Euskal Hiria
Bisita Aralarrera: ibilbideak, ikuspegiak, jateko tokiak eta gehiago
11 minGipuzkoako eta Nafarroako eskualde zaharrena bisitatuko dugu; ehunka trikuharri ditu eta artzaintzarako erabiltzen dute, gero Idiazabal gazta egiteko.
Guztioi gustatzen zaigu bidaiatzea, baina, adi, ez da beharrezkoa oso urrun joatea paisaia on batez, kulturguneez, plaza eder batez, pintxo goxoez, harresiez eta bestelako toki historikoez gozatzeko. Horregatik, egun batean Iruñean egiteko eta ikustekoei buruzko gida bat egingo dugu.
Gure lurretan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban ez ezik, ikusteko asko dago; esate baterako, Iruñea. Berdin dio zenbat aldiz izan zaren hemen. Zatozen guztietan, pozez, kulturaz eta gastronomiaz betetako txoko berri bat ezagutuko duzu.
Bai, guztiok ezagutzen ditugu Iruñeko sanferminak eta txupinazoa, baina hiriburu historiko honetan historia eta kultura ere ez dira falta. Bazatoz Guukekin eta lagunekin?
Iruñea xarma handiko hiria da, eta egia da egun bakar batean bisitatu dezakezula. Hala ere, ingurukoa izanik ere, gutxienez bi egun igarotzea gomendatzen dizugu, bertako giroan ondo murgiltzeko (eta pintxoak jateko).
Adi, Iruñea Donejakuerako frantses bidean dago (guztietan ezagunena da). Donibane Garazin hasten da, eta Santiago de Compostelara daraman 33 etapako ibilbidea egitera animatzen bazara, hemen geldiune eder bat egitea gomendatzen dizut, bertakoaz gozatzeko aukera izan dezazun. Merezi du, benetan!
Egia da Iruñean egiteko asko dagoela eta litekeena dela guztietarako denborarik ez izatea egun bakar batean. Baina guk garrantzitsuenaren berri emango dizugu, eta zuk aukeratu zer nahiago duzun: tripa bete ala museoak ikusi.
Iruñean zeharreko ibilbidea hasteko modurik onena da Gazteluko plaza ederra, turisten eta bertakoen topalekuetako bat.
Plaza honek lehen begiratuan maitemintzen du, erdiko kioskoari eta eraikin dotoreei esker: Nafarroako jauregia, Goienetxe jauregia, La Perla hotela, Kasino zaharra eta abar. Ez huts egin Iruña kafetegia: aukera izango duzu kafe bat hartzeko Ernest Hemingwayren estatuaren ondoan; Iruñea eta sanferminak zituen gustuko idazleak.
Artean gosaldu gabe bazaude, inguruan ibili ondoren, zoaz Beatriz okindegi tradizionalera, Txapitela kalean, txokolatezko garrotikoak dastatzeko.
Indarrak berreskuratu ondoren, Andre Maria Erreginaren katedrala bisitatzea gomendatzen dizut (10:30ean irekitzen dute). XIV. eta XV. mendeen artean eraiki zuten, eta Espainiako katedral-multzo konplexuenetako bat da.
Hartu tarte bat Karlos III.a Nafarroakoaren eta Gaztelako Leonorren hilobiak eta klaustro bikaina ikusteko, eta igo zaitez dorrera, Iruñeko Alde Zaharraren ikuspegiaz gozatzeko.
Zure egunarekin jarraitzeko, esploratu Erredingo gotorlekua, behatokietara iritsi arte. Ibil zaitez harresian zehar, Nafarroako Errege Artxibora eta Artxibo Orokorrera iritsi arte, Nafarroako errege-erreginen jauregian, zeinak barruko patio arkupetu eder bat baitu.
Handik metro gutxira, Santo Domingoko kortetan hasten da sanferminetako entzierroko puntu nabarmenetan zeharreko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa eta Udaletxe plaza dira horietako toki batzuk. Free tour bat erreserbatzea aukera bikaina da, entzierroen historia eta haiei buruzko alderdi garrantzitsuenak ezagutzeko aukera emango baitizu.
Udaletxe plaza, udaletxe barroko ederrarekin, funtsezko puntuetako bat da, eraikin horretako balkoitik jaurtitzen baita uztailaren 6an jaiei hasiera ematen dien txupinazoa.
Mercaderes kaletik ateratzean, zezenek askotan irrist egiten duten bihurgune famatua ikusiko duzu, Estafeta kalearen hasieran; entzierroan parte hartzen duten lasterkariek eta pintxoen zaleek gustuko dute Estafeta kalea. Sarría ardandegia eta Fitero eta Gaucho tabernak dira gure gomendioetako batzuk, mokadu bikainak zerbitzatzen baitituzte, garagardo batekin edo ardo batekin dasta ditzazun.
Bazkaldu ondoren, eta entzierroen ibilbidea bukatzeko, zezen-plazara ematen duen etxartera iritsiko zara: ezaguna da ibilbide-zati zaila izateagatik eta zezenekin arazo gehien izaten den tokietako bat delako.
Zezen-plazatik metro gutxira, Harresien Interpretazio Zentroa dago: gune interaktibo bat da, eta San Bartolome gotorlekuan dago. Aukera izango duzu harresi-multzoaren eta defentsarako estrategien historian murgiltzeko.
Zentroa bisitatu ondoren, paseo atsegin bat egin dezakezu Media Luna parkean. Jarri eserleku batean, hiriko zarata ahaztu eta pixka batez erlaxatzeko.
Arratsaldea amaitzeko, Alde Zaharrean ibil zaitezke, kale xarmagarriak baitaude, besteak beste, San Gregorio, San Anton, Zapateria eta San Nikolas kaleak eta Kale Nagusia. Bide batez, erosi oroigarriren bat produktu tipikoak saltzen dituzten bertako dendetan: ardoa, gazta edo beste zerbait.
Afaltzeko, onena izango da San Nikolas kalera joan eta beste pintxo-txanda bat jatea. Dastatu La Mandarra de la Ramoseko alkatxofa urdaiazpiko iberikoarekin, Río bermut-tabernako arrautza-frijitua eta, batez ere, Baserriberriko mokadu finak.
Portiko bikaina eta elizaren barrualdea ikusi ondoren (9:15ean irekitzen dute), jarraitu zure ibilbidearekin, Nafarroako Museoraino. Errukiaren Andre Mariaren ospitale izandako eraikinean dago Nafarroako historiari eskainitako museo hau.
Berdinik ez duten piezak ikusiko dituzu, hala nola Abauntzeko mapa, Bakoren garaipenari eskainitako erromatar mosaikoa (I. mendekoa), Iruñeko katedral zaharreko kapitel erromanikoak, Goyaren San Adriango markesaren erretratua eta Leireko kutxatila.
Museotik irteten zarenean, zoaz Descalzos kalean zehar. San Nikolas elizaren aurretik igaroko zara, zeinean organo barroko bikain bat baitago. Takonerako lorategietara iritsiko zara; Iruñeko parke zaharrena da Takonera.
Naturaz eta eskulturez gozatu ondoren (besteak beste, Julian Gaiarreri eskainitako monumentua eta Ongintzaren monumentua), une lasai bat igaro ahal izango duzu Vienés kafetegian.
Gose bazara, Anttonenea jatetxeko dastatzeko menu goxoa gomendatzen dizugu, Iruñeko tokirik onenetako bat baita jateko. Aukera ona da, halaber, Olaverri erretegira joatea, oinez edo taxiz. Txuletoia eta legatz-kokotxak dastatzea gomendatzen dizut.
Bigarren egun honetan, Iruñea ezagutzen jarraitzeko, Ziudadela bisitatu dezakezu: Errenazimentuko gotorleku pentagonal bat da, XVI. eta XVII. mendeen artean eraikia.
Ziudadela zeharkatzen duzunean, amaitu bisita japoniar estiloko Yamaguchi parkean. Primerakoa da erlaxatzeko, bertako urmael ederrari begiratzen diozula. Lorategi japoniar zoragarri honek lau urtaroak omentzen ditu, eta 400 zuhaitzez eta 600 landare baino gehiagoz osatutako bilduma paregabea du.
Haien artean nabarmentzen dira, besteak beste, gereziondo japoniarra, ginkgo biloba, zume negartia, zingira-nekosta, astigarra, haritzak, sekuoiak eta gorostiak.
Denbora gehiago baldin baduzu, ideia ona da autobusez (45 minutu) edo autoz (30 minutu) Olitera joatea: Erdi Aroko herri politenetako bat da Espainia guztian. Bestela, Nafarroan bisitatu beharreko beste toki batzuetara ere joan zaitezke.
Ikusten duzunez, plan ugari daude. Hautatu gustukoenak, eta gozatu topera Iruñean. Badakigu argazki asko aterako dituzula. Horregatik, Guuk-en tarifetako bat izatea duzu onena, argazki guztietarako gigak edukitzeko.