
Euskal Hiria
Calendario escolar Euskadi 2023-24: fechas oficiales
5 minLos niños de Bizkaia, Araba y Gipuzkoa vuelven a clases este septiembre con unos días importantes marcados en el calendario.
Amaitu dira oporrak eta bidaiak! 🏖️ 😔Baina berri onik ere bada. Bueltan dira goiz jaiki beharra, etxeko lanak eta eguneroko eginbeharrak, baina, bestalde, lagunak berriz ikusteko, hitzorduak finkatzeko eta beste hainbat kontutarako garaia ere bada iraila. Eta horretarako, noski, komeni zaizu ondo ezagutzea 2023-2024ko ikasturteko Euskadiko eskola-egutegia.
Jakina denez, urteko programazioa aldatu egiten da autonomia-erkidegoaren arabera, eta guk geure data ofizialak ditugu Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Urtero argitaratzen du programazioa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, eta... hemen da dagoeneko.
Beraz, hartu papera eta arkatza ezerk ez huts egiteko; ez jaiegunek, ez eskola-egunek, ez egun bereziek. Hona hemen 2023-2024 ikasturteko Euskadiko eskola-egutegia.
Datak aldatu egiten dira hezkuntza-mailaren arabera (batez ere, ikasturtearen amaierakoak). Ez kezkatu, guztien berri emango baitizugu, hasi Haur Hezkuntzatik eta Batxilergoraino eta LHraino. Hau duzu jakin beharrekoa:
Horrek ez du esan nahi eskolak egun horretan hasten direnik, baizik eta ikasturteko data guztiak bi muga horien artean sartzen direla. Baina adierazten du, hori bai, zer egunetan hasten diren lanean irakasleak eta langile akademikoak.
Eta orain bai, hemen da ikasle gisa edo guraso gisa interesatzen zaizun informazioa: 2023-2024 ikasturteko Euskadiko data ofizialak.
2023-2024 IKASTURTEKO EUSKADIKO ESKOLA-EGUTEGIA |
||
HEZKUNTZA-MAILA |
LEHENENGO ESKOLA-EGUNA |
AZKEN ESKOLA-EGUNA |
Haur Hezkuntza |
2023ko irailak 7 |
2024ko ekainak 21 |
Lehen Hezkuntza |
2023ko irailak 7 |
2024ko ekainak 21 |
DBH |
2023ko irailak 7 |
2024ko ekainak 21 |
Batxilergoko 1. maila |
2023ko irailak 7 |
2024ko maiatzak 31 |
Batxilergoko 2. maila |
2023ko irailak 7 |
2024ko maiatzak 17 |
LH |
2023ko irailak 7 |
2024Ko ekainak 6 |
Musika-kontserbatorio profesionalak |
2023ko irailak 7 |
2024ko ekainak 21 |
Helduen Hezkuntza (HHE) |
2023ko irailak 15 |
2024ko ekainak 21 |
CPED KIROLENE KIIP |
2023ko irailak 1 |
2024ko ekainak 28 |
Hizkuntza-eskola ofizialak (HEO) |
2023ko irailak 27 |
2024ko maiatzak 16 |
Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola |
2023ko irailak 7 |
2024ko ekainak 21 |
Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoa |
2023ko irailak 7 |
2024ko ekainak 21 |
Egunak alde batera utzita, lege-testuak beste kontu batzuk ere aipatzen ditu zure plangintzarako garrantzitsu izan daitezkeenak.
Hauek dira Haur eta Lehen Hezkuntzako ordutegiaren baldintza ofizialak:
Eta hauek dira DBH eta Batxilergokoak:
2023-2024 IKASTURTEKO ESKOLA-EGUNAK EUSKADIN |
|
HEZKUNTZA-MAILA |
EGUNAK GUZTIRA |
Haur Hezkuntza |
175 |
Lehen Hezkuntza |
175 |
Bigarren Hezkuntza |
175 |
Batxilergoko 1. maila |
160 |
Batxilergoko 2. maila |
160 |
LH |
165 |
Helduen Hezkuntza (HHE) |
175 |
Musika-kontserbatorio profesionalak |
160 |
Hizkuntza-eskola ofizialak (HEO) |
120 |
Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoa |
160 |
Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola |
160 |
CPED KIROLENE KIIP |
Kasuaren arabera |
Kontuan izan zikloen arteko aldeak praktiketarako eta ikasgelatik kanpoko beste jarduera batzuetarako epeek eragiten dituztela. Gainera, lehen eguna ikasturtea aurkezteko izan ohi da hezkuntza-maila guztietan, eta egun hori ikasturteko ordu-zenbateko osoan sartzen da.
Bai, bai, lasai, oporrak ere izango dira eta. Aurten ez gara geldituko udako, Aste Santuko eta Gabonetako ohiko asterik gabe. Hori bai, aldeak daude maila batetik bestera; beraz, hobe idatziz jasotzen baduzu taulako informazioa.
2023-2024KO ESKOLA-OPORRAK EUSKADIN |
||
ALDIA |
HASIERA |
AMAIERA |
Aste Santua |
2024ko martxoak 28 |
2024ko apirilak 1 |
Uda |
Ikasturteko azken eguna |
2024-2025 ikasturteko |
Gabonak |
2023ko abenduak 23 |
2024ko urtarrilak 7 |
Gauza bera gertatzen da eskolarik gabeko egunekin, ia guztiz bat baitatoz Euskadiko langileek dituztenekin. Horrek ez du zerikusirik zubirik egiteko edo ez egiteko aukerarekin (egun gehiago asteburuarekin lotuz, alegia)
2023-2024 IKASTURTEKO JAIEGUNAK |
|
JAIEGUNA |
DATA |
Hispanitatearen Eguna |
2023ko urriak 12 |
Domu Santu eguna |
2023/ko azaroak 1 |
Konstituzioaren Eguna. |
2023ko abenduak 6 |
Sortzez Garbiaren eguna |
2023ko abenduak 8 |
Eguberri eguna |
2023ko abenduak 25 |
Urteberri eguna |
2024ko urtarrilak 1 |
Errege eguna |
2024ko urtarrilak 6 |
San Sebastian eguna |
2024ko urtarrilak 20 |
Ostegun Santua |
2024ko martxoak 28 |
Ostiral Santua |
2024ko martxoak 29 |
Pazko Astelehena |
2024ko apirilak 1 |
San Prudentzio eguna |
2024ko apirilak 29 |
Langileen eguna |
2024ko maiatzak 1 |
Hori da guztia! Ikusten duzunez, data guztiak ondo finkatuta daude, irakasleak eskola ematen has daitezen. Hori bai, arbelaren aurrean eseri aurretik, ez ahaztu mugikorra hartzea eta konexio ona duzula egiaztatzea. Sartu Guuk-en webgunean, eta ikusi zer eskaintzen duen!