Twitch-en nagusi diren streamer-ak edo eduki sortzaileak
17 Junio 2021 10:39
Halaxe da. Streamerrak gure etxeetan sartu dira. Hitz bat ere agertu da hori ulertzen ez duena sarkasmoz kalifikatzeko: 'boomer', baby boomer belaunaldiari dagokiona. Boomerra al zara? Ez kezkatu. Guuk-ek aurkeztuko dizkizu Twitchen sekulako arrakasta lortu duten hemengo streamerrak.
Besteak beste, 'Twitch', 'streamer' eta 'Fortnite' hitzek bete dituzte egun hauetan informazio- eta entretenimendu-atari nagusiak. Izan ere, ezin da ukatu streamerren garaian bizi garela, bideo-jokoetan jokatzen duten bitartean beren burua filmatu eta jokaldiak plataforma berean konektatuta dauden beste erabiltzaile batzuekin komentatzen dituzten influnecer berrien garaian alegia. Streamerren hedapen-kanal nagusiak Twitch, YouTube eta Facebook Gaming dira. Nolanahi ere, gamer gehienek Twitch hautatzen dute.
Streamer bakoitzak bere kanala du edukiak zabaltzeko, eta gainerako erabiltzaileak interakzioan jardun daitezke harekin partidetan edo zuzeneko emisioetan. Twitchen elkarrizketa-programak eta podcastak, musika-kanalak, arte eszenikoak eta umorea, kirol-transmisioak... aurkituko dituzu.
Pertsona askoren aisialdirako aukera eta beste gutxi batzuen bizi-aukera bihurtu da gaminga. Ba al dakizu Twitchen une honetan boladan dauden streamer euskaldunak zein diren?
Guuk-en, Twitcheko askotariko kanalen #madeinbasque aukera bat egin dugu zuretzat.
Ibai Llanos
Streamerretan ezagunena Ez dago Ibai Llanosi buruz hitz egiten entzun ez duen inor. Ibai izen hutsez ezaguna den bilbotarra entzutetsua da nazioartean, e-sport-en sektorean; besteak beste, League of Legends joko ezagunean esatari-lanak egiteagatik egin da ezagun.
Deustuar karismatikoak Espainiako Ligako partidetan esatariarena eginez irabazi zuen ospea. Eta, gaur egun, jarraitzaile gehien dituzten streamerretako bat da, eta noizbait gainditu izan du Auronplay ezaguna ere. Gaur egun, haren Twitcheko kanalak 5,8 milioi jarraitzaile ditu.
Ander Cortés
Gure lagun eta egin berri den #euskalesportstxapelketa-ko kolaboratzaile Ander Cortés Euskadiko streamer ezagunenetako bat da. Kazetaritza ikasi zuen, baina, League of Legends bideo-jokoarekiko zaletasunak bultzaturik, caster-casting batera aurkeztu zen Ibairekin batera, eta biak hautatu zituzten.
Gaur egun, G2 taldearentzako edukia sortzen du, Ibai, Reven eta Barbe-rekin batera, eta 348.211 jarraitzaile ditu Twicheko kanalean. Harrapazan/k!
Ainhoa (Nebukai) Azkue
Gizonezkoak nagusi diren mundu honetan, Ainhoa Azkue euskal streamer ezagunenetako bat da. Izan ere, Ainhoak 12.295 jarraitzaile ditu Twitchen.
EiTBko Baserria programako lehiakide izan den errenteriarra #3000Twitz kanpainaren bultzatzaile aktiboa da. Kanpaina horren bidez euskara sustatu nahi dute Interneten, eta streamingeko plataforman hizkuntza ofizial bilaka dadin bultzatu.
Gonsabellla
Isabella Gonzálezek bi urte baino gutxiago daramatza edukia sortzen, eta euskal streamer garrantzitsuenetako bat bihurtu da jada. Elkarrizketaren batean esan duenez, bilbotarrak lana utzi zuen iaz, Twitcheko bere kanalerako edukia sortzen jardun osoz aritzeko.
Gaur egun, Gonsabellak milioi-erdi jarraitzaile baino gehiago ditu, 501.396 laguneko komunitatera iritsi baita. Kopuru hori izugarri handitzen da YouTube, Instagram, Twitter eta TikTok-en dituen profilak kontuan hartzen baditugu.
Instagramers foodies Euskadin, gure gastronomiaren benetako enbaxadoreak. Euskadin zehar ibilbide gastronomiko bat egiteko jarrai ditzakezun profil batzuk erakutsiko dizkizugu.
Azkenaldian, metabertsoaren entzutea izango duzu, hots, zientzia-fikziozko filmetan ikusi dugun eta itxuraz errealitate bihurtzen ari den mundu birtual horrena. Horregatik, orainaldi birtual horretara egokitzeko jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu Guuk-en.n
2022a urte garrantzitsua da gamingaren industriarako. Hori dela eta, zerrenda bat prestatu dugu datorren urtean arrakasta izango duten bideo-joko batzuekin.
Gamer amorratuak garenez, Itadaki Smash bideo-jokoaz hitz egingo dizugu. Bilboko Main Loop estudioak sorturiko bideo-joko horrek Sony bera ere konkistatu du.
Audio-txatetan oinarritutako sare sozial alternatiboa da Clubhouse aplikazioa. Ahotsa da protagonista. Betiko irratiaren eta Twitchen erdibidean dagoen aplikazioa
¿Quieres recibir notificaciones con los mejores articulos?