Euskal Hiria
Gipuzkoako 15 herririk politenak: Donostiatik Hondarribiraino
1 minKontxatik haratago, Gipuzkoako lurralde historikoak udalerri zoragarri ugari ditu, Kantauri itsasoko eta inguruko mendietako nortasunaz gainezka daudenak.
Bilbotarren gune nagusietariko bat da, eta oso erakargarria gainerako euskaldunentzat ere. Eskaladako erreferentzia-puntu nagusietako bat da Untzillatx Euskadin, eta ondo merezita! Anboto mendilerroko txoko txiki horretan eskalatzeko 300 bide baino gehiago daude. Bai, bai, ongi irakurri duzu.
Eskaintza hain da zabala, ezen Guukek gomendatzen baitizu pixka bat aztertzeko eskalatzeko tokietara joan aurretik. Urkiolako Parke Naturalean jarduera asko egin daitezke, eta hauxe da hormara lotuta ibiltzea atsegin dutenentzako interesgarrienetariko bat.
Beraz, hartu material guztia, deitu lagunei eta zoaz Euskadiko eskaladaren paradisua ezagutzera. Goazen Untzillatxera!
934 metro ditu, eta, beraz, ez da Anboto mendilerroko mendirik altuena (Anboto baita altuena). Baina Untzillatxen kokapenari eta ezaugarriei esker, eskaladarako mendi perfektua da.
Kareharrizko horma handi bat da, duela milioika urte ur azpian zegoena. Gaur egun, Mañaria eta Mendiola haranen gainean altxatzen da, ipar-mendebaldera eta hego-ekialdera begira, mendilerroko gainerako formazioetatik bereizita.
Ibarretik gailurreraino ia 750 metro daude, prestakuntza handia eskatzen duten bideetatik egin beharrekoak. Izan ere, bide horietan ia ez dago atsedenerako tarterik. Beharbada, horrek erakarriko ditu hainbeste erronkazale.
Egindako ahaleginak badu saria: Durangaldeko mendien ikuspegi pribilegiatu bat, Kanpantorreta, Mugarra eta Arrietabaso tontorrak protagonista ditugula aurrealdean. Hori bai, marmol-harrobi handi batekin topo egingo duzu inguru hauetan; ugariak dira Mañarian XVIII. mendeaz geroztik.
Bidaian, zure helburu nagusia Durangora iristea da, eta handik Mañarira joan beharko duzu, eskalada-bideen oinarrira heldu ahal izateko. Durangotik 5 kilometro eskasera dago Mañaria, eta mendira iristeko sargune ezin hobea da.
Autoz ordu-erdi behar da: AP-8 autobidea hegoalderantz hartu behar da, eta Durangon BI-623 errepidea hartu behar da, Mañariraino. Autobusez ere joan daiteke (A-3933). Autobusez, 50 bat minutu beharko dituzu.
Autoz egin daiteke; 40 minutu beharko dituzu. Lehenengo, N-240 errepidea hartu beharko duzu Legutioraino. Han, iparraldera jo beharko duzu A-623 errepidean zehar eta, geroago, Otxandiotik aurrera, BI-623 hartuta. Bide hau astunagoa da, Urkiolako mendatea eta hango bihurguneak igaro behar baitira.
Bidaia luze xamarra da, baina egiteko modukoa. Hala, autoz ordubete pasa beharko duzu Donostiatik. Nahikoa da GI-20 errepidea hartzea AP-8 autobideraino, eta autobidetik Durangora joatea. Han, BI-623 errepidea hartu eta Mañarian izango zara.
Herrian gaudela, bi aukera ditugu eskalada-bideetara iristeko. Kontuan izan Gasteiztik baldin bazatoz ez duzula Mañarira joan beharrik bideetara iristeko (lehenago geratuko zara BI-623 errepideko punturen batean).
Ibiltzea gustatzen bazaizu, Mañaritik Untzillatxera oinez joateko aukera ere badago. Hori bai, herritik oinez ateratzea erabakitzen baduzu, ez duzu eskalatzeko denborarik izango. Ibilbidea herritik abiatzen da zuzenean, eta tontorrera iristen.
Eltrotamontes webgunean ibilbidearen azalpen bikaina ematen da. 7,4 kilometro dira, eta 670 metro igotzen dira. Erritmoaren arabera, 4-5 ordu beharko dituzu mendiaren magalera iristeko. Kartografiako erreferentzia: IGN_87-II.
Mañariko pilotalekuaren inguruko aparkalekutik atera, eta jaitsi Durangorantz, errepidetik; 100 metro egindakoan, hartu pista asfaltatu bat. Zubi bat igaroko duzu, eta igotzen hasiko zara, bidea lurrezko bide bihurtzen den arte (seinale bat dago).
Goialdeko baserriak igaro ondoren, bidegurutze batera iritsiko zara; biratu ezkerretara, Oraieta leporantz hartzeko. Hortik aurrera igoera nahiko gogorra da. Beraz, gomendatzen dizugu bideko marka horiak ez galtzea. Eta ez dago besterik! Beste apur bat ibili, eta tontorrean izango zara.
Jaisteko, eskuinera dagoen bidexka bat (gailurraren aurretik) hartu behar duzu, beheko diagonaletik jaisten dena. Elosuko lepora iristean, berriro hartu behar duzu eskuinera, San Martin ermitara iritsi arte, eta gero jarraitu zuzen.
Mota askotako bideak eta segurtasun-maila ona daude inguru honetan, hiru hamarkada baino gehiagoko lanaren eta kontserbazio-ahaleginaren emaitza. 90eko hamarkadan hasi ziren "Oroimen” bidea ekipatzen, eta geroago Saukuko, Koberretape eta beste sektore batzuekin jarraitu zuten.
Untzillaitz-sur blogaren arabera, hauek dira ugarienak: tantadun eta harkosko txikiko plaka tektonikoak, pitzadurak, diedroak eta harkoskoak dituzten bide bertikalak eta bide etzanak, zenbait inklinazio dituztenak. Egoera aldatuz joaten da bideak ireki eta ixten diren neurrian.
Gatzaietatik, Elosuko lepoko pistan zehar eta, ondoren, iparralderantz eta ipar-mendebalderantz. Koberretape sektoretik eta Lauretazpetik igaro, eta Untzillatxeko hego-mendebaldeko zirkura iritsiko zara. 800 metroko orratz dolomitiko bat da, 12 kirol-bide dituena hegoaldeko eta mendebaldeko aurpegietan.
LUZERA |
15-30 metro |
SOKA |
60-70 metro |
ZAILTASUNA |
6a eta 6c artean |
Gatzaietako aparkalekutik aterata dagoen lehenengo sektorea da. Karobia igaro ondoren, bidegurutzean erdiko aukera hartu behar duzu; pistaren ondoren, ezkerretara egiten du. Pinuditik ateratzean, Elosuko harrobia ikusiko duzu. Bide errazak daude hasiberrientzat, eta zailagoak ere bai. Bi maila eta 28 bide.
LUZERA |
15-50 metro |
SOKA |
70-80 metro |
ZAILTASUNA |
4c eta 7a+ artean |
Lehenago Elosuko harrobian ibili direnentzako sektorea. Sektore hau aurrekoaren gainean dago, eta tanta-zulodun murru bertikalak ditu. Hara iristeko, Elosuko harrobian ezkerretara ateratzen den bidexka diagonala har dezakezu.
LUZERA |
30-35 metro |
SOKA |
70 metro |
ZAILTASUNA |
7b+ |
810 metroko ezproi handia nagusitzen da sektore honetan. Bost bide ditugu hemen (bariazio eta guzti), gero eta zailagoak. Labarpeta harrobitik iristen da hara, iturriko aparkalekutik 20 minutura.
LUZERA |
50-200 metro |
SOKA |
Soka bikoitza luzeetan |
ZAILTASUNA |
4a eta 6b+ artean |
Koberretape
Untzillatxeko sektoreen artean, bide gehien duenetariko bat da. Labarganetatik gertu dago, baina hemengo bideak apur bat zailagoak dira. Gatzaietako aparkalekutik atera, eta Elosuko harrobira joateko bide bera hartu behar da, baina ezkerretara biratu behar da basotik atera ondoren.
LUZERA |
8-70 metro |
SOKA |
70-80 metro |
ZAILTASUNA |
4a eta 7b+ artean |
Koberretapeko ekialdean eta Saukuko mendebaldean dago sektore hau. Duela ia hamarkada bat ireki zuten, eta zailtasun-maila desberdineko 20 bide inguru ditu. Horma bat dago behealdean eta beste bat goialdean. Goikora joateko, behekotik igaro behar da.
LUZERA |
13-30 metro |
SOKA |
60-70 metro |
ZAILTASUNA |
5a eta 7a+ artean |
Goiko sektoreetara iristea zailagoa da, baina ikuspegi ederragoaz gozatuko dugu haietatik. Kurutzeta sektorera joateko, Koberretape, Lauretazpe edo Fraileburu igaro behar dira edo, bestela, Untzillatxeko tontorrera oinez igotzeko bidea har daiteke. 16 bide daude.
LUZERA |
55-60 metro |
SOKA |
70-80 metro |
ZAILTASUNA |
5a eta 7a+ artean |
Pixka bat ibilia zara eta erronka on bat nahi duzu? Labarganeta da zure sektorea. Atzean utzi Elosuko harrobia eta Otsortia, eta, basoa amaitzen denean, hartu ezkerretara, mugarri batera igotzen den bide batetik. Ipar-mendebaldean ikusiko duzu sektorea. 20 bide baino gehiago daude, eta asko ikas daiteke haietan.
LUZERA |
15-50 metro |
SOKA |
70 metro |
ZAILTASUNA |
5a eta 6c artean |
Sektore hau ere Gatzaietako aparkalekutik gertu dago. Hori bai, Labarpetara iristeko, aldapa handiko bide batetik igo behar da, eta, ondoren, gaztainondo-baso bat zeharkatu. San Martin ermitara daraman bidea ere har dezakezu. Zailtasun-maila handia.
LUZERA |
15-25 metro |
SOKA |
60 metro |
ZAILTASUNA |
5c+ eta 7b artean |
Untzillatxeko goialdean dago sektore zabal-zabal hau, eta 40 bide baino gehiago ditu, bi aurpegitan banatuta. Hegoaldeko aurpegikoak Koberreta haitzulotik abiatzen dira, eta Saukukoren jarraipena dira. Mendebaldekoak hego-mendebaldeko zirkuarekin batera doaz, Kurutzetaren alboan Oinez edo Koberretape eta Lauretazpe pasatuta helduko gara hara.
LUZERA |
Hegoaldekoa: 18-60 metro |
Mendebaldekoa: 20-80 metro |
|
SOKA |
60-80 metro |
ZAILTASUNA |
4a eta 7a artean |
Untzillatxeko sektore zailenetako bat da. Mendiaren goiko aldean jarraitzen dugu, horma handi batean. Gatzaietako aparkalekutik 25 bat minutura dago, oinez joanda. Sektore honetara iristeko, Labarganetaren gainetik eta Koberretaperen azpitik igaro behar da.
LUZERA |
15-100 metro |
SOKA |
70 metro |
ZAILTASUNA |
5c eta 7b artean |
Labarpetara joateko bide bera hartu behar duzu, eta, harrobira iristean, ezkerretara dagoen basoa igaro behar duzu. Pareta fina da, ez oso luzea, tanta-zuloz betea.
LUZERA |
15-25 metro |
SOKA |
60 metro |
ZAILTASUNA |
5a eta 7b+ artean |
Otsortiako harrobian hamar bat bide daude, Untzillatxen oro har daudenak baino errazagoak. Pareta bikaina da berotzeko, haurrekin joateko eta entrenatzeko, haren makurdura eta iristeko bidea kontuan hartuta. Elosu pasatu behar da, eta gero ezkerretara jo.
LUZERA |
15-25 metro |
SOKA |
60 metro |
ZAILTASUNA |
IV eta 6a artean |
Untzillatxera eskalatzen igotzeko gai diren eskalatzaile trebeenentzako sektorea. 40 bide baino gehiago daude, zenbait paretetan banatuta; Saukuko izenaz da ezaguna multzoa. Bide luzeak dira, eta azken zatia bertikala eta nahiko zaila da.
LUZERA |
15-100 metro |
SOKA |
70-80 metro |
ZAILTASUNA |
4c eta 7b+ artean |
Azken urteotan, sektore gehiago ari dira hobetzen eta irekitzen. Edonola ere, Untzillatxera igotzea erabaki aurretik, gomendatzen dizugu ondo informatzea. Bide batzuk itxita egoten dira neguan eta udaberri-hasieran, eta beste batzuk agertu eta desagertu egiten dira, kondizioen arabera.
Inguruan zenbait eskola daude —Besaide Eskalada Eskola, Marmol kantera, Ametzorbe eskalada-eskola, Ongoetako Meategia—, eta erreferentzia moduan balia ditzakezu Urkiolara zoazen lehen aldia bada.
Eta, batez ere, ez ahaztu zure mugikorrerako konexio onenarekin ekipatzea. Lokalizazioa funtsezkoa da mendian, eta ez galtzeko behar duzun onena daukagu Guuken. Sartu gure webgunean eta gozatu Untzillatx inguruaren edertasunaz.