Gozatu 3 kanal berri Agile TVn. Telesaio gehiago Guuk-ekin
16 Febrero 2022 11:17
Guuk-en, egunez egun lanean ari gara zuri zerbitzurik onena eskaintzeko eta Zuntzeko eta Mugikorreko tarifa on bat izan dezazun, betirako izango diren prezioekin. Horregatik, Agile TVn hiru kanal berri ditugu, telebista-eskaintza zabalagoa izan dezazun, nahi dituzun edukiekin; eta kito. Beraz, dagoeneko ikusgai dituzu Cosmo, Bom Cine eta Escapa TV Zure Agile TV Box-ean. Gozatu hiru kanal berri !
Guuk telebista Agile TVrekin
Oraindik ez dakizu zer den Agile TV telebista-zerbitzua? Android TB duen TV Box bat da, nahi dituzun telebista-zerbitzuak zure neurrira gozatzeko aukera izan dezazun. Zure telebista Smart TV bihurtzeko aukera emango dizun TV Box bat, funtzionalitate gehiagorekin eta grabatzeko, birbobinatzeko eta pausatzeko aukera gehiagorekin. Gainera, plataformako azken 7 egunetako eduki guztiak ikusi ahal izango dituzu, nahi dituzun edukiak nahi duzunean eta hobekien datorkizun modura gozatu ahal izateko.
TV Box adimenduna denez, ahots bidezko bilaketa egiteko zerbitzua du eta telebista-esperientziarik onena eskaintzen dizu, 4K-ko irudi-kalitatearekin eta bereizmen handiko soinuarekin. Zineman bezalako ikus-entzunezko kalitatea izango duzu, baina etxetik irten gabe!
Cosmo, Bom Cine eta EscapaTv ere zure kanalen zerrendan
Nahieran 10.000 eduki-ordu baino gehiago izanik, zinemarik onena eta zure telesailik gustukoenen denboraldi osoak gozatu ahal izango dituzu, eta, gainera, hiru kanal berri izango dituzu zure zerrendan. Zure zuntz eta mugikorraren tarifan beste 6 € soilik ordainduta, zerbitzu oso eta kalitatekoa izan dezakezu.
Cosmo
Cosmo, nagusiki emakumeei zuzendutako kanal tematikoa, Agile TVren katalogoan sartu da. Plataforma anitzeko ingurune bat eskaintzen du zenbait telesail eta filmekin, eta arrakasta handiko programak ere baditu, hala nola MasterChef USA.
Kanal horretako azken telesailen artean, nabarmentzekoak dira Back to Life, The Fast Saving Lisa eta Pernie komedia-telesailaren estreinaldia. Gainera, izenburu klasikoagoak ere gozatu ahal izango dituzu; adibidez, Crimen en el Paraíso, Call My Agent eta Crímenes perfectos. Prest zaude datorren igandeko maratoirako?
Telesailez harago, film onak ikusi ahal izango dituzu, hileroko askotariko katalogoarekin. Otsailean, adibidez, Dallas Buyers Club txalotu eta dramatikoa, American Beauty klasiko erromantikoa eta Enemigo a las puertas film belikoa ikusi ahal izango dituzu.
Bom Cine
Zazpigarren artearen zalea bazara eta era guztietako filmak atsegin badituzu, Bom Cine da zure kanala. Egunero genero guztietako bederatzi film ditu programazioan. Beraz, leihatiletan arrakasta handiena izan duten filmak nahiz zinema independentea gozatu ahal izango dituzu kanal tematiko honetan.
EscapaTv
Sofan eserita munduan barrena bidaiatzea aukera ona da une batez deskonektatzeko eta zure egunerokotasunaz ahazteko. Horregatik, Escapa Tv-rekin, aukera izango duzu zure egongelatik mugitu gabe munduan barrena ibiltzeko eta zure hurrengo helmuga prestatzeko. Turismoari eta bidaiei buruzko kanal berri honekin, helmugarik onenez eta leku zoragarriak ezagutzeko gomendiorik onenez gozatzeko aukera izango duzu.
Gehiago jakin nahi? Ezagutu Agile TVren telebista-eskaintza osoa Guuk-ekin.
Guuk-en beti saiatzen gara irtenbide bat ematen konexioa erraz eta zure neurrira egiteko. Zuntzeko eta mugikorreko eskaintzez gain, Guuk-ekin, zure neurrira egindako telebista-programazioa duzu Agile TVren bidez. nn
Urteko kirol-ekitaldi nagusian 200 herrialdetako 10.000 atleta baino gehiago elkartuko dira, urrezko domina baten bila, eta zuzenean ikusi ahal izango duzu zuk.
Guuk-ek beti eskaini nahi izan dizu zerbitzurik onena eta teknologiarik onena prezio egokian. Horregatik, erabaki dugu gure tarifak berritzea eta giga gehiago prezio berean ematea.