icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

VoLTE eskuragai dute dagoeneko Guuk-en mugikor-bezero guztiek

29 Abril 2024 10:57
VoLTE Guuk

Telefono mugikorra erabiltzen dugu sare sozialetan sartzeko, argazkiak ateratzeko erosketak ordaintzeko... eta ahaztu egiten zaigu zein zen haren hasierako funtzioa: deitzea. Izan ere, deitzea ahalbidetzen duen teknologia oso oinarrizkoa dela dirudien arren, eraldatzen, zerbitzuaren kalitatea hobetzen eta erabiltzaileak gailuarekin duen esperientzia aberasten jarraitzen du.

Modu berean, Guuk ere bere bezeroen ondoan izan da aldaketa horretan, konexiorik onena eta zerbitzu aurreratuenak eskaintzeko. Konpromiso horri eusten jarraitzen dugunez, Guuk-en bezero guztiek dagoeneko beren linean gaitua dute VoLTE zerbitzua, kostu gehigarririk gabe.

VoLTE Guuk

Zer da VoLTE dei-teknologia?

VoLTE (edo Voice over LTE) teknologiak aukera ematen du zuzenean 4G/LTE sarearen bidez deitzeko. Lehen, 4G Interneterako bakarrik erabiltzen zen, eta, deitzeko, mugikorra automatikoki aldatzen zen 2Gra edo 3Gra. Baina VoLTE-k aldaketak ekarri ditu.

VoLTE izatearen abantailak

VoLTE deiek abantaila handiak dituzte. Ikus ditzagun. Hobekuntza horiei esker, erabiltzaileek aldaketak izango dituzte, eta teknologia batetik bestera igaro direnak jabetuko dira hobekuntza horietaz, seguruenik.

Hona zein diren mota honetako deien abantaila nagusiak:

  • Ahots argiagoa eta kalitate hobekoa, baita toki zaratatsuetan ere.
  • Erabiltzaile-esperientzia hobea: zure mugikorrean 4Gan nabigatzen ari bazara eta dei bat sartzen bazaizu, terminalak jada ez du 3Gra aldatu behar; unean bertan jasotzen du deia.
  • 4G+ datu-abiadura mantentzen da deietan.
  • Markatu eta ia berehala konektatzen da telefono-zenbakiekin.
  • Wifi bidez deitu eta 4G bidez hitz egiten jarraitu daiteke ez dagoenean wifi erabilgarririk.
  • Bateria gutxiago kontsumitzen da, beste dei-teknologia batzuen aldean.
  • Elkarrizketa aberastuak: adibidez, RCS (Rich Communications Services) eta bestelako zerbitzuak erabil daitezke, bideo-deiak, datu-transferentzia, lokalizazioa, irudi-trukea eta beste funtzio batzuk erabili ahal izateko.

Abantaila nabarmenak dira, VoLTE deien hobekuntzen erakusgarri.

Bestalde, etorkizunean, 2G eta 3G maiztasunak 5Gra bideratuko dira. Beraz, urte batzuen buruan (epe luzera), sare horiek falta direnean, gure bezeroak dagoeneko prest izango dira lasaitasun osoz nabigatzeko eta deitzeko

Zure gailuan VoLTE erabili ahal izateko eskakizunak

Hauek beharko dituzu ohiko 3G bidezko deien ordez VoLTE deiak egiteko:

  • 4G/LTErekin bateragarria den telefono bat (hau da, gehienak)
  • 4G/LTE estaldura duen eremu batean egotea
  • Zure operadoreak VoLTE zerbitzua eskaintzea. Esan dizugunez, Guuk-en badugu :)
  • Zure telefonoan VoLTE aukera aktibatuta edukitzea.
iStock 1407650687

Testuinguru horretan, 4G/LTE antenetatik gertu zaudenean, teknologia hori lehenetsiko da deitzeko. Baina begiratu beharko duzu zure telefonoa VoLTErekin bateragarria den eta homologatuta dagoen.

Nola egiaztatu gailuan VoLTE aktibatuta daukazun?

Oso ongi dago teknologiaz hitz egitea eta zertarako balio duen eta zer abantaila dituen azaltzea; baina nola aktiba dezakezu? Bada, Androiden eta iPhone batean nola egin azalduko dizugu guk.

  • Androiden, zoaz "Ezarpenak” aukerara, sartu "Sareak eta Internet” atalean, eta, gero, hautatu "Sare mugikorra". Han, bilatu "Sare-mota gogokoena", eta hautatu sarea (3G, 4G edo 5G) eta/edo aktibatu "Aktibatu VoLTE” aukera.
  • iPhoneetan, zoaz Ezarpenetara, sartu "Datu mugikorrak" aukeran, egin klik "Aukerak"en, eta sakatu "Ahotsa eta datuak". Deitzeko zer sare erabili nahi duzun hautatu ahal izango duzu, eta VoLTE aukera ere ikusiko duzu. Sakatu botoia eta listo, VoLTE erabili ahal izango duzu.

VoLTEk abantaila izugarriak ditu, eta gu ere izugarri pozik gaude Guuk-en bezeroa zarelako. Oraindik ez bazara gure bezeroa, ez galdu denborarik. Hautatu gustukoen duzun tarifa, eta erabili nahierara gigak, deiak, roaminga etaVoLTE. Eta garrantzitsuena: hitzeko operadorea gara, eta gurean badena bada💚

Erlazionatutako berriak