icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Whatsapp-en pribatutasun-politika berria 2021. Eraginik zugan?

04 Marzo 2021 17:29
pertsonaia-mugikorrarekin

2021aren hasieran, pribatutasun-politikak aldatu eta eguneratuko dituela iragarri du Whatsapp-ek. Horri buruzko informazio asko jaso dugunez, azalduko dizugu zertan datzan WhatsApp-en pribatutasun-politika berria eta nola eragingo dizun berehalako mezularitzako aplikazio hori erabiltzean.

Baliteke zure mugikorrean WhatsApp-en jakinarazpen bat jaso izana, esanez pribatutasun-politika eguneratuko duela. Guuk-en, kezkatzen gara zure segurtasunaz, eta benetako konexioa lortzeko lasaitasuna izatea nahi dugu, eta, gainera, gehien erabiltzen dituzun aplikazioei eragiten dieten aldaketen berri izatea.

whatsapp-mugikorra.jpg

WhatsApp-en pribatutasun-politikak zertan aldatuko diren

2014an, Facebook konpainiak iragarri zuen WhatsApp aplikazioa erosi zuela, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan gehien erabiltzen den berehalako mezularitzako aplikazioa. Gazteen Euskal Behatokiaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen % 98,2k egunero erabiltzen dituzte berehalako mezularitzako aplikazioak.

Erosketa-prozesu horretan, Facebook-ek Europako Batzordeari esan zion ez zutela modu automatikorik erabiltzaileen WhatsApp-eko eta Facebook-eko kontuak lotzeko. Hala ere, 2021aren hasieran, Facebook-ek jakinarazi zuen erabiltzaileen datuak partekatuko zituztela bi plataformek, pribatutasun-politikan aldaketa batzuk eginez.

Hori dela eta, urteko lehen hilabete hauetan jakinarazpenen bat jasoko zenuen zure smartphonean, WhatsAppen erabilera-baldintzak onarrarazten zizkizuna aplikazioa erabiltzen jarraitu ahal izateko.

Aldaketa horien helburua da, hain zuzen ere, Facebook-i aukera ematea Whatsapp-etik lortutako datuak gainerako zerbitzuetarako partekatzeko.

Aldaketa horiek ez zaizkie aplikatuko Europar Batasuneko erabiltzaileei

Lasai egon zaitezke; izan ere, aldaketa hori Europar Batasuneko estatuetan aplikatzea eragozten du datuak babesteko Europako araudiak (GDPR). Araudi horrek eragotzi egiten du Facebook-ek Whatsapp-en datuak bere beste enpresekin partekatzea helburu komertzialetarako.

Horregatik, WhatsApp-en pribatutasun-politikako aldaketa horiek onartu badituzu ere, ez dizute eragingo, legez.

Horrek esan nahi du Facebook-ek ezin dituela zure datuak partekatu enpresaren gainerako aplikazioekin. Oraingoz behintzat.

Facebook-en helburua

Facebook-en helburu nagusia da bere aplikazioak erabiltzen dituzten erabiltzaileen profil osatuak lortzea, aplikazio guztietan emandako informazioa profil bakar batean bateratuz.

Hartara, hobeto bideratu ahal izango ditu publizitate-kanpainak zure gustuen arabera, eta publizitate eraginkorragoa egitea lortuko du.

Zer datu partekatu nahi ditu?

Zure WhatsApp-eko kontutik eta aplikazioaren erabilera-ereduetatik lor dezakeen informazio guztia. Izena, telefono-zenbakia, zer gailu mugikor erabiltzen duzun, aplikazioaren bidez zer transakzio egin dituzun eta askoz gehiago. Facebook-ek argudiatu du ezen, datu horiekin, eskaintzen dituen zerbitzuak hobetuko dituela, erabiltzaileei Facebook enpresaren produktu guztietan iragarki esanguratsuak eskaintzeko.

Nolanahi ere, oraingoz, ezin izango ditu bateratu zu bezala Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi diren erabiltzaileen datuak.

Txat seguruak

Zalantzaren bat baduzu eta seguruago egon nahi baduzu, jakin ezazu Facebook-ek ezin duela irakurri WhatsApp, Messenger eta abarretako txatetan idazten duzuna. Inolaz ere ezin dira sartu zure elkarrizketetako edukira.

Onlineko mezularitza-zerbitzu horiek muturreko zifratze-mota bat erabiltzen dute, bidaltzen ditugun mezuak zifratzen dituena, eta hartzailearen smartphonera iristen direnean soilik deszifratzen dira.

Hala ere, zure elkarrizketak kuxkuxeroengandik salbu izan nahi badituzu, neurri batzuk har ditzakezu:

Bi urratseko egiaztapena aktibatu:

Beste kode bat erabili behar da kontua egiaztatu eta erabiltzeko. Hemen aktibatu dezakezu: Ajustes

Aplikazioa gune ofizialetatik instalatu:

WhatsApp instalatu behar duzunean, jo ezazu orrialde ofizialetara. Android bada, App Store-tik instalatu; iOS bada, Apple Store-tik.

Kontuz jasotzen dituzun fitxategi eta estekekin

Sareko segurtasunerako mehatxu nagusi asko jasotzen dituzun esteka eta fitxategi kaltegarrietatik iristen zaizkizu. Kontuz ibili behar da, eta ez fidatu bidaltzen dizuten guztiaz, konfiantzazko kontaktu batek bidalia bada ere.

Gure segurtasuna babesteko gero eta kontzientzia handiagoa daukagu Interneten nabigatzen dugunean. Horregatik, zure beharretara hobekien egokitzen den mugikor-tarifa eskaintzeaz eta kalitate teknologiko handieneko zerbitzua emateaz gain, konexioari ahalik eta etekin handiena ateratzen lagundu nahi dizugu Guuk-en.

Erlazionatutako berriak