icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Auto elektrikoa eskuratzeko 2024ko laguntzak Euskadin: nola eskatu

22 Diciembre 2023 09:34
Ayudas coche eléctrico

Autoen merkatuak handitzen jarraitzen du, eta aurreikuspenak gainditzen ari da. Euskadin 2.184 ibilgailu matrikulatu ziren urrian, iaz baino % 21 gehiago. Igoera hori, neurri batean, motor elektrikoengatik edo hibridoengatik gertatu da. Post honetan azaldu dizkizugu Euskadiko 2024ko laguntzak, bai eta laguntza horiek eskatzeko modua ere.

Zehazki, ibilgailu alternatiboen salmentak % 54 ugaritu ziren hilean; hain zuzen ere, 1.187 unitate guztira. Bestalde, gasolina eta diesel ibilgailuen salmentek behera egiten jarraitu zuten: % 2 eta % 11, hurrenez hurren. Ez da moda-kontua, etorkizuna baizik, eta berdea izango da.

ayudas coche eléctrico euskadi

Auto elektrikoa eskuratzeko 2024ko laguntzak Euskadin: EEE–MOVES III plana

Europar Batasuna buru-belarri ari da trantsizio ekologikoa bultzatzen, eta finantza-laguntza eta zerga-onurak ematen ari da ibilgailu elektrikoak sustatzeko. Moves III plana da ekimen horren adibide garbia, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan antolatua.

Zer da MOVES III plana?

MOVES III Espainiako Gobernuak diseinatutako plan bat da, eta laguntzak ematen ditu ibilgailu elektrikoak erosteko eta kargaguneak instalatzeko. Aurtengo edizioa abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta 400 milioi euroko aurrekontua du.

Ibilgailu elektriko entxufagarri komertzialak erosteko dirulaguntzak 7.000 eurokoak ere izan daitezke, eta turismo-ibilgailuetarako dirulaguntzak, berriz, 4.500 eurokoak. Gainera, MOVES III planak aurreikusten ditu karga-azpiegiturak instalatzeko pizgarriak ere, erabilera publiko zein pribaturako.

EEE–MOVES III planaren xedea

Deialdiaren helburua da Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiak 2021eko uztailaren 5ean emandako Ebazpenean ezarritako dirulaguntzak aktibatzea. Ebazpen horrek mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren oinarri arautzaileak onesten, deitzen eta argitaratzen ditu, Europar Batasunaren Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren testuinguruan (MOVES III programa).

Dirulaguntzok mugikortasun elektrikorako bi pizgarri-programari aplikatuko zaizkie:

  • 1. pizgarri-programa: Ibilgailu elektrikoak erosteko estimulua.
  • 2. pizgarri-programa: Kargatzeko azpiegitura garatzen laguntzea.

Nork eska ditzake EEE–MOVES III planeko laguntzak?

Laguntza horiek ederki datozkigu, gure auto zaharra kendu eta, haren ordez, planetarekin arduratsuagoa den beste bat eskuratzeko. Baina, laguntza horiek eskatzeko, irizpide batzuk bete behar dira, eta, besteak beste, kontuan hartu behar da nork eska ditzakeen.

  • Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonak, merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzen dituztenak eta erregistratuta daudenak foru-ogasunen edo Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren Enpresaburuen, Profesionalen Atxikitzaileen Erroldan.
  • Adindunak —desgaitasun-kasuetan, izan daitezke adingabeak ere—, egoitza fiskala Espainian dutenak eta aurreko apartatuan sartuta ez daudenak.
  • Jabekideen erkidegoak, Jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen mende daudenak eta azaroaren 17ko 38/2003 Legean ezarritakoa betetzen dutenak —eta, bereziki, azken lege horretako 11.3 artikuluan jasotakoa—.
  • Eskaera egiteko unean Espainian behar bezala eratuta dauden pertsona juridikoak, bai eta bestelako erakundeak ere —izan nortasun juridikoa ala ez—, baldin eta haien identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) A, B, C, D, E, F, G, J, R edo W letrekin hasten bada.
  • Era berean, onuradun izango dira industrialdeak kontserbatzeko erakundeak edo eraldaketarako nekazaritza-sozietateak, baldin eta haien identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) V letrarekin hasten bada. Gainera, onuradun izango dira aurreko paragrafoko baldintzak betetzen dituzten pertsona juridiko guztiak, baldin eta:
    • Zerga-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ez izanik ere, autonomia-erkidego horretan (i) garatzen badute jarduera, (ii) han badute egoitza bat eta (iii) han badute plantillaren zati bat, laguntzetarako deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu aurreko bi urteetan gutxienez.
    • Zerga-egoitza ez dutenean EAEn eta ez dituztenean betetzen aurreko paragrafoan deskribatutako baldintzak, laguntzak eskuratu ahal izango dira, baldin eta diruz lagundu daitekeen inbertsio bat egiten badute 2. pizgarri-programan (Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea) deskribatutakoaren arabera, betiere inbertsio horrek eragina badu energia-kontsumoan edo petrolioarekiko mendekotasuna murrizten badu Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • Toki-erakundeek (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 3. artikuluaren arabera) eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluan aipatutako edozein administrazio publikoren sektore publiko instituzionalak, baldin eta ez badute garatzen jarduera ekonomikorik merkatuan ondasunak eta zerbitzuak eskainiz (kasu horretan, lehen aipatutako 4. epigrafean sartuko dira).

EEE–MOVES III laguntza-deialdiaz eta ebazpenaz arduratzen diren erakundeak

Eusko Jaurlaritzak deitu ditu laguntza hauek, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bitartez. Era berean, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta halako zuzenbide pribatuko erakunde publikoek ere zeregin garrantzitsua dute dirulaguntza-deialdian.

Ebatzi, berriz, Eusko Jaurlaritzak ebazten ditu laguntzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bitartez. Era berean, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek ere parte hartzen duten laguntzok ebazteko prozesuan, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) ordezkaturik.

Nola eskatu laguntza eta zer aurkeztu behar da?

Programa horretako laguntzak eskatzeko epea 2021eko irailaren 28an hasi zen, eta 2023ko abenduaren 31n amaituko da. Izapideak bide elektronikoz edo aurrez aurre egin ditzakezu. Biek balio eta ondorio berak dituzte, bidaltzeko modua baino ez da aldatzen, eta, beraz, ondoen datorkizuna aukeratu dezakezu.

Online izapidetzea

Eskaera hasi aurretik, ziurtatu baduzula identifikazio elektronikorako bitarteko bat. Prestatu beharrezko dokumentuak formatu digitalean, ahal dela PDFan edo beste formatu bateragarriren batean. Prest dauzkazunean, sartu zerbitzu elektronikoan eta jarraitu prozesuari.

aeizenpe

Bete kontu handiz eskatutako atalak eta aitorpenak. Atxiki aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak. Sinatu eskabidea eta bidali dokumentuekin batera. Bidali ondoren, jaso izanaren baieztapena agertuko zaizu pantailan.

Ondoren, zure eskaera zer-nola dagoen ikusi ahalko duzu, “Nire Karpeta” aukeraren bidez. Zerbitzu horri esker, zure eskaeraren egoeraren berri izango duzu, eta zehatz-mehatz jarraitu ahal izango duzu prozesua.

Laguntza aurrez aurre izapidetzea

Laguntza eskatzeko, prozesu erraz bat egin behar da. Lehenik eta behin, inprimatu eta bete aurkeztu beharreko inprimakiak. Egiaztatu sinatu dituzula guztiak aurkeztu aurretik.

Sociedad Estatal Correos y Telégrafos sozietatearen bulegoetara eraman beharko dituzu eskaerak, aldaketak eta berritzeak. Bidalketa elektroniko bat egin beharko diozu administrazioari, helbide hau adierazita:

  • BULEGOAREN KODEA: O00016302
  • BULEGOAREN IZENA: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Erregistroa
  • UNITATE ARDURADUNAREN KODEA: A16007347
  • UNITATE ARDURADUNAREN IZENA: Zerbitzu Zuzendaritza
  • ADMINISTRAZIO-MAILA: Erkidegoko administrazioa

EEE–MOVES III laguntzak: ebazpena eta ordainketak

Eskatutako baldintza guztiak betetzen direla eta aurrekontua agortu ez dela berrikusi ondoren ebatziko dira laguntza-eskabide guztiak. Horregatik, baliteke ebazteko epeak luze jotzea, Jaurlaritzak eskaera guztiak aztertu eta egiaztatu beharko baititu.

Orrialde ofizialean adierazitakoaren arabera, baliteke ordainketa egiteko sei hilabete ere behar izatea, autonomia-erkidego bakoitzak duen eskabide-kopuruaren arabera.

Eskabideak akatsak baditu edo osatu gabe badago, ez kezkatu, izango duzu beta arazoa konpontzeko eta gaineratu beharreko dokumentuak gaineratzeko. Hori bai, ebazpena emateko konkurrentzia-data eskabidea egindakoa izango da.

Kontu jakinen bati buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Jaurlaritzaren webgune ofizialean begiratzea gomendatzen dizugu. Etorkizuna berdea da, gu geu bezalaxe. Hori dela eta, planetarekin eta zure fakturekin arduratsuagoa izaten lagunduko dizugu, gure tarifei esker.

Erlazionatutako berriak