Konexioa
Zuntz optikoa, Groenlandiako izotzaren tenperatura neurtzeko
1 minZuntza Internetera konektatzeko sistemarik aurreratuena da, baina beste erabilera batzuk ere izan ditzake, hala nola Artikoko tenperatura neurtzea.
Munduko Ondare Kultural eta Naturala Babesteko UNESCOren 1972ko Konbentzioak dioenezLurreko zenbait lekuk “aparteko balio unibertsala” dute, eta gizateriaren ondare komunekoak dira. Bazenekien Euskadin baditugula 5 leku gizateriaren ondare izendatuak?
Gaur egun, Munduko Ondarearen Zerrendan 1.121 leku daude (869 kulturarekin lotuak, 213 naturarekin lotuak eta 39 mistoak), munduko 167 herrialdetan. Zerrenda irekia da, eta urtez urte aparteko balio unibertsaleko ondasun berriak sartzen dira hartan. Eta halako ondasunetatik 5 Euskadin daude! Ikus itzazu!
Bizkaia Zubi Esekia; Altxerri, Ekain eta Santimamiñe haitzuloak; Urdaibaiko estuarioa; Geoparkea, Gipuzkoan; eta Iparraldeko Donejakue bideak. Leku horiek, duten balio monumental, artistiko eta naturalari esker, mirestea merezi duten bitxi geografiko dira. Leku horiek oso harro sentiarazten gaituzte, eta geurearekin konektatzen gaituzte.
Ez galdu UNESCOren ondare diren Euskadiko leku horietan gaur eskaintzen dizugun ibilbidea. Edertasunarekiko eta gure kulturarekiko jakin-mina piztuko dizute!
Euskal industrializazioaren adierazle nagusia da Bizkaia Zubia. Hura izan zen munduan metalezko egituraz eraikitako lehen zubi transbordadorea. Alberto Palacio Elissague arkitektoak diseinatu zuen, eta 1893ko uztailaren 28an inauguratu zen. Bizkaia Zubia bere burdinazko gorputz handiarekin Portugalete eta Getxo udalerriak lotzeko diseinatu zen.
2007an, Bizkaia Zubia Euskadiko lehen mundu-ondare bihurtu zen, eta, aldi berean, Espainiako industria-ondare aitortutako lehena.
2006an, UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zituen Altxerri (Aia, Gipuzkoa), Ekain (Deba-Zestoa, Gipuzkoa) eta Santimamiñe (Kortezubi, Bizkaia) haitzuloak, Kantauri aldeko labar-artearen beste hamabi santutegirekin batera.
Altxerriko haitzuloa edo Altxerriko koba arte paleolitikoko pinturarik handienetakoa da: okre gorriko bisonte erraldoi bat, 4 metro luze eta 2 metro garai. Aipagarria da, halaber, haitzuloan aurkitutako Madeleine aldiko pintura-multzo handia: 68 bisonte, 7 elur-orein, 6 ahuntz, 5 zaldi, 4 arrain, orein bat, hartz bat eta suge bat, besteak beste.
Santimamiñe Urdaibaiko natura-ingurunean dago. Goi Paleolitoko (K.a. 13000) Madeleine aldiko labar-pinturak dira. Haietan, hainbat animalia ageri dira, hala nola bisonteak, zaldiak, oreinak, ahuntzak eta hartz arreak. Kobak, gainera, estalaktita eta estalagmita ugari ditu, edertasun handikoak. Gaur egun, jendearentzat itxita dago, baina Interpretazio Zentroan egiten diren 3Dko ibilbide birtualen bidez ikus daiteke barrualdearen aberastasuna.
Ekaingo leizea (edo Ekaingo koba) labar-pintura nabarmenak dituen haitzulo bat da. Kontserbazio-arrazoiengatik, 1969. urteaz geroztik itxita dago jendearentzat; badago erreplika bikain bat, Ekainberri, baina jatorrizko arte-altxorrak, duela 14.000 urte inguru pintatuak, ez daude ikusgai jendearentzat.
Euskal Kostaldeko Geoparkea (haren barruan dago Ekaingo leizea) 90 kilometro koadroko eremu bat da, Gipuzkoako Deba, Zumaia eta Mutriku udalerriak hartzen dituena. 2015eko azaroan, Geoparkea UNESCOren mundu-geoparke izendatu zuten; izendapen horrek balio bereziko toki eta paisaia geologikoen garrantzia nabarmentzen du.
Paraje zoragarriz inguratuta dago Geoparkea, Kantauri itsasoko itsaslabar handien eta euskal mendien artean, eta pauso bakoitzean maitemintzen gaituen eremu zabal bat hartzen du. Gaur egun, Geoparkean hainbat plan egin ditzakezu. Noiz etorriko zara?
Kontatu genizun aurreko aldian. Baina, orduan irakurri ez bazenuen, jakin ezazu Urdaibai Bizkaiko bihotzean dagoen bitxi natural bat dela. Europako hezegunerik garrantzitsuenetako bat da, eta Euskadiko helmuga jasangarri bakar gisa aipatua (webguneko artikuluaren esteka).
Urdaibai naturagune izugarri ederra da, eta askotarikoa; horregatik izendatu zuen UNESCOk biosferaren erreserba 1984an.
Donejakue Bidea kultura-ondasun izendatu zuten jada 1962an. 2015ean, UNESCOk Iberiar penintsulako iparraldeko Donejakue bideak mundu-ondareko ondasunen zerrendan sartzea erabaki zuen. Euskal Herriko Donejakue Bidea bi ibilbideren inguruan egituratzen da: batek kostaldetik igarotzen ditu Gipuzkoa eta Bizkaia, ekialdetik mendebaldera, eta bestea barnealdetik doa, Gipuzkoa eta Araba iparraldetik hegoaldera zeharkatuz.
Legatu handia, UNESCOk mundu-ondare izendatua. Gure lurraldean egiten dituen 364 kilometroetan zehar, barnean hartzen ditu hainbat leku esanguratsu, hala nola Bilboko Donejakue eta Gasteizko Santa Maria katedralak, Ziortzako Zenarruza kolegiata eta Zegamako San Adriango koba edo tunela.