Euskal Hiria
Bilboko 2024ko errege-desfilea: ibilbidea eta ordutegia
2 minUmeak nahiz nagusiak elkartzen ditu urteroko ekitaldi honek, guztiak ere Meltxor, Gaspar eta Baltasar beren karroza handietan ikusteko irrikaz.
Urtarrilaren 5ean, ostirala, egiten da ekialdeko Errege Magoen desfilea. Presta zaitez Gabonetako unerik magikoenetako batez, Donostiako errege-desfileaz, gozatzeko. Zer ordutegi eta zer ibilbide izango dituen kontatuko dizugu hemen.
Igeldo mendira iristen direnetik Donostiako txoko guztietan opariak banatzeko unea bitartean, agenda bete-betea izaten dute ekialdeko errege magoek. Baina ekitaldi nagusia desfilea izaten da, zalantzarik gabe.
Kolorez eta musikaz betetako desfilearekin hasten da ilusioz betetako egun hori. Ibilbide osoan egoten da zain jendea Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek poza eta goxokiak nola banatzen dituzten ikusteko.
Urtarrilaren 5eko goizean, ostirala, iritsiko dira Errege Magoak Donostiara, Igeldo mendian barrena.
Funikular ikonikoan jaitsiko dira, talde berezi batekin batera: udalak babestutako lehiaketa irabazi duten neska-mutilak. Haiek egingo diete ongietorria topaketa magiko batean.
2024an, 21 pribilegiatu izango dira une horretan Errege Magoekin.
Goizeko 10:30ak aldera, Tabakalerako balkoi nagusira aterako dira erregeak, Andre Zigarrogileen plazan.
Hiriko zenbait auzo zeharkatuko dituzte ondoren, eta geldialdiak egingo dituzte haietako bakoitzean: Intxaurrondo, Altza, Martutene, Loiolako Erriberak, Amara eta Antigua. Oraindik ez dakigu ziur zer ordutan iritsiko diren auzo bakoitzera, jende-kopuruaren araberakoa izango baita.
14:00etan, Donostiako desfileko unerik gogoangarrienetako bat iritsiko da: udaletxeko balkoitik egingo diete agur han bilduko diren familiei.
Bazkalondoan, 15:30 aldera, udalbatza-aretoan egingo zaie harrera errege magoei. Une berezia izaten da txikientzat, aukera ezin hobea baita haurrek gutunak erregeei eskura emateko, eta beren gurarien berri emateko.
Ondoren, errege magoak eta haien laguntzaileak hiriko kale eta auzoetan ibiliko dira.
2024ko desfilearen ibilbidea erabat zehaztu ez bada ere, badakigu hiriko auzo eta txoko askotara zabalduko direla gabon-giro ederra, kolorea eta magia.
Ijentea kaletik aterako da, hiriaren erdi-erditik, 18:00etan. Eta toki hauetatik igaroko da, besteak beste:
Ohitura denez, desfilea amaitu ondoren, ospitale eta zahar-etxe batzuetara joango dira erregeak.
Aurreko edizioetan bezala, bost karroza ikusgarri izango ditu desfileak: jaiotzarena, (Maria, Jose eta Jesus haurra irudikatzen dituena), Gasparrena, Meltxorrena, Baltasarrena eta buruhandiena.
Karroza bakoitzak bere gaia izango du, hasi itsas motiboetatik eta maitagarrien ipuinetako pertsonaietaraino.
Guztira 600 pertsonak hartuko dute parte, tartean direla pajeak, errege-postariak, aktoreak eta beste mota batzuetako pertsonaiak. Trikitilariak eta txarangak ere izango dituzte lagun, eta, denen artean, ikus-entzunezko ikuskizun liluragarria eskainiko dute. Ezin da gehiago eskatu!
Desfileaz gain, beste jarduera eta sorpresa batzuk ere izango dira hiriko hainbat lekutan, ekitaldi berezi honi magia eta emozioa gehitzeko.
Presta zaitez Errege Magoen etorreraren magia bizitzeko eta desfileaz gozatzeko. Ezetz lortu gure tarifek dituzten gigak adina goxoki! Ez da lan erraza izango!