icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Among Us: modan dagoen bideojokoa. Gustoko dituzu bideojokoak?

11 Febrero 2021 13:35

Egun batetik bestera, Among Us fenomeno sozial bilakatu da. 100 milioi aldiz baino gehiagotan deskargatu da bideoko hori dagoeneko, eta biral bihurtu da. Ez alferrik, gaur egun ospe handiena duten bideojokoen artean dago,Fall Guys eta Fortnite bezala. Gustoko al dituzu bideojokoak?

Harrigarriena da atera eta bi urtera lortu duela ospea bideojokoak, eta orain, 100 milioi deskarga baino gehiago izan ostean, biral bilakatu da. Hartara, gaur egungo joko ezagunenen artean dago.

Demagun 10 lagun biltzen direla espazio-ontzi birtual batean, eta, haien artean, hiltzaileak daudela... Laster hasiko dira oihuak, akusazioak, eta, batez ere... barre-algarak! Lagunak sabotatzea inoiz baino dibertigarriago bihurtu dute. Ez dago zalantzarik: Among Us bideojokoa modan dago orain. Egunero, mundu osoko milaka gamer buru-belarri aritzen dira iruzurtiaren bila. Jokatu nahi? Konexio-aukerarik onenak izan nahi dituzu?

Among Us-en jokatzea erraza da, eta horixe du oinarri, hain zuzen ere. Hori dela eta, gure bideojoko gogokoenen artean dago orain. Dagoeneko, zenbait influencerrek sare sozialetan transmititzen dituzte beren partidak. Emankizunen plataforman, Twitch-en, ikusle gehien dituen bideojokoa da egun, Fortnite, Call of Duty, eta League of Legends bideojokoek baino gehiago.

Jokatzea erraza da, doakoa da, jokalari batek baino gehiagok parte har dezakete, eta oso dibertigarria da: horra fenomeno sozial horren ezaugarrietako batzuk. Baina, zer behar da jokoan jarduteko? Kuadrilla, eta kito. Lasai, utzi Guuk-en kontu zuntz simetrikoaren konexio-abiadura. Hitza hitz.

Aitor ezazu. Litekeena da Among Us-en zale amorratua izatea jada, edo, gutxienez, ziur jakin-mina piztu izana irakurri ahala.

emakumea-jolasten-mugikorrarekin.jpg

Zertan datza Among Us?

Among Us bideojoko bat da, klasikoak gogora ekartzen dizkiguna; adibidez, hiltzailearena edo Herria lotan izenekoa.

Hamar tripulatzaile daude espazio-ontzi batean, eta, haien artean, iruzurti bat. Horretan datza jokoa. Bederatzi tripulatzailek iruzurtia nor den asmatu behar dute, jokotik kanporatuak izan aurretik. Bideojokoaren alde xelebrea da pertsonaiek ez dutela giza formarik, eta badabil komunitate oso bat lanean, lurtarrak ote diren edo munduko beste izaki misteriotsu batzuk al diren jakin nahian.

Eta zer egiten du iruzurtiak? Gainerako tripulatzaileak hiltzen ditu! Ohar garrantzitsua da hau: iruzurtiak soilik daki bera dela traidorea. Iruzurtiak tripulatzaile bat hiltzen badu eta beste jokalari bat ohartzen bada, esan egin dezake, eta orduan bozkatu egiten da, iruzurtia nor den erabakitzeko. Baina... trebea al zara besteak troleatzen?

Jokoa oso interesgarria izaten da norbaitek krimen bat ikusten duenean edo jokalari bat susmagarritzat hartzen badu; izan ere, horrelakoetan, tripulatzaileek premiazko bilera egiteko deia egin dezakete, eta, hartan, bakoitzak bere iritzia eman behar du, baina, batez ere... errugabea dela defendatu.

Non joka daiteke?

Among Us-ek ezustean harrapatu gaitu gamerren komunitatea osatzen dugun ia guztiok, ez baikenuen bat-bateko ospe hori espero. Hasieran, Steam-ko beste bideojoko indie bat zen; orain, ordea,, salmentetan lehenbiziko postuan dago, eta inoizko jokalari gehien izan dituzten jokoen artean kokatu da. Hala ere, askok ez dakite Among Us-en doako bertsio bat dagoela mugikorretarako. Eta, halaber, askok ez dakite mugikorretarako 40 GB-ko tarifarekin etekin guztia atera ahalko diozula, eta, gainera, hainbat plataformatan eskuragarri dagoela, deskargatzeko eta bizioa hartzeko.

Plataforma gehienetan, doako bideojoko bat da. Beste edozein joko edo aplikazio bezalaxe deskargatzen denez, hementxe dituzu estekak, eta, zenbaitetan, prezioak ere bai.

Android: Google Play. Dohainik da.

iOS: App Store. Dohainik da.

PC: Steam. 3,99 euroren truke.

PC: Webgune ofiziala. Nahi duzuna ordaindu dezakezu; gutxienez, 5 euro.

Gamer jaun-andreak, Among Us 2 aterako al dute telefono mugikorretarako eta PCrako? Bada, bideojokoaren arrakasta ikusita, sortzaileek iragarri dute bigarren zatia aterako dela aurten: Among Us 2. Tamalez, irailaren bukaeran, Innerslothek (esteka) adierazi zuen bertan behera geldituko zela, eta bigarren bertsiorako aurreikusten zituzten hobekuntzak jatorrizko bertsioan txertatuko zituztela.

Hobekuntza horietako batzuk hauek dira: jokalari gehiagok parte hartu ahal izatea partida bakoitzean; jokoaren zerbitzariak hobetzea; mapa berri bat; eta daltonismoa dutenentzako sistema bat, zailtasunak baitituzte jokatzean, beste jokalarien koloreak bereizten ez dituztelako. Hortaz, apur bat gehiago itxaron beharko dela ematen du. Eskerrak orain sobera dugula gaur egun dagoenarekin.

Eta zu, Among Us-eko kide al zara jada?

Erlazionatutako berriak