Euskal Hiria
Bilbao BBK Live: cartel, entradas, horarios y más
5 minLa próxima edición del gran festival tendrá a Arcade Fire, Jungle, Massive Attack y The Prodigy y muchos más entre el 11 y el 13 de julio.
Penintsulan barrena jaialdi bila ibiltzea ideia bikaina da beti, baina ez duzu oso urrutira joan behar kalitatea aurkitzeko. Bilbao BBK Live Euskadin bertan dago, eta hemen kontatuko dizugu sarrerei, kartelari eta ordutegiei buruz jakin behar duzun guztia.
Jaialdiak dagoeneko argitaratu ditu 2024ko edizioko lehen artisten izenak. Erne, zerrenda itzela da eta! Besteak beste, Arcade Fire, Jungle, Massive Attack eta The Prodigy. Hona hemen behar duzun informazio guztia.
Atsedenik gabe aritzen diren 12 agertokirekin, Bilbao BBK Live penintsulako eta Europako jaialdirik kañeroenetako bat da. Uztailean, leku guztietatik etorritako jendez betetzen da Bilbo, guztiak ere naturaz inguratuta esperientzia paregabe bat bizitzeko gogoz.
2006an hasi zenetik, milioi bat pertsona baino gehiago bildu dira bertan, eta urtetik urtera itzelagoa da, herrialdeko eta nazioarteko artista handiei esker. Hemen denetarik entzuteko aukera dago, popa, indiea, rocka...
Paradisu natural batean, talde oso ezagunen kantuak entzun ahal izan ditugu, hala nola Gorillaz, The Strokes, Florence + The Machine, Depeche Mode eta Radiohead taldeenak, baina baita bestelako proposamen batzuk ere: esaterako, Childish Gambino, Brockhampton eta Die Antwoord.
Edizio bakoitzean, 120.000 pertsona inguru etortzen dira hiru egunez ondo pasatzera, eta batzuk Arraiz mendian kokaturiko kanpin zoragarri batean geratzen dira. Handik, agertokiak, paisaia eta Bilbo bera ikusten dira, eta leku paregabea da Brian Wilson, The Police, Pixies, R.E.M eta musikaren munduko beste hainbat mitoz gozatzeko.
Hemen kontatuko dizugu zer talde izango diren aurten Bilbao BBK Live jaialdian. Besteak beste, Underworld, Khruangbin, Parcels, Alvvays, El Columpio Asesino, Sen Senra, Derby Motoreta’s Burrito Kachimba, Ezra Collective, Mulatu Astatke, Los Bitchos eta askoz ere gehiago!
Badakizu Bilbao BBK Live garai guztietako musika-arragoa dela, ezta? Gaurkotasun handieneko musikariak zein proposamen berri eta esperimentalenak aurkituko dituzu bertan, denak leku berean!
Eta, aurtengo talde nagusietako bat Arcade Fire da. Gure lurrak garaitzera itzuliko dira Cala Mijasen (Malaga) eta MEO Kaloraman (Lisboa) izugarrizko arrakasta izan ondoren. Bestalde, Jungle-k sekulako funk-festa antolatuko du naturaren erdi-erdian!
Bilbao BBK Liven guztiontzako lekua dago, eta horren adibide dira Massive Attack, 2000ko hamarkadako ereserki elektronikoen maisuak, The Prodigy, eta Underworld-en magia.
Bestalde, Khruangbin-ek bidaia harrigarri batera eramango gaitu, eta Parcels-ek indiea eta musika elektronikoa fusionatuko ditu. Horiez gain, Alvvays eta bere doinu itsaskorrak eta Los Bitchos-en 70eko eta 80ko hamarkadetako cumbia entzuteko aukera izango dugu.
Eta ez huts egin El Columpio Asesinoren agur-bira, Ralphie Choo-ren talentu-eztanda, Queralt Lahoz andaluziar sustraiak kutsu katalanarekin nahasten, Sen Senraren karisma, Derby Motoreta’s Burrito Kachimbaren energia-erakustaldia eta Nerve Agent-en punk metala!
BBK Liveko sarrerak salgai daude eta, geratzen direnen arabera, eskaintza bereziak egingo dira. Prezioak ez dira aldatzen, baina gerta liteke sarrerak agortzea.
Bilbao BBK Liveko kanpatze-eremuan komunak, dutxak, armairuak, taberna bat eta supermerkatu bat izango dituzu.
Hiru egunetarako abonua 150 euroan aterako zaizu, baina esperientzia osoaz gozatu nahi baduzu, kanpin eta guzti, 175 euro izango dira. Kanpatzeko lekua besterik nahi ez baduzu, 25 euro dira, baina abonu nagusia beharko duzu kanpinera sartu ahal izateko.
Beste aukera bat glamping egitea da, glamour gehiago nahi dutenentzat, baina garestiagoa da (karpa batek 99 €-tik 800 €-ra arteko prezioa izan dezake).
Bai, prezioa oso altua ez izan arren, dirua da, baina albiste on bat dugu zuretzat: epeka ordain dezakezu! Aukera bikaina da gastua planifikatzeko eta banatzeko. Beraz, badakizu, ez galdu jaialdiaz gozatzeko aukera eta eskuratu zure sarrera lehenbailehen!
Jaialdia, printzipioz, uztailaren 10ean hasiko da (asteazkena) eta ateak 12:00etatik 23:00etara irekiko ditu, kanpinlarientzat soilik. Horrela, lehenengo minututik gozatu ahal izango dute hurrengo egunean.
Jaialdiaren egunetan ateak irekita egongo dira osteguneko 08:00etatik igandeko 12:00ak arte, kanpin-dendak desmuntatzeko nahikoa denbora eduki ahal izateko.
Ekitaldia Bilboko Kobetamendi parkean egingo da. Inguruan bizi ez direnak kotxez, trenez, autobusez eta, txarrenean jarrita, hegazkinez etorri ahalko dira.
Para facilitar el traslado al monte, se puede reservar con anticipación el servicio de autobús por 1,5 euros, lo cual ayuda a organizar el flujo de pasajeros durante las horas de mayor afluencia. Es importante realizar la reserva previamente a través de la web.
Mendira igotzeko autobus-zerbitzua erreserba daiteke aldez aurretik 1,5 euroren truke; horrek bidaiari-fluxua antolatzen laguntzen du jende gehien dabilen orduetan. Erreserba aldez aurretik egin behar da, webgunearen bitartez.
Bilbon etxea edo ostatua baduzu eta jaialdira sartu nahi baduzu, autobusa (28, 58, A3336 lineak), trena (C1, C1F lineak) edo metroa (L1, L2 lineak) har ditzakezu. Ostatua aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen da, ekitaldiaren astean zaila izan baitaiteke leku bat aurkitzea.
Ikusten duzunez, hau zure bizitzako Bilbao BBK Live izan daiteke; Ihes egiten utziko diozu? Guk ezetz uste dugu. Gainera, hainbeste gustatuko zaizunez, errepikatzeko irrikaz geldituko zara. Seguru! Bizi ezazu esperientzia topera eta partekatu ikusiko dituzun kontzertuak lagun guztiekin Guuk-en Interneteko konexiorik onenarekin. A ze inbidia izango duten!