icono menu icono cerrar menu Menua Itxi

Udazkenean perretxikotara joateko 5 aplikazio. Aplikazioak

10 Diciembre 2020 17:52
perretxikoa-enborra

Gure herrian antzina-antzinatik dago perretxikotarako zaletasuna. Baina argi dago azken urteetan aurrekaririk gabeko boom bat izan dela. Aralar ingurua, Izabako, Otsagabiako eta Aldatzeko mendi-hegalak, Izki, Gorbeia eta Aiako Harria parke naturalak... Gure mendi eta basoak perretxikoz beteta daude, zu bila joateko zain.

Gaur egun, aplikazio mugikorrak erabil ditzakegu perretxiko-espezieak identifikatzeko. Horregatik, ez bazara oso aditua eta txoko ezkutu bat aurkitzen baduzu, komeni da aplikazio horiek eskaintzen dituzten xehetasun batzuk kontuan hartzea. Hori bai, ez bazaude erabat ziur perretxiko bat jateko ona dela, hobe da ez hartzea. Espezie jangarriak pozoitsuetatik bereiztea funtsezkoa da jaki goxo horietaz ezustekorik gabe gozatzeko.

perretxiko-ilustrazioa

Perretxiko jangarriak detektatzeko aplikazioak

Guuk-en mikologiazaleak gara; batez ere, platerean edo pintxo bilakatuta dastatzen ditugun udazkeneko gutiziak badira! Horregatik, Guuk-eko talde tripontzikook zerrenda bat egin dugu 5 aplikaziorekin, 3.0 esperientzia mikologikoa bizitzen laguntzeko. Konexio on bat eta mugikorra behar beste gigarekin prest, ez duzu gehiago behar!

Nola bereizi perretxiko onak eta ez hain onak? Nola ezagutu jangarriak, eta txarrak alde batera utzi? Gogoan hartu adieraziko ditugun aplikazioak.

6._aplicacion_perretxiko_BOSQUE

Boletus perretxikoen aplikazio nagusia

Boletus aplikazioak perretxiko-motak bereizten laguntzen du prozedura erraz baten bitartez; beraz, egokia da adituentzat nahiz hasiberrientzat. Grafiko sinpleak eta irudiak ematen ditu, kontsultatu nahi dugun espeziea zehazteko.

Boletus aplikazioak espezie-zerrenda luze bat jasotzen du, baina, doako bertsioarekin, lehenengo bi espezieak baino ezin dira identifikatu. Beraz, proba egin dezakezu, eta, gustatzen bazaizu, 2,09 € ordaindu bertsio osoa izateko. Zer dugu gustuko? Ez du Interneteko konexiorik behar; beraz, mendi-puntan ere erabil dezakezu.

Setas Bolets - MushTool

Adi, perretxikoen inguruko aplikazio zaharrena, ezagunena eta Androiden eta iOSen balorazio onenak dituena aurkeztuko dizuegu eta. Gainera, asko gustatzen zaigu, euskaraz ere badagoelako.

Perretxiko jangarri, toxiko eta pozoitsuen 100 fitxa baino gehiago ditu. Ateratzen dituzun argazkiak geolokalizatzeko eta zure perretxiko-ortuak identifikatzeko aukera ematen dizu MushTool aplikazioak. Badakizu zer abantaila duen? Perretxiko-errezetak ematen dituzten jatetxeak lokalizatzeko aukera ematen digu aplikazioak. Horrela bai!

Fungipedia

Fungipedia webgune ezaguneko informazio guztia jasotzen du, espezieen datu-base osatu bat. Espezie jangarri ezagunenak biltzen dituen fitxa bat aurkituko duzu, eta errakuntzarik ohikoenak erakutsiko dizkizun botoi bat ere badu, pertsona askok nahasten dituzten espezie arriskutsuenekin.

Doako bertsioa ez da batere txarra: 250 perretxiko- eta onddo-espezieri buruzko informazioa ematen du, eta irudi-bilduma zabal bat ere badu. Bertsio osoak 6,99 euroko kostua du.

Setamania perretxikoak, 2020ko deskargatuena

2020an deskarga gehien izan zituen perretxikoen inguruko aplikazioa da. Setamania Androiderako bertsioan baino ez dago, eta doakoa da. Aplikazio horrek perretxiko arruntenak jasotzen ditu: bakoitzaren deskribapena eta irudiak ematen ditu, espezieak ondo identifikatu ahal izateko.

Gainera, denbora errealeko txat bat erabil dezakezu, irudiak igo eta partekatzeko: perretxiko-espezie baten inguruan dituzun zalantzak argitu ahal izango dituzu beste perretxikozale batzuekin. 100 bat perretxiko-espezieri buruzko informazioa eta 800 iruditik gora eskaintzen ditu.

The Mushroom Navigator, perretxikoen GPSa

The Mushroom Navigator perretxiko eta basafruituen biltzaileentzako GPS nabigatzaile bat da. Erabiltzaileak egindako ibilbidea monitorizatu, eta Google Mapsen islatzen du; hala, telefonoan gordeta geratzen da. Aplikazioa Wikipediarekin (perretxikoen inguruko informazioa lortzeko) eta Google Earthekin lotuta dago. Doakoa da, baina Androiderako bertsioa baino ez dago oraingoz.

Erlazionatutako berriak