icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Zuntz simetrikoa. Zertan desberdintzen da zuntz optikotik

10 Diciembre 2020 17:53

Ziurrenik, azkenaldian telefonia-konpainia guztiei entzungo zenien zure etxerako zuntz simetrikoa dutela. Izan ere, zuntz simetrikoa modan dagoela esateko moduan gaude. Baina badakizu zer den, zertan desberdintzen da fibra optikotik?

Gure bizimodua aldatu egin da azken 20 urteotan, eta, nola ez, Internet kontsumitzeko modua ere aldatu egin da. Izan ere, urteen joan-etorriarekin, eboluzionatuz joan da, eta nola eboluzionatu ere! Duela gutxi arte, ohikoa zen igoera-abiadura jaitsiera-abiadura baino hamar aldiz txikiagoa izatea. Hala, lehen kontratatzen genuen zuntza asimetrikoa zen, baina orain beharrak aldatu egin dira, eta internauta gehienek abiadura berdina eskatzen dute igoerarako eta jaitsierarako.

Zuntz optikoa (jatorrian FTTH, Fiber To The Home) daInterneterako kable bidezko konexio-sistema aurreratuena. Konexio-mota horrek hainbat datu-kanal erabiltzen ditu sarearen bitartez informazioa bidaltzeko. Prozesu horretan, informazioak bi noranzkotan zirkulatzen du: gure etxetik Internetera eta alderantziz. Badakizu Interneten nabigatzen duzunean beti bi abiadura erabiltzen dituzula? Deskargatze-abiadura eta kargatze-abiadura; ingelesez: downstream eta upstream.

Simetrikoa vs. asimetrikoa

Eta orduan, zer desberdintasun dago zuntz optikoaren eta zuntz simetrikoaren artean? Izenak adierazten duen moduan, kargatze- eta deskargatze-abiadurak berdinak izateari egiten dio erreferentzia simetriak. Dakizunez, zuntza simetrikoa edo asimetrikoa baita. Ez dago besterik.

Azter dezagun zatika. Jaitsiera-abiadura datuak deskargatzeko abiadura da; hau da, informazioak Internetetik gure gailura iristeko behar duen denbora. Igoera-abiadura, berriz, informazioa gure ordenagailutik, tabletatik edo mugikorretik Internetera bidaltzen dugun abiadura da.

Erraz ulertzeko, deskargatze-abiadura erabiltzen da filmak eta gogoko bideoak jaitsi, musika entzun eta webguneetan nabigatzen duzunean. Aldiz, argazkiak Instagramera eta audioak WhatsAppera kargatzen dituzunean, fitxategi astunekin hodeian lan egiten duzunean eta online jolasten duzunean, kargatze-abiadura erabiltzen ari zara; hau da, igoera-abiadura.

Dagoeneko badakizu igoera-abiadura oso garrantzitsua dela. Izan ere, oso garrantzitsua da mezu elektroniko bat bidaltzeko, web bat eguneratzeko, segurtasun-kopia bat egiteko eta argazki eta bideoak bidaltzeko. Horregatik, Guuk-en konexio simetrikoen alde egiten dugu. Izan ere, gure 600 Mb/s-eko zuntz simetrikoa eskuratzen baduzu, 600 Mb/s-eko igoera-abiadura ere izango duzu sarerako konexioan.

Zuntz simetrikoak konexio egonkor bat eskaintzen dizu, igoera- eta jaitsiera-abiadura berdinekin. Baina horrek ez du esan nahi jaitsiera-abiadura konexio asimetrikoena baino txikiagoa denik, biak baitira onak, igoera-abiadura eta jaitsiera-abiadura. Gainera, banda-zabalera modu ekitatiboan banatzen du zure etxeko gailuen artean (besteak beste, ordenagailuak, mugikorrak, Play Stationa eta tabletak), eraginkortasunez eta aldi berean lan egin dezaten.

Telelana sendotuko dela aurreikusten den honetan, zuntz optiko simetrikoa da konexio-sistema aurreratuenetariko bat. Izan ere, teknologia hori bereziki egokia da informazio-fluxu bizkorrak eta datu-trukeak behar dituzten ingurune eta internautentzat; hau da, igoerako eta jaitsierako abiadura berdinak behar dituztenentzat.

Konexio-abiadura zure abantaila nagusietako bat izatea nahi dugu Guuk-en. Horregatik, 600 Mb/s-eko abiadura eskaintzen dizugu etxetik sarera konektatzeko, eta, nola ez, kezkarik gabe konektatzeko. Lasaitasuna izango duzu, besteak beste, Guuk-ek zuntz bizkorra eta estaldura onekoa duelako. Izan ere, gure lurraldeko zuntz bizkorrena eskaintzen dizugu.

Eta ez dugu guk esaten. nPerf tresna independente eta entzutetsuak ziurtatzen du, zeinak Interneterako konexio finkoen barometro bat egiten baitu sei hilez behin eta urtean behin.

pertsonaiak-internetera-konektatuta

Zuntz azkarrena

Konexio-abiadura zure abantaila nagusietako bat izatea nahi dugu Guuk-en. Horregatik, 600 Mb/s-eko abiadura eskaintzen dizugu etxetik sarera konektatzeko, eta, nola ez, kezkarik gabe konektatzeko. Lasaitasuna izango duzu, besteak beste, Guuk-ek zuntz bizkorra eta estaldura onekoa duelako.

Eta ez dugu guk esaten. nPerf tresna independente eta entzutetsuak ziurtatzen du, zeinak Interneterako konexio finkoen barometro bat egiten baitu sei hilez behin eta urtean behin.

Guuk-en argi ikusten dugu, eta zuntz simetrikoaren abantailak are argiago daude: kalitate hobea zure bideokonferentzietan, konexio hobea gamerrentzat eta kalitate hobea zuzeneko emanaldietan eta hodeiko zerbitzuetan (Dropbox, Google Drive…). Beraz, zerbitzu horiek erabiltzen badituzu, gure 600 Mb/s-eko zuntz simetrikoa gomendatzen dizugu zure etxerako. Ez zaizu damutuko. Benetan.

Erlazionatutako berriak