Arabako ur-jauzirik ederrenak: Nerbioikoa, Goiurikoa eta beste zenbait
16 Febrero 2024 13:12
Naturak ematen duen bakea... Uf! Bai ondo egoten dena Euskadin ditugun baso berde-berdeetan pasieran. Baina, erne, horiez gain, ur-jauzi izugarriak ere baditugu. Bai politak! Eta, alor horretan, Araba dugu txapeldun, han baitaude, adibidez, Goiurikoa edo Nerbioi ibaiaren jauzia.
Gure lurrean, mendiek eta ibaiek edertasun deskribaezinez betetzen dute paisaia, eta ur-jauziak dira hango harribitxirik txundigarrienetako batzuk, zalantzarik gabe.
Mendi garaiez gainera, ur-jauzi handiek ere merezi dute gure arreta. Has dezagun ibilbide zirraragarri hau naturan barrena!
Arabako ur-jauzirik ederrenak
Arabako ur-jauziak helmuga ospetsuak dira Euskadin, bereziki Gasteiz hiriburutik hurbil daudenak. Hona hemen gure kuttunak. Espero dugu guk bezainbeste gozatzea!
Nerbioi ibaiaren jauzia
Nerbioi ibaiaren jauzia Euskadiren eta Gaztela eta Leonen arteko mugan dago, eta penintsula osoko handiena da.
Ur-jauzi handientsu honek bisitariak gonbidatzen ditu goi-goitik Urduñako eta Amurrioko bista panoramikoak eskaintzen dizkigun ibilbide zirkular polit bat egitera. Ez galdu Nerbioi ibaiaren jauzi harrigarriarekin zoratzeko aukera!
Goiuriko ur-jauzia
Goiuriko ur-jauzia Gorbeiako Parke Naturalaren altxor ezkutuetako bat da. Ur-jauzi izugarri hau ikuskizun hutsa da, eta begiratokitik gozatzea gomendatzen dizugu.
Toberiako ur-jauziak
Toberiako ur-jauziak Entzia mendilerroak eskaintzen dituen erakargarri ederretako bat da. Pagoz eta haritzez betetako baso mardulez inguratuta daude ur-jauziok, eta Andoin herri xarmagarritik ibilbide txiki bat egitera gonbidatzen gaituzte.
Las Cascadas de la Toberia, en un pueblo Alaves a 40 km de Vitoria en Andoin👩🏻🦳 pic.twitter.com/EyuBN05H0j
Ezagutu naturaren magia, bete-betean, urak Toberiako ur-jauzietan behera erortzean egiten duen soinuak ematen duen bakean murgildu bitartean.
Aguake ur-jauzia
Aguake ur-jauzia Antoñana herri xarmagarriaren ondoan dago, eta Arabako Mendialdeko erakargarririk nabarmenetako bat da. Ur-jauzira arteko familia osoarentzako moduko ibilbideari esker, inguruko txokorik liluragarrienetako bat esploratu ahalko duzu, inguratzen zaituen naturaren edertasuna miretsi bitartean.
— Patrimonio de Álava (@PatrimonioAlava) March 2, 2018
Herrerias ur-jauzia
Herrerias ur-jauzia, Jugalez ibaiko ur-jauzia ere esaten zaiona, Bergantzuko Ur Bide sonatuan dago, Euskadiko familiarentzako moduko ibilbiderik ospetsuenetako batean.
Murgildu ur-jauzi harrigarri honen edertasun naturalean, eta gozatu esperientzia ahaztezin batez, natura bete-betean.
Corraladas ibaiko ur-jauziak
Corraladas ibaiko ur-jauziak ezkutatuta daude Bilbo eta Gasteiz lotzen dituen AP68 autobidearen azpian, eta bertakoak zein kanpokoak txunditzen dituzte, hain dira ederrak. Gelditu zaitez apur batez, eta joan ur-jauzi horiek ikustera, bidaia arintzeko eta oroitzapen ahaztezina gordetzeko.
Altubeko ur-jauzia Corraladas ibaiko ur-jauzietatik oso gertu dago, seinaleztatu gabeko ibilbide berezi batean. Horrexegatik, gomendatzen dizugu ondo informatzeko egin beharreko bideaz, eta emateko beti zure kokapenaren berri. Zailtasuna gorabehera, merezi du.
Uguna ur-jauzia Saldropo hezegunearen eta Otzarreta pagadiaren ondoan dago, eta familiarentzako moduko ibilbide bat dago Gorbeiako Parke Naturalaren Bizkaiko isurialdeko txokorik ederrenetako batzuez gozatzeko.
Ezagutu leku honen magia eta liluratu naturarik puruenaren edertasunaz.
Baia ibaiko ur-jauziak
Baia ibaiko ur-jauziak ezagunak dira putzu liluragarriak sortu dituztelako, eta oso helmuga jendetsuak dira udan.
Las pozas de Zaldibartxo son ideales para bañarse, se encuentran en el Parque Natural de Gorbeia, muy cerca del Parketxe de Sarria.🌡️ pic.twitter.com/2DLZJ27uSs
Horren erakusgarri, Zaldibartxoko putzuak. Ur-jauzi txundigarri hauetara joateko asmoz bazaude, pasatu zaitez Sarriako parketxetik, Gorbeiako interpretazio-zentrotik.
Etorri aurreko jakingarriak
Jakin beharreko funtsezko informazioa emango dizugu, kuadrillarekin plana egin, bertara heldu eta urik gabeko ur-jauzia, ur-jauzi izoztua edo animaliaz betea topa ez dezazun.
Nerbioi ibaiaren jauzia Euskadiko ur-jauzirik garaiena da, 270 metroko garaiera harrigarria baitu; hala ere, eskualdeko ur-jauzi guztiak dira txundigarriak, eta merezi dute, baina honek gehiago.
En el salto del Nervión se puede ver cómo las gotas quedan suspendidas en el aire y empiezan a ascender por encima de la cascada. Y esto no está en Islandia eh, está en #Euskadipic.twitter.com/Wi0F5piV8g
— Puerta de Tannhäuser (@Javi_Etxebarria) March 20, 2021
Garrantzitsua da kontuan hartzea Arabako ur-jauzi gehienek emari txikiagoa izaten dutela udan. Hortaz, bisitatzeko garairik onena negua edo udaberria izaten da, orduan izaten baitu urak indar gehien, eta orduan baitira bistak txundigarrien.
Zehazki, ia ezinezkoa da udan Nerbioi ibaiaren jauzia urez beteta ikustea, emaria txikitzen delako. Beraz, mirari natural hau bere onenean ikusi nahi baduzu, gomendatzen dizugu bisita urteko beste sasoi batean egiteko.
Guuken tarifekin ematen dizkizugun giga adina plan eskaintzen dizkizu Euskadik (ia-ia); hortaz, ez galdu aukera, bidaiatu gure lurretan barrena, eta partekatu dena konexiorik onenarekin.
Izenburuazpia: Getariako museoan ezagutu ditzakezu goi-mailako joskintzako maisuaren bizitza eta obra, hantxe baitaude Balenciagaren pieza bikainak eta zirriborro bakarrak.
Aurtengo jaietan ere, itsas prozesioak, artista ospetsuen kontzertuek (India Martinezenak, esate baterako) eta sardina-janak girotuko dituzte arrantza-herri honetako kaleak.