icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Bergantzuko uraren ibilbidea: Arabako harribitxi honen etapak

10 Octubre 2023 12:00
Ruta del agua Berganzo

Bergantzuko uraren ibilbidea Euskadiko ibilbide politenetako bat da, gure iritziz. Izan ere, ez da Delikako bide berdea edo Galea lurmuturreko itsaslabarren ibilbidea baino gutxiago. Gasteiz, Logroño eta Miranda de Ebro artean dagoen kolore anitzeko uren paradisua da.

Ez da Iratiko basoa edo Zumaiako flyscha baino gutxiago. Araba eta bere natura ezagutu nahi badituzu, ezin duzu huts egin. Guuk-en Bergantzuko uraren ibilbidea ezagutzera animatzen zaitugu. Has gaitezen!

Ruta del agua Berganzo

Non dago Bergantzuko uraren ibilbidea?

Araba txoko natural harrigarriz beteta dago, baina ezagutzen al duzu lurralde historiko horren hegoaldea? Gipuzkoan edo Bizkaian bizi bazara, agian urrun geratuko zaizu. Baina inguru horretan daude Bergantzu zoragarria eta bere uraren ibilbidea.

  • Bergantzu Zanbrana udalerriko kontzeju bat da.

Errioxako mugatik oso gertu gabiltza, Trebiñuko enklabearen (Gaztela eta Leon) eta Kantabriako mendilerroaren Errioxako zatiaren artean harrapatuta geratzen den tarte horretan. Hain zuzen ere, Toloño mendiaren eta Inglares ibaiaren iparraldeko hegalean gaude.

Ruta del agua Berganzo

Nola iritsi Bergantzuko uraren ibilbidera?

Imajinatuko duzunez, Bergantzuko uraren ibilbidera iristea askoz errazagoa da Gasteiztik edo Logroñotik Euskadiko beste edozein hiriburutatik baino. Eta automobilez bidaiatzeaz ari gara beti, kontuan hartuta landa-eremu baten erdian kokatutako herri txiki batean gaudela.

  • Bergantzuko uraren ibilbidera Gasteiztik: 33 kilometro dira eta A-1 errepidetik azkarrago egingo dituzu, betiere trafikoak utziz gero. Hobe duzu A-2124 errepidea aukeratzea, hegoalderanzko noranzkoan. Trebiñun, BU-750 izena hartzen du, baina errepide bera da. Urizaharraren parean A-3126 errepidea hartu, eta hortxe daukazu! 40 minutu inguruko bidaia.
Vitoria a Berganzo
  • Bergantzuko uraren ibilbidera Logroñotik: 45 bat kilometro dira automobilez, eta 50 bat minutu beharko dituzu iristeko. Hartu N-232a errepidea iparralderantz eta jarraitu bide horretan Urizaharra herrira iritsi arte (puntu batean A-2124 izena hartuko du). Arabako Errioxa osoa zeharkatuko duzu eta desbideratzerik gabe iritsiko zara helmugara.
Logroño a Berganza

Bitxikeria gisa, Miranda de Ebro-tik Bergantzuko uraren ibilbideraino 20 bat minutu baino ez dituzu behar automobilez. Beraz, egun batean egiteko moduko plana da; Burgosko hiri bikain hori ezagutu aurrena, eta Arabako naturan murgildu gero.

Non aparkatu Bergantzuko uraren ibilbidean?

Bergantzuko uraren ibilbidea egin aurretik aintzat hartu beharreko kontu garrantzitsuenetako bat da. Azken urteotan, ibilbideak gero eta bisitari gehiago hartu ditu, eta agintariek mugak jarri behar izan dituzte. Non? Aparkalekuan.

Bergantzuko uraren ibilbideari hasiera emateko, Bergantzuko aparkalekua erabili beharko duzu. Eta, horretarako, aldez aurretik aparkaleku bat erreserbatu beharko duzu [hemen]. Izapidea PVerde bidez egiten da, eta tarifak aldatu egiten dira, bai ibilgailu-motaren arabera, bai asteko egunaren arabera. 8:00etatik 21:00etara.

Bergantzuko aparkalekuko prezioak

IBILGAILU-MOTA

PREZIOA / ASTEKO EGUNA

Turismoa

3 €/eguneko asteburuetan, jaiegunetan,
uztailean eta abuztuan

1,5 € lanegunetan

Motorra

1 €/eguneko asteburuetan, jaiegunetan,
uztailean eta abuztuan

0,5 € lanegunetan

Mikrobusa
(20 plazaraino)

20 €/eguneko asteburuetan, jaiegunetan,
uztailean eta abuztuan

10 € lanegunetan

Karabana eta
autokarabana

4 €/eguneko asteburuetan, jaiegunetan,
uztailean eta abuztuan

2 € lanegunetan

Autobusa
(20 plaza baino gehiago)

40 €/eguneko asteburuetan, jaiegunetan,
uztailean eta abuztuan

20 € lanegunetan

Aparkalekuak 40 plaza bakarrik ditu eta asteburuetan eta udan erraz betetzen da. Beraz, erreserba garaiz egitea gomendatzen dizugu. Webgunean, zure matrikula inskribatu beharko duzu, aparkalekuko langa identifikatzaile bidez altxatzen baita.

Bergantzuko uraren ibilbideko gida: ibilbidea urratsez urrats

Sarbide zailagoa duten Euskadiko beste ibilbide batzuetan ez bezala, Bergantzuko uraren ibilbidearen edertasunaz gozatzeko ez da ahalegin handirik egin beharrik, ez eta eskalatu ere. Ibilbide zirkularra da, ia aldaparik gabea eta oso ondo seinaleztatua. Egoki-egokia familia osoarentzat!

  • Ibilbidearen gutxi gorabeherako iraupena: 2:30 ordu
  • Desnibela: 170 metro
  • Gutxi gorabeherako distantzia: 10 kilometro
  • Ibilbide-mota: zirkularra
  • Animaliak: onartuak
  • Seinaleak: azalpen horizontal zuri-urdinak

Inglaresko uraren ibilbide gisa ere ezagutzen den ibilbideari ekiteko, aparkalekutik abiatzea gomendatzen dizugu. Hor bertan ikusiko dituzu 200 bat metrora dagoen Bergantzuko erdiguneraino eramango zaituzten argibideak. Eta hortxe ikusiko duzu gertu-gertutik esperientzia honen protagonista: ibaia.

Inglares ibaian gora

Bergantzuko profila Inglares ibaiaren ibilguak moldatu du. Hala, bi auzotan banatuta dago kontzejua: Behekoa eta Goikoa. Palo edo Goiko zubiak lotzen ditu bi auzoak. Ez galdu ura begien bistatik, zure gidaria izango baita bide osoan.

Zeharkatu zubia eta biratu ezkerrera. Erreparatu etxe gaineko seinaleei. Eskuinerako desbideratze bat hartuta, bigarren informazio-panel batera iritsiko zara (lehenengoa aparkalekutik irtetean ikusiko zenuen). Seinale horrek markatzen du bidearen benetako hasiera.

Ruta del agua en Berganzo

Baso-pista bat hasten da hor, nahiko zabala eta erosoa, ibaia eskuinean eta paraleloan duena. Ibaiari erreparatzen hastea gomendatzen dizugu ibilbidearen benetako funtsaz gozatzeko: uraren kolore turkesaren eta ibaia estaltzen duen basoaren berdearen arteko kontrastea.

Ruta del agua Inglares

Wikiloc-eko erreferentziazko maparekin, jarraitu bi kilometro Gr-1ean barrena eta, gero, jaitsi ezkerrerantz. Zubi-lana egiten duen oholtxo bat zeharkatuko duzu, eta hormetan maskorrak dituen etxe abandonatu batera iritsiko zara.

Zeharkatu zelai txiki bat berriro ibaira itzultzeko, eta jarraitu ibaiaren paraleloan doan bideari. Inguru horretan ikusiko dituzu ibilbide osoko ur-jauzi eta putzu politenak. Ibaiertza eta basoa atzean utzita, egin ezkerrera ibilbideko bigarren errepidea zeharkatzeko.

Ayuntamiento de Peñacerrada | https://www.penacerrada urizaharra.eus/turismo/cascada herrerias ruta del agua/#:~:text=La%20cascada%20de%20las%20Herrer%C3%ADas,entre%20bosques%20con%20encantadoras%20vistas.
Urizaharreko Udala

Pasatu belardia albo batetik, harrizko zubi eder batera heldu arte. Ezkerretik jarraitzen baduzu, Bergantzuko uraren ibilbideko elementurik ikusgarrienera iritsiko zara, baina horren aurretik, hurbildu zubira, beste ikuspegi batetik ikusteko.

Herrerias ur-jauzia Bergantzuko uraren ibilbidean

Iritsi gara! Gure iritziz, Herrerias ur-jauzia Euskadiko politenetako bat da, Nerbioi ur-jauziarekin batera. Ingurunea, ur-jauzia bera, landarediaren eta ibaiaren koloreak... Ikusgarria da edozein alderditatik begiratuta.

Hemen pixka batean gelditzea gomendatzen dizugu, atseden hartzeko eta ikuspegiez gozatzeko. Ur-jauzia ibilbidearen erdi-erdian dago; handik, herrirantz itzultzen hasiko gara berriz.. Horregatik bakarrik, merezi du esperientzia hau bizitzea.

Cascada de la Herrería Berganzo

Inglares ibaian behera

Orain, ur-jauzira iristeko jaitsitako aldapa igo beharko duzu. Jarraitu bideko seinaleei ubidearen hasieraraino. Hor hasten da 1897an eraikitako Bergantzuko Zentral Hidroelektrikoaren kanalizazioa.

Hortik aurrera, ez dago galtzeko arriskurik. Jarraitu ubidearen paraleloan, haren amaiera markatzen duen giltza birakarira iritsi arte. Bidea beherantz hasten da hortik aurrera, Bergantzura itzultzeko. Horren aurretik, ez ahaztu mugikorrarekin argazki eder batzuk egitea haranaren goialdetik.

Valle de Berganzo

Non jan Bergantzuko uraren ibilbidean?

Bergantzuko uraren ibilbide osoa egin duzu, eta gose zara orain. Ez kezkatu! Kontzejutik hurbil, aukera interesgarriak dituzu inguruko gastronomiaz gozatzeko. Herrian bertan bazen taberna bat lehen, baina orain itxita dago.

Kopiatu eta itsatsi nahi duzun helbidea Google Maps-en haraino iristeko:

  • Legarra taberna: Legarra kalea, 2 Zanbrana (Araba).
  • Las Cepas jatetxea: N-124 errepidea, 34. km, Zanbrana-Haro norabidean, 01212 Buradon Gatzaga (Araba).
  • Txoriarte jatetxea: Santa Cruz Fierro errepidea, 40, 01212 Berantevilla, Araba.
  • Lola jatetxea: Kale Nagusia, 26, 01211 Berantevilla.

Prest al daukazu dena? Eraman bota on batzuk, eguzkitako krema udan eta berokia neguan eta, jakina, Guuk-eko zure tarifa. Datu onenak lagun, Euskadiko natura ezagutzen lagunduko dizugu.

Erlazionatutako berriak