteko), Villabonan: Nekazaritza Ekologikoko Azoka
  • Azaroaren 1ean, Deban: Itziarko Peria
  • Azaroaren 1ean, Usurbilen: Euskal Herriko Artisautza eta Produktuen Azoka
  • Azaroaren 2an, Beasainen: Bertako Elikagaien Azoka Berezia
  • Azaroaren 3an, Berastegin: Azoka Eguna
  • Azaroaren 3an, Mutiloan: Mutiloako XVI. Txerri Azoka
  • Azaroaren 3an, Zumarragan: XL. Buskantza Jaia
  • Azaroaren 8an eta 9an, Tolosan: III. Esneki Azoka
  • Azaroaren 9an, Soraluzen: XXVII. Gaztañerre Azoka
  • Azaroaren 9an, Tolosan: Frisiar Arrazaren Euskal Herriko Lehiaketa
  • Azaroaren 9an, Zegaman: San Martin azoka
  • Azaroaren 16an, Arrasaten: Baba Eguna
  • Azaroaren 16an, Tolosan: XXIX. Babarrun Jaia
  • Azaroaren 17an, Gabirian: Gabiriako Errezil Sagar Azoka
  • Azaroaren 30ean, Azkoitian: San Andres azoka
  • Azaroaren 30ean, Eibarren: San Andres azoka
  • Abenduaren 1etik 9ra, Donostian: Gabonetako Azoka
  • Abenduaren 1ean, Errezilen: Ibarbiko Sagar Azoka
  • Abenduaren 1ean, Ormaiztegin: Odolki Azoka
  • Abenduaren 7an, Mendaron: XXIX. Kontzezio Azoka
  • Abenduaren 7an, Oiartzunen: HemenGuk Azoka
  • Abenduaren 8an, Altzon: Altzoko azoka
  • Abenduaren 12tik urtarrilaren 5era, Donostian: Gabonetako Artisautza Azoka
  • Abenduaren 13an, Urretxun: Santa Lutzi azoka
  • Abenduaren 13an Zumarragan: Santa Lutzi azoka
  • Abenduaren 14an, Deban: Herriko Ekoizle eta Artisauen Azoka
  • Abenduaren 14an, Oiartzunen: Txerri Eguna
  • Abenduaren 15ean, Lezon: San Tomas azoka
  • Abenduaren 15ean, Pasaian: San Tomas eguna
  • Abenduaren 15ean, Usurbilen: Baserriko Produktuen Azoka
  • Abenduaren 21ean, Azpeitian: San Tomas azoka
  • Abenduaren 21ean, Donostian: San Tomas azoka / Groseko azoka
  • Abenduaren 21ean, Hondarribian: San Tomas azoka
  • Abenduaren 21ean, Irunen: San Tomas azoka
  • Abenduaren 21ean, Mutrikun: San Tomas azoka
  • Abenduaren 21ean, Tolosan: XXV. Gabonetako Azoka
  • Abenduaren 22an, Arrasaten: Santamas azoka
  • Abenduaren 24an, Ordizian: Gabonetako Azoka
  • Abenduaren 26an, Zestoan: Zoroperi Eguna
  • Abenduaren 28an, Elgoibarren: Gabon Zahar azoka

Ikusten duzunez, hamaikatxo hitzordu ditugu 2024an, Euskadiko azoketan. Horregatik, Guuk alboan izango duzu beti, eta mugikorreko tarifarik onena eskainiko dizugu, ezertxo ere ez galtzeko. Sartu gure webgunean eta ezagutu gure bazterretako txoko ikusgarri guztiak.

Erlazionatutako berriak